Burdin Aroa: aro bat itzalean

  • Albistea entzun

Kastroen kulturak zazpi mende iraun zuen, Burdin Aro osoa, eta garai haren produktu bat izan zen Irulegiko Eskua. Baina nortzuk ziren brontzezko esku hori etxeko atari batean zintzilikatu zuten baskoi horiek? Nola bizi ziren, zer erlazio zituzten inguruko herriekin eta nola moldatu ziren erromatarrekin?

Irulegiko Eskuaren aurkikuntzak sekulako ikusmina sortu du. Izan ere, adituen ustez, brontzezko esku horretan idatzita dagoen testuan euskararekin harremana duen hitz bat dago: Sorioneku. Ez dute deszifratu testu guztia, baina pentsatzen dute baskonikozko testu bat dela. Baskonikoa lotuta legoke akitanierarekin eta euskararekin. 2.100 urte inguru ditu testu horrek, eta, beraz, euskararen arbaso zaharrago baten aztarna zaharrena litzateke.

Burdin Aroaren bukaeran existitu ziren baskoiak eta akitaniarrak, duela 2.000 urte inguru. Haiekin batera, orain Euskal Herria den lurretan, beste lau talde ere izan ziren: barduliarrak, karistiarrak, autrigoiak eta beroiak. Inguruan baziren herri gehiago: kantabriarrak, asturiarrak, iberiarrak... Talde horiek bazituzten ezaugarri eta bizimoduko ohitura antzeko batzuk, eta bazituzten desberdintasun batzuk ere: esaterako, iberiarrek iberiera hitz egiten zuten, beroiek zeltiberiera, baskoiek baskonikoa...

Burdin Aroaren bukaeran existitu ziren baskoiak eta akitaniarrak, duela 2.000 urte inguru. Haiekin batera, orain Euskal Herria den lurretan, beste lau talde ere izan ziren: barduliarrak, karistiarrak, autrigoiak eta beroiak.

Hanibalen eta kartagotarren kontrako gerran ari zirela iritsi ziren soldadu erromatarrak Iberiako penintsulara. Kartagotarrek menperatu zituztenean, penintsula konkistatzeari ekin zioten erromatarrek. Aro Aldaketa baino 206 urte lehenago, Ebroko lurretara iritsi ziren, Nafarroako hegoaldera, eta lehen aipatutako talde horiekin topo egin zuten. Idazle klasiko erromatarrez idatzi zuten talde horiei buruz lehen aldiz.

Aro Aldaketaren aurreko 81. urtean, Kinto Sertorio jeneral erromatarra errebelatu egin zen Erromako agintearen kontra, Iberiako penintsulan (Hispania esaten zioten erromatarrek). Sila diktadoreak menpean hartu zuen Erromako Senatua, eta haren kontra altxatu zen Sertorio. Gerra zibil bat hasi zen bi aldeen artean, eta gerra hori baskoien lurraldearen bihotzera iritsi zen, Iruñerrira.


Sila diktadoreak menpean hartu zuen Erromako Senatua, eta haren kontra altxatu zen Sertorio. Gerra zibil bat hasi zen bi aldeen artean, eta gerra hori baskoien lurraldearen bihotzera iritsi zen, Iruñerrira.

Irulegiko tontorrean, Arangurenen, bazen Burdin Aroko kastro bat. Han aurkitu dute Irulegiko Eskua. BERRIA
Irulegiko herrixka (Arangurenen dago, Iruñetik gertu) gerra haietan suntsitu zuten. Ez da ezagutzen Erromako bi aldeetako zeinek eraso egin zion herrixka hari, baina Sertorio izena idatzia duten arma batzuk aurkitu dira inguru haietan: habailcloseGizateriaren armarik zaharrenetakoa da, bi sokaz osatua, muturrean jaurtigaiarentzako edukitoki malgu bat dutela.
ekin jaurtitzen zituzten koskor batzuetan topatu dute izen hori idatzia. Iruñerrian beste hemeretzi herrixka ere aurkitu dira, garai berekoak, ustez baskoienak zirenak, eta horietako beste batean ere topatu dituzte arma horiek, Sardeako gazteluan. Orain Nafarroako lurretan dauden beste herri batzuetan ere aurkitu dituzte Erromako soldaduen arrastoak, Altikogañako herrixkan, esaterako (Deierri). La Custodiako herrixka ere (Viana inguruan) suntsitu egin zuten.

