Bioaniztasuna babesteko bide orriez, Unai Pascualekin
BERRIAren klima eta natura krisiari buruzko Kinka podcast saioaren zazpigarren atalak abenduan Montrealen (Quebec) egin zen COP15 biltzarra hartu du hizpide. Bioaniztasuna babesteko han adosturiko akordioen garrantzia azaltzeko, Unai Pascual Klima Aldaketarako Euskal Zentroko (BC3) eta Ikerbasqueko ikerlaria gonbidatu dute.
Espezieen desagertze gero eta azkarragoa galgatzeko asmoz, natur aniztasunari buruzko goi bileran adostu dute planetaren %30 kontserbatzea. Abenduan Montrealen (Quebec) egindako biltzarrean parte hartu zuten ia berrehun herrialdeek lortu zuten akordio hori. Kopuru horien esanahiaz eta horiek adosteko ibili behar izan den bideaz aritu da Unai Pascual (Gasteiz, 1973) elkarrizketa honetan.
Kinka podcasta astearteetan argitaratzen da, hamabostean behin. Saio bakoitzean gai bati erreparatu ohi diote, erreportaje edo elkarrizketa baten bidez.
Jatorrizko artikuluak
- Bioaniztasuna babesteko bide orriez, Unai Pascualekin Nagore Arin | |