Carmen Ruiz Repullo: «Maskulinitatearen anormaltasuna bilatzen dugu sexu indarkeriak ulertzeko, eta hori guztiz okerra da»
Sare sozialek, liburuek eta telesailek guztiz aldatu dute nerabeek sexualitateaz duten ikuspuntua. Carmen Ruiz Repullo soziologoaren erranetan, neskak «hipersexualizaziora» bultzatzen dituzte harremanetan, eta mutilak, berriz, «sexu demostraziora».
closeBenetako gertaerak oinarri dituen narratiba generoa.
Nola aldatu da sexualitateaz gizarteak duen ikuspuntua?
Gaur
egun gehiago hitz egiten dugu sexualitateaz, baina ez dugu informazioan
oinarrituta hitz egiten. Hau da, sexualitateaz moldecloseEra, manera.
jakin batean hitz
egin dezagun nahi du patriarkatuacloseAgintea gizonen esku dagoenean.
k, eta, beraz, molde horrek eragin
handia du sexualitateari buruz hitz egiten dugunean: neska gazteetan, hipersexualizazioa eta sexu esplotazioa, gizarte balio gisa, eta
mutiletan, sexu demostrazioa, gizarte balio gisa. Sexu heziketa asko
falta zaigu.
Pornografiak badu eraginik hor. Horretan, zein da errealitatearen eta hiperrealitatearen arteko desberdintasuna?
Gehien
ikusten eta egiten den pornografiak ez digula erakusten benetako
sexualitatea, patriarkatuak berak nahi duena baizik: eredu
heterosexuala, zuria... eta, gainera, nola gizon horiek nahi dutena egin
dezaketen edozein emakumerekin: zuriak, beltzak, argalak, lodiak,
zaharrak, gazteak... Hortaz, pornografia sexualitateari buruzko errelatocloseKontakizun.
jakin bat osatzen ari da: botere patriarkalean oinarritutakoa.
Pornografiak ez du emakumeen plazera erakusten: emakumeen kontrako
indarkeria erotizatzen du.
«Pornografiak ez du emakumeen plazera erakusten: emakumeen kontrako indarkeria erotizatzen du».
Harreman toxikoak erromantizatzeko joera dago nerabeentzako edukietan?
Urte askoan ikertu dut nik gai hori, eta 2015 aldera ikusi nuen neska gazteen artean kontzientzia moduko bat zela nagusi: argi zuten bikotekideak ezin zituela kontrolatu, jeloskortasuna eta maitasuna ez zirela gauza bera, ez zutela beren burua aldatu beharrik bikote harreman batengatik… Kontzientzia handiko belaunaldia zen hura, baina orain guztiz aldatu da egoera. Indarkeria matxista zalantzan jartzen duten ahots anitz daude, eta maitasun erromantikoaren errelatoa berriz ere indartzen ari dira. Finean, harreman toxikoak indartzen ari dira, eta egunerokoan ikus dezakegu nola telesailek, filmek, liburuek eta musikak indartu egiten duten.
Erasotzaileak erromantizatzeko joera ere gero eta nabarmenagoa da. Nola iritsi gara horraino?
Hedabideetatik eta telesailetatik iristen ari da hori, true crimecloseBenetako gertaerak oinarri dituen narratiba generoa.
delako fenomenotik. Gaia lantzeko moduaren arabera, pertsona horiek
munstrokeriaren ikuspuntutik patologizatu ditzakegu, baina baita
erotizazioaren ikuspuntutik ere. Erasotzaileak nahi gabe erotizatu
ditzakegu, erranez mutil eder batek ezin duela inor bortxatu, eta,
gainera, errua biktimarena dela pentsatzen dugu. Hori, gainera, oso
lotuta dago telesail edo liburuetan ageri den erasotzailea salbatu nahi
horrekin: pentsatzea neska edo emakume on bat gai izanen dela
erasotzaile bat salbatzeko. Bi fenomeno horiek oso-oso lotuta daude:
erasotzailea erotizatuz edo salbatuz, kendu egiten diogu erru guztia.
«Erasotzaileak nahi gabe erotizatu ditzakegu, erranez mutil eder batek ezin duela inor bortxatu, eta, gainera, errua biktimarena dela pentsatzen dugu».
Eta nola aurre egin fenomeno horri?