Sertorioren eta Silaren arteko gerrak hamarkada bat iraun zuen, Aro Aldaketa baino 72. urte lehenago arte, eta Erromako aginteak menpean hartu zuen Sertorio. Gerra horren kontakizuna egiten ari zela, hamarkada batzuk geroago, Tito Livio historialariak aipatu zituen lehen aldiz baskoiak testu batean, edo hori da ezagutzen den erreferentzia zaharrena, behintzat. Geroago, Plinio Zaharrak eta Estrabonek ere aipatu zituzten baskoiak, eta Ptolomeok baskoien hamasei herri zerrendatu zituen, Aro Aldaketaren osteko II. mendean.

Tito Livio historialariak aipatu zituen lehen aldiz baskoiak testu batean (...). Geroago, Plinio Zaharrak eta Estrabonek ere aipatu zituzten baskoiak, eta Ptolomeok baskoien hamasei herri zerrendatu zituen.

Historiaren eta historiaurrearen artean
Historia eta historiaurrea marra mehe batek bereizten ditu: iturri idatzirik existitzen ez zen garaiari esaten zaio historiaurre, eta iturri idatziak sortzen diren momentutik aurrerakoa da historia. Hortxe daude, beraz, baskoiak eta orduko gainerako taldeak, historiaren eta historiaurrearen artean.

Gaur egun ez da ezagutzen Erromako autore horiek zertan oinarritu ziren orduko taldeen arteko mugak zehazteko.

Gaur egun ez da ezagutzen Erromako autore horiek zertan oinarritu ziren orduko taldeen arteko mugak zehazteko. Esaterako, baskoien eta barduliarren artean. Eta talde horiek beren buruari zer izen ematen zieten ere ez da ezagutzen. Baskoi, barduliar, beroi, zelta, iberiar, akitaniar... Horiek guztiak Erromako historialari eta geografoek talde horiek izendatzeko erabilitako izenak dira.



Erroma beroien kontra gerran aritu zen, Aro Aldaketa baino 200 urte lehenago. Herri iberiar batzuen kontra ere gerran aritu zen. Baskoien lurretan, Aro Aldaketaren aurreko I. mendean sartu zen. Eta akitaniarren kontra ere gerran aritu zen, Aro Aldaketa baino 27 urte lehenago menperatu zituzten arte. Hortik aurrera, arkeologoek eta historialariek ez dute argitu Erromak noiz menperatu zituen barduliarren, karistiarren eta autrigoien lurrak. Badakite, halere, kantabriarrak eta asturiarrak Aro Aldaketaren aurreko 19. urtean azpiratu zituztela.

Aro Aldaketarako, Pirinioen hegoaldeko eta iparraldeko lur guztiak bereganatuak zituen Erromak. Eta soldaduek lur berriak okupatu ondoren, zibilizazio berria zabaldu zuen.

Hortaz, Aro Aldaketarako, Pirinioen hegoaldeko eta iparraldeko lur guztiak bereganatuak zituen Erromak. Eta, soldaduek lur berriak okupatu ondoren, zibilizazio berria zabaldu zuen: hiriak, errepideak, zubiak, azpiegiturak, ustiategicloseEsplotazio.ak... eraiki zituen Erromak, eta lurrak, legeak eta administrazioak berrantolatu. Horrela bukatu zen Burdin Aroa, eta herrixka harresituak hustu egin ziren, talde horiek guztiak herrixka harresituetan bizi baitziren.

Jatorrizko artikuluak