Bilboko Burdin Hesia, arerio bihurtutako babeslekua

  • Albistea entzun

1937ko ekainaren 12an hautsi zuten faxistek Burdin Hesia, Bilbo Handia inguratzen zuen defentsa lerroa. Bilbo erortzea lortzeko gakotzat aurkeztu da Alejandro Goikoetxea ingeniari jeltzale desertorea. Baina, ordurako, hegazkin aleman eta italiarrek behatuak zituzten eraikuntza lanak. Eraikitzen hasi zenetik, porrotera kondenatutako azpiegitura zen Burdin Hesia.

Porlanez, lurrez eta burdin harriz osatutako defentsa sarea baino gehiago zen Burdin Hesia errepublikanoentzat 36ko gerran. Herritarren esperantzak gorde zituen Bilbo Handia inguratzen zuen defentsa lerroaren azpiegiturak. ArrakalacloseEbakidura, zirrikitu. bat baino gehiago izan zituen defentsa lerroak, ordea. Eta bada uste duenik eraikuntza bera izan zela eraikuntzaren arerio nagusia.


Eusko Jaurlaritza eratu eta berehala abiatu zituen Defentsa Sailak Bizkaia gotortzeko lanak, 1936ko urrian. Francoren aldeko tropek Gipuzkoa azkar hartu zutela ikusita, Bilbo Handian jarri zituen Jaurlaritzak faxisten oldarraricloseErasoari. aurre egiteko itxaropenak, eta Zierbenatik Plentziako kostaraino doan 80 kilometroko itxurako defentsa lerroa diseinatu zuen, etsaiaren tropak Bizkaiko mugetan zirenean.

Zierbenatik Plentziako kostaraino doan 80 kilometroko itxurako defentsa lerroa diseinatu zuen, etsaiaren tropak Bizkaiko mugetan zirenean.

Hirigunea buruaskiaclose Autosufizientea.
izateko baliabideak eta zerbitzuak zituen defentsa lerroak. XedecloseHelburu. nagusia zen Zolloko urtegia, Sondika eta Lamiakoko aerodromoak, Barakaldoko Burtzeña auzoko zentral elektrikoa, itsasadarraren inguruan antolatutako industriak, Bilboko portua eta hiria bera etsaiaren artilleriaren irismenetik babestea. Pasabidez, metrailadore gunez, gotorlekuz eta lubakiz osatutako defentsa lerroa diseinatu zuen Jaurlaritzak, Bizkaiko hiriburutik hamabost kilometro inguruko lurretan. 

Gerra estrategia zaharkitua oinarri

Usteak erdia ustel. Eraikitzen hasi zenetik, porrotera kondenatuta zegoen Burdin Hesia. Gerra estrategia zaharretan oinarritzen zen, gerra egiteko mekanismo modernoagoak indarra hartzen hasi ziren une berean. Zehazki, Lehen Mundu Gerraren ondoren Frantzia eta Alemaniaren artean eraikitako Maginot Lerroaren ereduari jarraitu zion Jaurlaritzak Burdin Hesia eraikitzeko. Defentsa eredu estatikoan oinarritu zen: lurrean eraikitako babesean.

Lehen Mundu Gerraren ondoren Frantzia eta Alemaniaren artean eraikitako Maginot Lerroaren ereduari jarraitu zion Jaurlaritzak.

Baina, gerora ikusi denez, tanke eta gerra hegazkinek funtzio erabakigarria izan zuten 36ko hartan. Lurrean eraikitako defentsak ezer gutxi egin zezakeen zerutik jaurtitako obusei aurre egiteko. Errealitate hori agerian uzten dute 1937ko ekainaren 12an Burdin Hesia hautsi zuten eguneko datuek ere. La Gaceta del Norte egunkariak emandako datuen arabera, 6.850 bonba jaurti zituzten faxistek egun bakarrean, defentsa lerroa arrakalatzeko. 

La Gaceta del Norte egunkariak emandako datuen arabera, 6.850 bonba jaurti zituzten faxistek egun bakarrean, defentsa lerroa arrakalatzeko. 
Traizioaren itzala

Traizioaren itzala izan zuen azpiegiturak hasieratik. Pablo Murga kapitaina izan zen lanen lehenengo arduraduna, baina Jaurlaritzak laster jakin zuen informazioa pasatzen ziola Wilhelm Wakoningg Austriako kontsul eta nazien aldeko espioiari. Donibane Lohitzunen atxilotu zuten kontsul austriarra, Exmouth ontzi ingelesa hartzera zihoala. Burdin Hesiaren planoak zeramatzan aldean. Murga eta Wakoningg, biak fusilatu zituzten. 

Murgaren traizioaren ondoren, Alejandro Goikoetxea Elorrioko militar eta ingeniari jeltzaleak hartu zuen lanak zuzentzeko ardura. Otsailean pasatu zen faxisten aldera, azpiegiturari buruzko informazioarekin. 

Goikoetxea jeltzale traidoreak Francoren aldekoengana jo aurretik, aski ezagunak ziren defentsa lerroaren ahulguneak.

Defentsa lerroaren ahulguneak zeintzuk ziren bazekien Goikoetxeak; bazekien Larrabetzu eta Fika arteko mendiguneak hutsune nabariak izango zituela eraso bat balego. Nolanahi ere, jeltzale horrek Francoren aldekoengana jo aurretik, aski ezagunak ziren ahulgune horiek. Gerora jakin denez, Alemania eta Italiako behaketa hegazkinek Burdin Hesiaren ehunka argazki atera zituzten airetik; eta bazuten errepublikanoen defentsa lerroaren nondik norakoen berri.

Jatorrizko artikuluak