CO2 isurketek goia jo dute, eta %0,5 handitu dira iaztik
Erregai fosilen erabilerari lotutako isurketak igo dira gehien: iaz baino %1,1 handiagoak izan dira.
Txinan izandako hazkundeak eragin du igoera, bereziki; Europako Batasunean %7,5 murriztu dira.
Klimari buruzko Parisko goi bileran jarritako helburu nagusia lortzeko —1,5 gradura mugatzea Lurraren berotzea—, %43 jaitsi beharko lirateke berotegi gasen isurketak hamarkada honetan. Errealitateak, baina, ez du erakutsi joera aldaketarik oraingoz.
Global Carbon Projectek egindako karbono dioxidoari (CO2) buruzko isurketen urteko txostenaren arabera, berriz ere goia joko du aurten atmosferara isuritako CO2 kantitateak: 40.900 milioi tona isuri dira, iaz baino %0,5 gehiago. Iaz, 40.600 milioi tona isuri ziren.
Gorakada apala bada ere, handiagoa da erregai fosilen erabilerari lotutako isurketen igoera: %1,1, hain zuzen ere, 36.800 milioi tona.
Lurraren erabilerari lotutako CO2 isurketak —4.100 milioi
tona— %5,1 jaitsi dira iazkoen aldean. Atal horretan, deforestazioak
garrantzi handia izaten du, eta aurten Amazonian izandako
deforestazioaren apaltzeak eragina izan du horretan. AlabainacloseHala ere.
, jaitsiera
garrantzitsua bada ere, ez du lortzen orekatzea erregai fosilen
erabilerari lotutako isurketetan izandako hazkundea.
Lurraren erabilerari lotutako CO2 isurketak —4.100 milioi tona— %5,1 jaitsi dira iazkoen aldean. Amazonian izandako deforestazioaren apaltzeak eragina izan du.
Erregai fosilen erabilerari lotutako isurketek ez dute hazkunde bera
izan munduko herrialde guztietan. Hazkunderik handiena Asiako bi
herrialde nagusietan izan da: Txinan (+%4) eta Indian (+%8,2). Europako
Batasunean eta AEBetan jaitsi egingo dira isurketak; %7,4 eta %3,
hurrenez hurrencloseBakoitzari dagokionez.
. Munduko gainerako tokietan, batez beste, %0,4 gutxituko
dira isurketak, 2022koen aldean.
Hiru dira munduan gehien erabiltzen diren erregai fosilak —ikatza,
petrolioa eta gasa—, eta hirurei lotutako isurketak handitu dira iazkoen
aldean: ikatzari lotutako isurketak %1,1 handiagoak izan dira;
petrolioak eragindakoak, %1,5; eta gasak sortutakoak, berriz, %0,5. Gauzak hala, atmosferan pilatutako CO2 419,3 milioi parte
(ppm)closeKontzentrazioa neurtzeko unitatea.
izango da, industria aurreko garaian baino %51 handiagoa.
Atmosferan pilatutako CO2 419,3 milioi parte (ppm) izango da, industria aurreko garaian baino %51 handiagoa.
Gizakien
jardueren ondorioz urtero isurtzen den karbono dioxidoaren %53 inguru
oihanek eta itsasoek xurgatzencloseBere barnean hartzen.
dute, eta gainerako %47a atmosferan
pilatzen da. Txostenaren egileek neurtu dute karbonoa xurgatzeko
teknologia berriek bildutakoa: 0,01 milioi tona; beraz, oso urruti
erregai fosilek sortzen duten CO2 kantitateari aurre egiteko beharko litzatekeenetik.
Hazkundearen erritmoa, moteltzen
Txostenaren egileek berretsi dute CO2 isurketen hazkundea moteltzen ari dela, eta azken urteotako «lautadacloseMeseta.n» daudela oraindik. 2003tik 2012ra bitarte hazkunde handia izan zuten isurketek, eta urtero, batez beste, %2,1 handitu ziren. Geroztik, aurten arte, %0,14koa izan da hazkundea. Baina nabarmen dute hori ez dela nahikoa planetaren berotzea 1,5 gradura mugatzeko.
Alde horretatik,
nabarmendu du «azkar agortzencloseAmaitzen.
» ari dela 1,5 graduko helburua lortzeko
eta klima aldaketaren eragin larrienak saihesteko geratzen den denbora.
Gaur egun, industria aurreko aroacloseAldia.
rekin alderatuta, 1,2 gradu altuagoa da
munduko batez besteko tenperatura. 2023a inoizko urterik beroena
izateko bidean dago, eta aurtengo batez besteko tenperatura 1,45 gradu inguru altuagoa litzatekeela iragarri dute adituek.
Jatorrizko artikuluak
- CO2 isurketek goia jo dute, eta %0,5 handitu dira iaztik Iñaki Petxarroman | |