Bost urte Zaldibarko hondamendia gertatu zenetik
Zaldibarko hondamendia izan zenetik bost urtera, hura kudeatzen zuen Verter Recycling enpresak ez du ezer ere ordaindu zabortegiko lanengatik; Eusko Jaurlaritzak aurreratu du zabortegia zigilatzeko eta egonkortzeko lanetarako dirua. Ingurumen delituekin lotutako auzia instrukzioanEpaiketa egin ahal izateko behar diren elementuak biltzeko prozesua. dago oraindik ere, eta adituen txostenak biltzen ari dira.
Zaldibarko hondamendia gertatu zenetik bost urte joan diren honetan, erantzukizunak hartzeko eskatzen jarraitzen du Zaldibar Argitu plataformak. Otsailaren 6an bete ziren bost urte zabortegian luizia izan zenetik; Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze hondakinen azpian harrapatuta gelditu ziren, eta haien gorpuak ez zituzten topatzen. Sei hilabeteren buruan topatu zituzten Sololuzeren gorpuzkiak, eta 2021eko maiatzean eten zituzten Beltran topatzeko lanak.
Lur mugimenduetan amiantoacloseMea izpitsu erregaitza, oso kutsakorra. azaleratu zen, suteak izan ziren, dioxinengatik kalean kirolik ez egitea gomendatu zuten inguruko herrietan, eta A-8 autobidearen parte bat itxita egon zen bost hilabetez. Herritarrak hainbatetan irten ziren kalera, erantzukizunak eskatzeko eta babes neurriak exijitzeko.
Jatorrizko artikuluak
-
Bost urte Zaldibarko hondamenditik
Garazi Karrera Lopetegi |
|
-
Zaldibarko hondamenditik bost urtera, Verter Recyclingek ez du ezer ere ordaindu zabortegiko lanengatik
Iñaut Matauko Rada - Gorka Berasategi Otamendi |
|