Chat BDB

  • 396 hitz
00:00 /

Jone Uria bertsolariak (Getxo, Bizkaia, 1990) adimen artifiziala darabil BERRIAren Bertso Jarriak podcastean entzun daitezkeen bertsoetan.

Uria matematikan doktore da, eta irakasle ari da Euskal Herriko Unibertsitatean. 2008an hartu zuen parte lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan, eta finalaurrekoetara iritsi zen. Gerora final guztietan parte hartu du. Bertsolari Txapelketa Nagusietan ere aritu da.

Chat BDB

Doinua: 'Ikusten duzu goizean'

Ei, Chat BDB, zer moduz?
          Ba hementxe, neure kabuz.
Has zaitez bertso bat landuz.
          Bertso bat, noski, baina ze neurri,
          nola eta zeri buruz?

Lehen puntutik abiatuz
zure zenbaki ta datuz
ahal bezala osatuz.

Algoritmo ta aldagai,
          sentimentuen ardagai. [6]
          bilakatzen den bizigai. [14]
          Orduan gaitzat hartzen genitun
          ta orain eurak dira gai. [9]
          Sortzean ginen bost anai. [5]
          denak irristadaren zai, [8]
          inork ez zuen joan nahi. [5]



Datuen itzalekoa
non burua, han lepoa,
ez zara hain paletoa!
Nahiz ta osatu duzun txukun bat
gaitegi zabalekoa;
ezetz egin balekoa,
edo onen taldekoa,
aktualitatekoa!

          Zikin munduko atlasa [3]
          Zisjordania ta Gaza, [4]
          hura pelotazo jasa. [13]
          Tiranoari ere iristen
          zaiola azken arnasa? [4]
          Israel, Cia ta Nasa, [1]
          ez da laguntza eskasa. [1]
          Hemen ez da ezer pasa... [13]


Harrotu zaigu chat-bot-a!
Gerra eta anekdota
nahiz behar bezala konta.
Inteligentzia artifizialaz
ez daude hainbeste sorta.
Hortxe hurrengo erronka:
ezetz bertso on bat bota
zeure buruaren kontra!

          Hau coitus-interruptusa! [16]
          Zer naiz, argin andaluza? [11]
          Ardo bat, gero Kombucha...[2]
          Zioten bera eroriko dek,
          baina zakurraren putza! [11]
          bultza naute, gogor bultza [15]
          bihurtzeraino kamutsa [2]
          bertsoa eta sorkuntza. [15]


Ez andrea, ez gizona [12]
Kodeari jaramona, [5]
irakurketa random-a... [5]
          Makinon inon ez egon nahia
          al da zure ezinegona? [12]

Erreten sakon-sakona. [7]
          Zuk eman didazu forma. [12]
Gauza onik ezin soma... [7]
 
Taberna-zulo ta landa
algoritmotatik landa
badugu nahikoa lan ba!
Ondo zabiltza, baina oraindik
ez gaude denak emanda.
Hartu agurtzeko txanda:
          Agur, virgo beneranda [10]
          plazer handi bat izan da.

Erreferentziak

1: Aitor Mendiluze, Igor Elortza, (2013), https://bdb.bertsozale.eus/web/bertsoa/view/1330t8

2: Alaia Martin, (2022), https://bdb.bertsozale.eus/web/bertsoa/view/165704

3: Alaia Martin, (2022), https://bdb.bertsozale.eus/web/bertsoa/view/165ti0

4: Amets Arzallus, (2009), https://bdb.bertsozale.eus/web/bertsoa/view/khgn4

5: Amets Arzallus, (2006), https://bdb.bertsozale.eus/web/bertsoa/view/dsoac

6: Andoni Egaña, (2001), https://bdb.bertsozale.eus/web/bertsoa/view/fo5m4

7: Andoni Egaña, (2001), https://bdb.bertsozale.eus/es/web/bertsoa/view/fo6og

8: Andoni Egaña, (1993), https://bdb.bertsozale.eus/web/bertsoa/view/juqc8

9: Andoni Egaña, (1997), https://bdb.bertsozale.eus/web/bertsoa/view/k2b5k

10: Anjel Mari Peñagarikano, (1986) https://bdb.bertsozale.eus/web/bertsoa/view/g54as

11: Jose Manuel Lujanbio, Txirrita, (1860-1936), https://bdb.bertsozale.eus/web/doinutegia/view/339-haizeak-bidali-du

12: Maialen Lujanbio, (2017), https://bdb.bertsozale.eus/web/bertsoa/view/14hrec

13: Maialen Lujanbio, (2009), https://bdb.bertsozale.eus/web/bertsoa/view/keqp4

14: Sustrai Colina, (2022), https://bdb.bertsozale.eus/web/bertsoa/view/g54as

15: Unai Iturriaga, (2009), https://bdb.bertsozale.eus/web/bertsoa/view/kgvh4

16: Unai Iturriaga, (2001), https://bdb.bertsozale.eus/web/bertsoa/view/dcovs

Jatorrizko artikuluak