Brebetako zientzietako azterketa euskaraz egiten ahalko dute Seaskako ikasleek
Martxoaren 18an jakinarazi zuen berria Frantziako Hezkuntza Ministerioak. Ordea, baxoko azterketak frantsesez egin dituzte Seaskako 120 ikaslek. Brebetaren ondotik, baxoa euskaraz egiteko eskubidea emateko eskatu dute beste behin.
Poza agerturik ere, haserrea eta determinazioa ez zaizkie apaldu Seaskako kideei. Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak erran du brebetacloseFrantziak ematen dien diploma 14-15 urteko ikasleei, euren kolegioko eskolaratzea gainditu dutela ziurtatzeko. euskaraz pasatzeko eskubidea «irabazi» dutela, baina hemendik aitzinacloseAurrera. ere «borrokan» segituko dutela. Batetik, sare publikoan eta pribatu katolikoan diren ikasleek ere izan dezaten brebeta euskaraz pasatzeko paradacloseAukera., baina, bereziki, lizeoko ikasleek baimena izan dezaten baxoacloseFrantzian Goi Mailako ikasketak egin ahal izateko ezinbestean eskuratu behar den titulua. euskaraz pasatzeko. Hala jasoa dago Seaskak, EEP Euskararen Erakunde Publikoak eta Parisek 2019an onartutako hitzarmenean, baina muzin egin diote azken urteetan.
«Borrokan» segituko dute sare publikoan eta pribatu katolikoan diren ikasleek ere izan dezaten brebeta euskaraz pasatzeko parada.
Aste honetan, Baionako Bernat Etxepare lizeoko 120 ikaslek ezin izan dituzte euskaraz egin hautazko ikasgaien baxoko azterketak. «Aurten ere berezitasuneko ikasgaiak euskaraz ikasi dituzte, eta, orain, frantsesez idaztera behartuak izanen dira», deitoratucloseGaitzetsi, kritikatu. zuen Seaskako lehendakariak. «Zer mezu helarazi nahi die Frantziako Gobernuak 17-18 urteko gazte hauei? Frantses agintarien aitzinean plegatucloseMakurtu. behar dutela, menpeko izan behar dutela? Haien hizkuntzak baliorik ez duela? Frantsesa euskara baino gehiago dela? Hori al da [Frantziako Hezkuntza Ministerioak] gazteekin duen pedagogia?».
«Zer mezu helarazi nahi die Gobernuak 17-18 urteko gazte hauei [baxoa frantsesez egitera behartuak direnei]? Frantses agintarien aitzinean plegatu behar dutela, menpeko izan behar dutela?».
Borroka luzea
Badira bost urte Seaskako guraso, ikasle eta irakasleak ekintza andanacloseAsko, ugari. egiten hasi zirela ikasleen hizkuntza eskubideak errespeta zitezen. Mila ikasle inguruk desobedientziara jo dute azken urteetan, eta, debekuen gainetik, azterketak euskaraz erantzun dituzte, egindako lanaren zuzenketa ofizialik jaso gabe. Iazko uztailean, Seaskak eta Euskal Hirigune Elkargoak ekitaldi bat egin zuten, azterketen zuzenketa alternatibo bat egin ondotik ikasleei zegokien nota emateko.
Baina iazko ekainean Pirinio Atlantikoetako akademia ikuskaritzaren Baionako egoitza okupatzeak eman zituen irudirik deigarrienetakoak. Polizia bortizki oldartu zitzaien Seaskako kideei. Ekintzetan parte hartu izan duten guziei eskerrak helarazi zizkien Jorajuriak: «Ez da batere goxo poliziak kanporatzea eta haien gasak arnastea. Baina borrokatzea merezi du, eta borrokatzen segituko dugu».
Jatorrizko artikuluak
- Parisen «mespretxua» salatu du Seaskak, eta borrokan segituko dutela erran Ekhi Erremundegi Beloki | |