Biktimen gorpuzkiak ateratzen hasi dira Erorien Haranetik

  • 422 hitz
  • Albistea entzun

Espainiako Gobernua 128 biktimaren gorpuzkiak ateratzen hasi da. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan berrogei familia baino gehiago daude zain handik senideen gorpuzkiak ateratzeko.

Hego Euskal Herrian ehortzita egon eta Erorien Haranera (Espainia) —egungo Cuelgamurosera— eramandako pertsonen zerrenda luzea da oso; faxismoaren biktima horien artean, gehienak euskal herritarrak dira, baina ez dira gutxi kanpotik indarrez Euskal Herrira ekarri eta, gero, hil ondoren, familien baimenik gabe Cuelgamurosera bidalitakoak ere, Gogora institutuak egindako txosten baten arabera. Guztira, Erorien Haranean egon daitezkeen 1.231 herritarren zantzucloseSeinale, aztarna.
ak topatu ditu Gogora-k: horietatik, 1.076 gorpuzki dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hilerrietatik ateratakoak. Nafarroako beste ehunka batzuk ere badaude, gainera, Francisco Franco diktadorearen hilobi erraldoia izateko eraiki zuten azpiegitura horretan.

Bada, Espainiako Gobernua hasia da Cuelgamurosera eramandako biktimen gorpuzkiak ateratzeko lehen saioarekin. 128 izango dira lehen ekinbide horretan, horietako batzuk euskal herritarrak. Izan ere, hogei familiak 2020an lortu zuten ziurtagiria senideak Erorien Haranetik ateratzeko tramiteei ekin ahal izateko. 78 hilotz Santo Sepulcro kaperacloseEgoitza batean kokaturiko eliza txikia.
ren alboko kriptacloseEliza batean eginiko hilobia.
n daude, eta beste 39 Santisimoaren kaperaren ondokoan. Lehen hilobi erraldoi horretan, 18.301 hilotz pilatu zituzten frankistek, eta bigarrenean, 10.545.

Santo Sepulcro kaperaren alboko kriptan, 18.301 hilotz pilatu zituzten frankistek, eta, Santisimoaren kaperaren ondokoan, 10.545.

Francoren erregimenak lau hil mota ezarri zituen Erorien Haranean: A, B, C eta D. Letra bat edo beste eman zitzaien gorpuzkiei, kriptaren arabera eta kontuan hartuta jakina ote zen hezurrak norenak ziren. Bakarrik A letrarekin sailkatu zituztenen senitartekoek izan zuten eskubidea baimena eman ala ukatzeko, hilotzak Erorien Haranera eramateko operazioan. Hezurrak egurrezko kaxetan sartu zituzten, batzuetan banaka eta beste batzuetan taldeka, eta haien jatorriari buruzko informazioa idatzi zuten haietan.

Gogora institutuko zuzendari Aintzane Ezenarrok jakinarazi du Araba, Bizkai eta Gipuzkoan «berrogei familia baino gehiago» daudela senideen gorpuzkiak ateratzeko zain, eta «pozik» azaldu da lanak hasi direla eta. Gogora-k 36 familiaren DNA lagincloseZerbaiten zati edo kopuru txikia.
ak jaso ditu.

Senitartekoak ezin dira han egon

33.000 gorpuzki baino gehiago daude Erorien Haranean gordeta. Haien gorpuak zenbait kriptatan daude banatuta. Ateratzen dituzten kaxak identifikatzen laguntzen ari da Espainiako Polizia zientifikoa, senideen DNArekin gurutzatu behar baitira hezurretatik lortutako laginak, bermatzeko gorpuzkiak senitartekoei emango zaizkiela, eta ez beste batzuei. Senideak luzaro aritu dira borrokan familiartekoen hilotzak berreskuratzeko: Frankismoaren biktima askok hogei urte baino gehiago daramatzate beren hilen gorpuzkiak eskatzen.

Frankismoaren biktima askok hogei urte baino gehiago daramatzate beren hilen gorpuzkiak eskatzen.

Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak salatu du faxismoaren biktimen familiek ezin dutela bertatik bertara ikusi gorpuak nola ateratzen dituzten, eta gogoratu du Franco diktadorearen ondorengoek pribilegio hori izan zutela 2019an, handik atera zutenean. Izan ere, faxistek gorazarrecloseLaudamena, omenaldia.
egin zioten Francori Erorien Haranetik ateratzean. «Biba Franco» oihukatuz agurtu zuen familiak Erorien Haranean. Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak jakinarazi du biktimen senitartekoak prentsaren bidez jakin dutela gobernua gorpuzkiak ateratzen hasi dela.

Jatorrizko artikuluak