Curridigi: digitalizatu ala hil?

Iñigo Martinez Peña |
  • 257 hitz
  • Albistea entzun

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako irakasleek jaso behar duten formakuntza digitala kritikatu du Iñigo Martinez Peña irakasleak artikulu honetan. Batik bat, salatu du ez dela behar bezala pentsatu eta antolatu teknologia zertarako eta nola erabili.

Iraultzaren aldarrikapenak ez dauka, jada, klase sozialekin zerikusirik: kapitalismo digitaleko enpresaburuek bere egin dute hitza. Egun, iraultza politikoaz hitz egin beharrean, iraultza teknologikoa dugu hizpide. Horra hor Silicon Valleyko ekintzaileen mantracloseEtengabe errepikatzen den ideia edo esaldia.eraldaketa digitala. Horra hor, era berean, egungo gobernu, enpresa eta erakunde guztiek erositako leloa. Horixe omen da ezinbestean jarraitu beharreko autobidea; bide posible bakarra. Ustezko patucloseFortuna, zori. saihetsezin horren aurrean, ez ote dago burua makurtzea beste biderik?

Joera digitalaren adibide argia Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2022an Google Cloud enpresarekin sinatutako hitzarmena dugu, gure ikastetxeetan Google Workspace for Education zerbitzuak erabiltzeko. Akordio hori hezkuntza lege berrian jasotako «digitalizazio etiko, arduratsu eta euskaldunaren» erabat kontrakoa da (Hezkuntzan Librezale moduko taldeek salatu bezala). Hala ere, berdin-berdin, ikasle eta irakasle guztien datuak multinazional pribatuaren esku daude dagoeneko. Galduta dago datuen burujabetza, jakin gabe gero zer erabilera emango dioten eta nori salduko dizkieten datuak.

«Ikasle eta irakasle guztien datuak multinazional pribatuaren esku daude dagoeneko. Galduta dago datuen burujabetza».

Agian akordio horrek bultzatu du ikasturte honetan erkidegoko 20.000 irakasleek pairatu beharreko formakuntza digitala? Agian lobby digitalak bultzatzen ditu Europatik bideratutako diru-laguntzak irakasleak digitalizatzeko? Urgentzia handiz behartu dute formakuntza horretara irakasle oro, bestelako formakuntza asko bertan behera utzita. Badirudi edukiak eta balioak baino garrantzitsuagoa dela digitalki komunikatzea. Berdin dio zer, baina google sites, showbie edo classroom bidez adierazi! Aurrera doa ordenagailuen hizkuntza elebakarra. Irizpide pedagogikoek, ala irizpide neoliberalcloseLiberalismo klasikoaren ideiak aldarrikatzen dituen mugimendu ekonomiko edo politikoa.ek gidatzen dituzte mugimendu hauek?

«Badirudi edukiak eta balioak baino garrantzitsuagoa dela digitalki komunikatzea. Berdin dio zer, baina 'google sites', 'showbie' edo 'classroom' bidez adierazi!». 

Egia esan, izugarria da industria digitalaren boterea. Gure arreta bizitzaren esparru guztietan bereganatu nahi dute, 24 orduz bada hobe. Kapitalismo digitalak datuak ditu lehengai, horiekin puzten du Kaliforniako enpresak bere negozioa. Horregatik, datuen bolumenak gora egiteko, eskolak kolonizatzeacloseHango baliabideez jabetzea. ezinbestekoa zaie. Ikasleak bezero nahi ditu, datu-harrapakarien logikari fidel.

Kontuak kontu, ikasleen erabateko digitalizazioaren adibide penagarri bat Kansasen daukagu, Bill Gatesek diseinatutako Summit proiektuan. Pantailaz beteriko eskola horretan ordenagailuen bidez heztea zuten helburu, ahalik eta modurik autodidaktenean. Eskola garesti horretako gurasoak, aitzitikcloseOrdea, aldiz., arin kexatu ziren: ikastetxetik gutxi zuen lokalean zehar noraezean galduta, eta helduleku pertsonalik gabe zebiltzan ikasleak. Kurioski, enpresa horietako buruzagien umeen eliteko eskoletan ez dago tresna digitalik: arbela, klariona, irakaslearen hitzak eta liburuak dira nagusi. Soilik besteon umeentzako nahi dute laster zabor digital bihurtuko den tresneria guztia. Afrikako zabortegietan pilatuko den zabor digitala. Izan ere, Ghanan dago hondakin elektronikoen munduko zabortegirik handiena. 

«Kurioski, enpresa [multinazional] horietako buruzagien umeen eliteko eskoletan ez dago tresna digitalik: arbela, klariona, irakaslearen hitzak eta liburuak dira nagusi».

Bitartean, pantailen gehiegizko erabilera zentzu askotan ari dira zalantzan jartzen. Interesgarria da, besteak beste, Anna Ramis Kataluniako pedagogoaren ikerketa kritikoa: umeen gorputzak geldirik daude eta, aldi berean, gehiegizko estimuluak jasotzen dituzte! Idazteak, margotzeak, irakurtzeak… bestelako arreta eta bestelako jarrera bat eskatzen du, egoteko bestelako modu bat. Badira, zentzu horretan, hainbat autore hiperaktibitatearen eta pantailen arteko lotura ikertu dutenak. Edo areagotutako bakardade sentsazioa eta egonezina nerabeengan. Edota, azken urteetan, miopia kasuen gorakada (Txinan, adibidez, nerabeen %80k miopia daukate). Zergatik bultzatzen da hezkuntzan, orduan, digitalizazioaren bide hori hainbeste?

Dena ez da beltza edo zuria izango. Ados. Kontua ez da teknoprofetacloseTeknologiaren oso aldekoa. edo teknofoboacloseTeknologia gorroto duena. izatea. Ados. Baina, agian, modu akritikocloseEz kritiko.egian ari gara digitalizazioaren alde egiten. Zein da ikasteko metodorik egokiena? Seguru ez dagoela bakarra, baina Harkaitz Canori entzun nion kontakizun batean gauzarik esanguratsuenak entzundako anekdotak, minak eta umorea direla. Horrelako hitzek gure gorputza ukitzen dute, gehiago jakiteko desira martxan jarri. Lorea Agirreri entzun nion moduan, hitz gorpuztuetan dago gakoa. Ni, behintzat, irakasle batzuen ahotsak, mugitzeko erak, kontatzeko modu singularrak… harrapatu ninduten eskola garaian.

«Ni, behintzat, irakasle batzuen ahotsak, mugitzeko erak, kontatzeko modu singularrak… harrapatu ninduten eskola garaian».


Zer hezkuntza mota ekarriko ote du irakasleen eta ikasleen digitalizazioak? Nolako ondorioak izango ditu gure haur eta nerabeengan? Ikusi beharreko kontua da, oraindik goiz da hori jakiteko, eragingo dituen sintoma berriak aztertzeko… baina, egungo hezkuntzak, itsu-itsuan hartu du norabide hori. Oraingoz, irizpide etiko, politiko eta pedagogikorik gabeko tiraniacloseBere interesak menpekoenen gainetik jartzen dituen aginte mota.
digitala inposatzen zaigu, soft estiloz eta emotikono irribarretsuz beteriko kosmetikarekin mozorrotzen bada ere.

Jatorrizko artikuluak