Bilboko erdigunera autoz sartzeko murrizketak ekainaren 15ean sartuko dira indarrean
A etiketa dutenentzat edo etiketarik ez dutenentzat izango du eragina. B katalogazioa duten autoentzako murrizketak urtebete barru sartuko dira indarrean. Hirian dabiltzan ibilgailuen erdiak dira B motakoak eta etiketarik gabeak.
Emisio apaleko eremuak Abandoko barrutia hartuko du, hau da, itsasadarrak mugatutako eremua, eta baita Sabino Arana, Trenbidearen etorbidea, Autonomia eta Bailen kaleak ere. Udalak kolektibo eta pertsona partikularren 186 alegazio jaso ditu ekarpenak jasotzeko irekitako epean. Kopuru horretatik 55 «osorik edo zati batean» onartu dira.
Hego Euskal Herrian, 50.000 biztanletik gorako hiriek ezarri beharko
dituzte emisio gutxiko eremuak, EGE direlakoak. Zazpi dira: Iruñea, Gasteiz, Bilbo,
Donostia, Barakaldo (Bizkaia), Getxo (Bizkaia) eta Irun (Gipuzkoa).
Guztiak dabiltza atzeratuta —2023rako behar zuten indarrean—, eta
Madrilek bi aldiz atzeratu du legeak zehaztutako epemuga. Frantziak
150.000 biztanle baino gehiagoko hiri aglomeraziocloseHiri baten hiriguneak eta aldiriek osatzen duten multzoa.
ei ezarri die egitekoa.
Horrenbestez, Ipar Euskal Herrian, Baionako aglomerazioan eratu beharko
dute eremua.
Lau etiketa mota
Gaur-gaurkoz lau ingurumen bereizgarri daude, ibilgailu motaren arabera. Talde horietakoren bateko kide ez direnek ez dute eranskailuclosePaper zati itsaskorra.bat jasotzeko eskubiderik, «ibilgailu garbi gisa etiketatua izateko baldintzak betetzen ez dituztelako», eta hirian sartzen badira, zigortu egingo dira.
Hauek dira aukerak: zero emisioren etiketa izatea (urdina), bateria elektrikoentzat, autonomia hedatukoentzat eta 40 kilometroko autonomia duten hibrido entxufagarrientzat; eko etiketa izatea (berdea eta urdina), 40 kilometrotik beherako autonomia duten elektriko entxufagarrientzat, hibrido ez-entxufagarrientzat eta gas naturalaren, gasaren edo petrolioaren gas likidotuaren bidez propultsatutakoentzat.
B etiketa (horia) 2001eko urtarrilaren 1etik aurrera matrikulatutakoentzat eta 2006tik aurrera matrikulatutako diesel eta gasolinazko automobil eta furgoneta arinentzat da.
C etiketak (berdea) 2006ko urtarriletik aurrera matrikulatutako
gasolinazko turismo eta furgoneta arinak eta 2015eko irailetik aurrera
matrikulatutako dieselak katalogatzencloseIrizpide jakin baten arabera katalogo batean sailkatzen.
ditu, bai eta zortzi toki baino
gehiagoko ibilgailuak eta 2014tik matrikulatutako gasolina edo diesel
ibilgailu pisutsuak ere. Eta B etiketa (horia) 2001eko urtarrilaren
1etik aurrera matrikulatutakoentzat eta 2006tik aurrera matrikulatutako
diesel eta gasolinazko automobil eta furgoneta arinentzat da, bai eta
zortzi toki baino gehiagoko ibilgailu astunentzat ere, gasolina zein
dieselekoak, 2006tik matrikulatutakoak.
Sarbide guztiak kamera bidez kontrolatuko dituzte. Kamerek automatikoki irakurriko dituzte ibilgailuen plakak, eta pasatu ahala baieztatuko dute eremura sartzeko baimen horiek dituzten ala ez.