Cesar Rendueles: «Eskolan tradizionalki egiten denaren bertsio soil bat pantailetara eramateak ez du ekarpen handirik egiten»

Pantailak eskoletan, bai ala ez. Cesar Rendueles (Gijon, Espainia, 1975) soziologoaren irudiko, hori baino konplexuagoa da eztabaida. Uste du eskolak ezin diola bizkarra eman teknologia digitalari; aitzitik, nabarmendu du ezinbestekoa dela ikasle kritikoak heztea.
Zer aukera eskaintzen dituzte pantailek?
Asko kostatzen zait
teknologia digitalaren eta horrek hezkuntzan dituen erabileren
balorazio orokor bat egitea. Uste dut teknologia digitalak hainbat
hezkuntza testuingurutan erabil daitezkeela modu oso desberdinetan.
Askotan, bitarteko tradizionalen bertsio digitalak balira bezala
erabiltzen ditugu: testuliburuak PDF bihurtzea, arbel digitalak
tradizionalak bezalaxe erabiltzea... Baliabide digitalen potentzialitate
handienak hauek dira: baliabide analogikocloseDigitala ez dena.
ekin egin ezin ditugun gauzak
egitea eta testuinguru pedagogikoetan aplikatzea. Adibidez: oso ondo
funtzionatzen du sarrera kolaboratiboak sortzeak Wikipedia bezalako
entziklopedietan; testuinguru analogiko normalak ez duen ekarpen bat
egiten du. Tradizionalki egiten denaren bertsio soil bat pantailetara
eramateak ez du ekarpen handirik egiten.
Beraz, nola erabili behar da teknologia digitala hezkuntzan?
Aldrebes pentsatu behar dugu: zein ekarpen egin dezake hezkuntzak teknologia digitalarekin dugun harremanean? Uste dut teknologia digitalek eskoletan, institutuetan eta unibertsitateetan egon behar dutela, ikasleek ikas dezaten harreman kritikoa izaten teknologia horrekin. Inork ez du behar azal diezaiotela zer den Internet eta sakelako telefonoa; gure bizitzaren parte dira. Eskolak erakutsi behar digu, adibidez, zer dagoen erabiltzen ditugun kaxa beltz horien barruan —sakelako telefonoen eta ordenagailuen barruan, alegia—, nola funtzionatzen duten, nola funtzionatzen duten algoritmoek, nola funtzionatzen duten ordenagailuko programek, nola alda ditzakegun...
«Eskolak erakutsi behar digu, adibidez, zer dagoen erabiltzen ditugun sakelako telefonoen eta ordenagailuen barruan, nola funtzionatzen duten, nola funtzionatzen duten algoritmoek,...».
Ikasle kritikoak hezi, ezta?
Bai. Teknologia zerbait oso
opakuacloseIluna.
bihurtu da; ez dakigu zer dagoen sakelako baten barruan, ez
dakigu zer gertatzen den, ez dakigu nola funtzionatzen duten bilaketa
motorretarako eta sare sozialetako algoritmoek. Uste dut eskolak zera
eman dezakeela gutxienez: jakin-mina, jakiteko zer dagoen barruan, ez
gaitezen sare sozialekin-eta liluratu, galde dezagun zer gertatzen ari
den eta nola eragiten digun.
Eskolan pantailak erabiltzeak ba al du arriskurik?
Teknologia digitala gure bizitzaren parte denez, gure harreman sozialetarako bitartekoa denez, eta gure gatazken parte ere badenez, joera dugu begirada teknologia digitalean jartzeko. Nire iritziz, askotan nahastu egiten ditugu, batetik, ustez teknologia digitalak sortzen dituen arazoak eta, bestetik, arazoak dituen jendeak teknologia digitalari ematen dion erabilera. Adibidez: uste dut orain arreta handia jartzen zaiola teknologia digitalaren eta eskola jazarpenaren arteko harremanari, baina eskola jazarpena beti egon da; orain gertatzen dena da teknologia digitalaren bidez adierazten dela hein batean. Horrek esan nahi du teknologia digitala arrisku bat dela? Bueno, hein batean, bai, baina arrisku hori gainjarri egiten zaie gehienetan jada hortxe zeuden fenomenoei. Teknologia digitalarekin zerikusia duten arriskuak daude, noski, beste edozein gauzarekin bezala.
«Askotan nahastu egiten ditugu, batetik, ustez teknologia digitalak sortzen dituen arazoak, eta, bestetik, arazoak dituen jendeak teknologia digitalari ematen dion erabilera».
Guraso batzuk debekatzearen alde daude. Zer pentsatzen duzu?
Ematen du nerabeen arazo bat dela, baina uste dut itxurazko edozeinek itzali beharko lukeela sakelakoa edozein bileratan. Beraz, sakelako telefonoak ekidin beharko lirateke ikasgelan? Noski. Baina ez zait iruditzen nerabeekin edo hezkuntza sistemarekin soilik lotutako zerbait denik, ezpada zentzuzko neurri bat.
Gailu teknologikoen erabileratik datu asko eskura ditzakete multinazional handiek. Hezkuntzan, nola babestu daitezke umeen datuak?
Batez
ere, teknologia subiranotasunacloseInoren mendeko ez denaren egoera.
rekin. Daukagun arazoa da denbora askoan
multinazional handien esku utzi dugula teknologia ekoiztea eta datuak
kudeatzea, erosoa zelako, azkarra eta polita. Errezeta ez da erraza,
baina zera egin beharko genuke, funtsean: burujabetza teknologikoa
berreskuratu maila indibidualean —jakin zer egiten dugun, zergatik
egiten dugun, zer gertatzen den umeen datuak ematen ditugunean...—,
baita modu kolektiboan ere. Pentsatu behar dugu nola egingo garen kargu
gure bizitzaz, baita eremu digitalean ere, burujabetza teknologikoko
proiektu politikoen bidez.