Cecilia Themme: «Peruko errepresioa amai dadila exijitu dugu»
Nafarroan bizi diren perutarrak kalera atera dira, euren sorterrian biltzar konstituziogile bat eskatzeko altxatu diren herritarren aurkako errepresioa salatzera. Haietako bat da Cecilia Themme (Lima, 1967).
Nola bizi duzue hemendik Perun gertatzen ari dena?
Duela 30 urte ailegatu nintzen honat, Berriozarrera, baina Perun gertatzen denaren berri izan dut beti. Euskal Herrian bada perutarrek osatutako talde bat, eta sare sozialetan ere baditugu informazioa jasotzeko taldeak.
1993an etorri nintzenetik, halere, ez dut ezagutu oraingoa bezalako batze kolektibo bat hemen bizi garen perutarron artean. Oraingo gertakizunek eragin dute bat egitea.
Zergatik gertatu da orain batze hori?
Azken sei urteak hagitzcloseOso. zailak izan dira; krisi politiko eta sozial larri bat izan dute han. Pedro Castillo lehendakaritzara ailegatu zenean, jende anitzekcloseAskok. pentsatu zuen behar zen aldaketa gertatuko zela, azkenean. Kontua da Castillok beti izan duela eskuina gainean; ez du gobernatzeko aukerarik izan, herriko Kongresua beti izan duelako bere politiken kontra. Eskuinak botere handia du Perun, herri aberats bat delako, baliabide anitz dituena. Argi genuen egoerak eztanda eginen zuela.
«Castillok beti izan du eskuina gainean; ez du gobernatzeko aukerarik izan, herriko Kongresua beti izan duelako bere politiken kontra».
Eta eztanda egin du. Zer deritzozu Pedro Castillok egindako urratsari?
Gobernatzeko ezintasunak eraginda erabaki zuen Kongresua bertan behera uztea. Izan ere, bertze zenbait herritan ikusi dugu zer gertatu den: Kongresuak kargutik kendu du presidentea, eta diktadura bigun bat ezarri dute. Castillok aukera hori utzi nahi izan zuen bazter, baina uste dut ez zuela urrats egokia egin, konstituzioaren aurkakoa zelako.
Kongresuak, baina, aurrera jarraitu zuen, eta Dina Boluarte izendatu zuen presidente.
Castillok Mexikora ihes egin zuen, eta han atxilotu zuten. Hori gertatu, eta Peruko hegoaldetik hasi ziren protestak, hiru gauza eskatzeko: Boluartek kargua utz dezala; Castillo itzul dadila, eta biltzar konstituziogile bat osa dezatela, konstituzioa aldatzeko. Azkena Fujimori diktadoreak onartu zuen.
Konstituzioa aldatzeko eskaera horiekin bat egin duzue?
Bai. Eta errepresioa amai dadila ere exijitu dugu. Hirurogei pertsona baino gehiago hil dituzte. Hiltzeko asmoz ari dira tiro egiten. Hildako gehienak, gainera, indigenak dira. Limara mugitu dira, nazkatuta eta nekatuta daudelako: klima aldaketaren ondorioak sufritzen dituzte; kriminalizatu egin dituzte naturaren eta giza eskubideen alde lanean ari direnak, eta haietako anitz hil dituzte. Haien lurretako baliabideak ustiatzen ari dira, eta haiei kutsadura uzten diete. Horiek dira kolonialismoacloseLurralde edo nazio bat atzerriko gobernu batek kudeatzea.ren bide berriak, hain zuzen ere.
«Hirurogei pertsona baino gehiago hil dituzte (...). Gehienak, indigenak (...). Kriminalizatu egin dituzte naturaren eta giza eskubideen alde lanean ari direnak».
Perukoak dira baliabideak, baina kanpora eramaten dituzte. Zer erantzukizun dute Mendebaldeko herriek gertatzen ari den horretan?
Erantzukizun handia, zalantzarik gabe, haien esku baitago baliabidecloseOndasun materialak. horiei lotutako aberastasuna; Ameriketako Estatu Batuen eta Europako Batasunaren esku. Lege bat onartu dute, eta, horren arabera, 2025era arte, multinazionalek eskubidea dute baliabideak eramateko, inolako zergarik ordaindu gabe.
Zer egin daiteke hemendik?
Perun gertatzen denaren bozgorailu izan behar dugu; gizarte osoak har dezala horren ardura, hori nahi dugu. Nafarroako Parlamentuko taldeekin egon nahi dugu, bai eta herrialdeko gizarte eragileekin ere, haien babesa jasotzeko. Lortu nahi dugu hemengo erakundeek eta herritarrek adierazpen bat egitea, eta hitza har dezatela, gertatzen ari dena salatzeko. Migratzaileok ere hemengo gizartearen parte gara, eta gertatzen ari denaren berri zabaltzea nahi dugu. Hori da gure helburua.
«Migratzaileok ere hemengo gizartearen parte gara, eta gertatzen ari denaren berri zabaltzea nahi dugu».
Jatorrizko artikuluak
- «Har dezatela hitza hemengo erakundeek Perukoa salatzeko» Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza | |
- Atxilotu egin dute Castillo, kongresua desegin eta salbuespenezko gobernu bat ezarri ostean Paulo Ostolaza - Mikel Elkoroberezibar Beloki | |