Bost lagun logela bakar batean

00:00 /

Etxebizitza duin bat lortzerik ez duten familien egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Fawzi Xerifen familia logela bakarrean bizi da Iruñean. 450 euro ordaintzen ditu familiak etxe duen gela bakarrarengatik.

Haienean izan da Edurne Elizondo Nafarroako Hitzako zuzendaria, eta haien egoeraz hitz egin du.

Iruñeko Sanduzelai auzoko etxebizitza batean bizi da Fawzi Xerifen familia: bostak gela bakar batean. Baldintza hobeak nahi eta merezi dituela aldarrikatucloseEskakizun baten defentsa irmoa egin.
du Xerifek. «Lanean ari naiz; etxebizitza bat alokatu nahi dut, ez bertzerik». Helburu hori «ia ezinezko» bilakatu zaio, eta arrazakeria jaso duela salatu du. 450 euro ordaintzen ditu familiak etxe duen gela bakarrarengatik.

Emausko Trapuketariak erakundeko langilea da Xerif. Aspaldi etorri zen Aljeriatik Nafarroara, 2002. urtean. Tafalla izan zuen bizitoki, hainbat urtez, eta Zizur Nagusitik mugitu zen, duela bi urte, Iruñeko Sanduzelai auzora. «Zizurren ere gela bakar batean bizi ginen denak. Egoera beldurgarria zen: labezomorroak zeuden. Zazpi hilabete eman genituen han».

Sanduzelai auzoko gelan labezomorrorik ez dute, baina familiaren egoera ez da batere samurra. Horixe erran du Xerifek. Haren seme zaharrenak 12 urte ditu; erdiko alabak 9 beteko ditu azaroan, eta gazteenak, etxeko txikiak, azaroan beteko ditu 2. Umeak gurasoekin egiten du lo gelako ohean; seme-alaba zaharrenek koltxoi bana dute lo egiteko. «Gauez, koltxoiak ohearen albo banatan jartzen ditugu. Horrela egiten dugu lo guztiok».

OtorducloseJanaldi.
ak gela barruan egiten ditu familiak, eta gela da jolasteko, etxeko lanak egiteko edo irakurtzeko toki bat ere. «Giroa itogarria da, anitzetan».

Arrazakeria oztopo nagusi

Bilatu eta bilatu. Saiatu eta saiatu. Halaxe ari dela berretsi du Xerifek; etxebizitza bat lortzeko bide horretan, baina oztopoak baino ez ditu aurkitu orain arte. Azaldu du, halere, Nafarroara heldu berritan ez zuela orain bezainbertze zailtasun izan: «Tafallan etxebizitza bat alokatu nuen. Arrazakeriak gora egin duela iruditzen zait, eta hori dela oztopo nagusia. Ikusten edo entzuten nautenean, ate guztiak ixten dizkidate. Espainiako nortasun agiria dut, eta nire seme-alabek ere bai, baina etxe batera joan eta norbaitek nongoa naizen galdetzen didanean, aljeriarra naizela erantzuten dut. Ez didate galdetzen lanean ari ote naizen; nongoa naizen baino ez dute jakin nahi», salatu du.

Fawzi Cherif. IÑIGO URIZ / FOKU

«Arrazakeriak gora egin duela iruditzen zait, eta hori dela oztopo nagusia. Ikusten edo entzuten nautenean, ate guztiak ixten dizkidate».

 Fawzi Xerif

Bere semeak SEI elkartean egiten duen lana nabarmendu du Xerifek. Elkartearen helburua da haur eta gazte migratzaileak laguntzea, sorterritik Nafarroara ekarri dituen bidean. Bertze haur eta nerabeak laguntzen aritzen da Xerifen semea. «Eskolan ere, ederki ari da, ikasteko baldintza aproposak ez baditu ere», erantsi du aitak, harro. Begirada goibeldu zaio, ordea, seme-alaba zaharrek «lotsa» sentitzen dutela kontatu duenean. «Nahiko lukete lagunak etxera ekarri, ikasteko edo jolasteko, baina ezin dute. Ez dute etxerik lagunei erakusteko. Lagunek gela propioa dutela badakite, eta haiek ere nork berea izan nahi dute. Ezin diet eskaini, ordea».

Xerifek bertze etorkizun bat nahi du bere seme-alabentzat: baldintza duinak eskainiko dizkien etxebizitza bat, alegia. Hori lortzeko egiten du lan. Bere egoeraren berri eman nahi izan du, eta agintariei eskatu egin dezatela zerbait etxebizitzarako eskubidea bermatzekocloseZiurtatzeko.
. Badu mezu bat talde politikoetako kideentzat: «Pasa dezatela egun bat euren familiekin gela bakar batean. Ez bi urte, ez aste bat; pasa dezatela egun bakar bat, eta konta dezatela nola sentitzen diren».

Jatorrizko artikuluak