Kontzientzia feministarekin, ez dago bertzerik. Ez bakarrik hezkuntza arloan: hedabideetan, sare sozialetan edo erakunde publikoetan ere prebentzioa ezinbertzekoa da. Hedabideetako tituluek, adibidez, sekulako indarra dute: jende anitzek tituluak bakarrik irakurtzen dituzte sare sozialetan, eta horrekin bakarrik gelditzen da. Agian testu barruan dena ongi azalduta dago, baina, halere, ongi pentsatu behar dira tituluak, bortxaketaren kultura ez indartzeko.
Inoiz erran izan duzu beharrezkoa dela gazteen eta nerabeen hizkuntzara moldatzea, pedagogia feminista horren barruan.
Bai, hori da. Gai izan behar dugu gure pedagogia bideo labur batean transmititzeko. Zergatik? Bada, azkenaldian feminismoaren kontrako mezuak indartu dira, eta horiek erabiltzen dituzten mezuak ez dituzte patriarkatuaren pedagogian oinarrituta ematen. Kontrara, emozioetan oinarrituta ematen dituzte: mutil gazteei erraten diete beraiek direla egiazko biktimak, feministak direla gaiztoak, eta salatutako eraso guztiak gezurra direla. Bada, mezu horiek zehatzak dira, motzak, eta nekez eginen diegu aurre pedagogia feministarik gabe. Horregatik da hain garrantzitsua lanketa hori gazteen eta nerabeen hizkeran egitea.
Mezu motz horiek bai, baina orain arteko pedagogia eredua atzean utzi gabe, ezta?
Hori da, hor dago gakoa. Lehenbiziko mezua baliagarria da kontzientzia hartzeko, gure argudioak nerabe horien artean hedatzeko, eta, gainera, guregana erakartzeko. Mezu horrek berak argudiora eramanen ditu: irakurtzera, hitz egitera, hausnartzera… finean, ikusi duten ideia labur hori indartzera. Sareetan aurkitzen duten hori amua izan dadin nahi dugu, pedagogia feministan sakontzeko.
«Sareetan aurkitzen duten hori amua izan dadin nahi dugu, pedagogia feministan sakontzeko».
Erasotzaileen inguruan dauden mitoen ingurukoa izan liteke helarazi beharreko mezuetako bat?
Gaur
egun, sexu indarkeria kontzeptualizatzen dugunean, indarkeria horren
inguruan dauden usteak deuseztatu behar ditugu. IldocloseBide.
horretatik, oraindik ere pentsatzen dugu gizon bat erasotzailea dela
arazoren bat duelako, edo normaltasunetik atera delako:
maskulinitatearen anormaltasuna bilatzen dugu sexu indarkeriak
ulertzeko, eta hori guztiz okerra da: sozializazio prozesuekin dago
lotuta. Patologizatzen dugun momentuan, arazoa indibidual bihurtzen
dugu, eta ez dugu onartzen estrukturala dela.
Eta biktimen kasuan?
Biktima perfektuak nahi ditugu,
pentsatzen dugu haien esperientziak unibertsalacloseOrokorra.
k direla: deus ere egiten
ez duen biktima, eta, maitatua eta onartua izan nahi badu, eredu jakin
baten araberakoa izan behar duena. Nerabeek eredu horiei jarraitzen
diete, eta horrek guztiz mugatzen ditu.
Pornosozializazioa mito horiekin lotuta dago. Zer eskatzen die fenomeno horrek nerabeei?
Kapitalismo basatiaren eta patriarkatuaren artean lortutako zerbait da hori, sareen bidez indartzen dena. Mutilei gimnasiora joan behar dutela erraten diete; hor dago, adibidez, prezio apaleko gimnasioen fenomenoa. Neskei, berriz, eder egon behar dutela, beren kapital erotikoa indartu behar dutela; kosmetikorexia izeneko fenomenoa dago, zeinaren bidez neska gazteei erraten zaien produktu kosmetikoak ezinbertzekoak dituztela larrua zaintzeko. Modu horretara, balio tradizionalak indartu bertzerik ez ditugu egiten, eta onurak ekonomikoak eta patriarkalak dira.
Eta nola egiten ahal diogu aurre horri?
Negozio borobila da, eta kolokan jartzeko oso-oso zaila. Arazo nagusia da askatasunaren eta zaintzaren izenean zabaltzen direla mezu horiek. Lortu behar dugu ulertaraztea askatasun eta zaintza kontzeptu horiek patriarkatuak eraikitakoak direla, ez direla benetako askatasunetik eta zaintzatik etorritakoak, baina hori oso-oso zaila da.