Brebetako ariketen azalpenak euskaraz izatea onartu du Parisek
Frantziako Gobernuko Hezkuntza
ministroak onartu egin du eskaera,
eta ariketen azalpenak ere euskarara itzulita eskainiko dituzte.
BrebetacloseFrantziak ematen dien diploma 14-15 urte ikasleei, euren kolegioko eskolaratzea gainditu dutela ziurtatzeko.
osoki euskaraz egin ahalko dute Ipar Euskal Herriko ikasleek:
bai erantzun, bai azalpenak irakurri. Frantziako Gobernuko Hezkuntza
ministroak, Nicole Belloubetek, onartu egin du Seaskak eta EEP Euskararen Erakunde Publikoak behin baino gehiagotan eginiko eskaera,
eta ariketen azalpenak ere euskarara itzulita eskainiko dituzte.
Urteetako borrokaren ondotik, iazko martxoan onartu zien Frantziako
Hezkuntza Ministerioak brebetako zientzietako probak euskaraz erantzuteko eskubidea, eta aste batzuk geroago Bordeleko (Okzitania)
errektoretzak bidalitako gutun batean baieztatu zieten brebetak dituen
hiru probetan (Matematikak, Historia-Geografia eta Zientziak) ariketen
azalpena euskarara itzulita eskuratuko zutela ikasleek. Hala egin zuten
azterketa ekainean. Parisek, ordea, beste irizpidecloseZerbait epaitzeko araua.
bat ezarri zuen
aurtengo ikasturterako: Edouard Geffray eskola irakaskuntzako Frantziako
zuzendari nagusiak adierazi zuen, 2024ko ekainean, brebetako probetan
euskaraz erantzuten ahalko zutela ikasleek, baina ariketen azalpenak eta
horiei erantsitako dokumentu guziak frantsesez izanen zirela. Ez soilik
Zientzietako proban, Matematiketakoan eta Historia-Geografiakoan ere
bai. Orain, irizpidea aldatu du Hezkuntza ministroak.
Ministroak argudiatu du brebetaren erreforma iragarri baino lehenagokoa dela azterketak euskaraz egiteko eskaera, eta hortaz, aurretik indarrean ziren irizpideei eutsiko dietela.
Belloubet ministroak argudiatu du brebetaren erreforma iragarri baino
lehenagokoa dela azterketak euskaraz egiteko eskaera eta, hortaz,
aurretik indarrean ziren irizpideei eutsiko dietela: ariketen azalpenak
euskaraz emanen dituztela, alegia. «Berriz aztertu da gaia, auzi honek
eragindako eskualde akademikoek helarazitakoaren argitan. Esparru berri
horrek bultzaturik, erabaki dut 2024ko azterketaldirako indarraldia
luzatzea eskualdeko hizkuntzen trataera irizpideei brebetako gaietan eta
itzulpenetan, helburu izanik ebaluazio esparruaren egonkortasuncloseFinkotasun.
ari
eustea egungo brebetaren azterketaldi honetan», adierazi du ministroak.