Bikingoak Amerikan egon ziren Kolon baino 500 bat urte lehenago
Ternuan aurkituriko zenbait eraikinetako egurra aztertuta, ondorioztatu dute duela 1.000 urte bazegoela han Eskandinaviako jendea. 993. urtean gertatu zen eguzki ekaitz bati esker zehaztu ahal izan dute noiz egon ziren han.
Zientzialariek baieztatu dute: bikingoak bazebiltzan Amerikan Kristobal Kolon baino zenbait mende lehenago. Eta data zehatza jarri diote egonaldiari: 1021. urtea. Ternuako iparraldeko lurmuturreko L'Anse aux Meadows (Marmoken Badia) aztarnategiak eman du gakoa. Bikingoek eraikitako herrixka baten aztarnak daude han.
Aztarnategia 1960an topatu zuten. Orain arte, ez dute jakiterik izan zehazki noiz eraiki zuten. Zortzi eraikin dira guztira, zotalcloseLaiaz edo aitzurraz ateratzen den lur zati belarduna.
ezko estaldura dutenak. Groningengo (Herbehereak) unibertsitateko ikertzaileek eguzki ekaitz bati esker jakin dute zehatz noiz egon ziren han bikingoak, eta Nature aldizkariak argitaratu du haien ikerketa.
Jakina da eguzki ekaitzek aztarna uzten dutela zuhaitzen eraztunetan, eta erradiokarbonoaclose Karbonoaren isotopo erradioaktibo bat.
aztertuta ikus daitekeela hori. Mundu osoko zuhaitzak aztertuta, jakin izan da 993. urtean halako ekaitz indartsu bat egon zela.
Jakina da eguzki ekaitzek aztarna uzten dutela zuhaitzen eraztunetan, eta erradiokarbonoa aztertuta ikus daitekeela hori.
L'Anse aux Meadowseko eraikinetako hiru egur puska hartu dituzte orain, azterketa egiteko. Bikingoek izeiz eta ipuruz eginikoak dira. Seguru dakite eskandinaviarrek landutakoak direla, tresna metalikoekin moldatuak izateko zantzuakclosearrastoak
baitituzte (mozketa zuzen eta zorrotzak, esaterako), eta Amerikako orduko biztanleek ez baitzekiten metalgintzan aritzen.
Azterturiko hiru egur zatietan dago eguzki ekaitz haren aztarna, eta ikusi dute zantzu horiek dituen eraztunaren ondoren beste 29 eraztun sortu zirela. Beraz, ondorioztatu dute egurra 1021. urtean moztu zutela, Kolon Karibera heldu baino 471 urte lehenago, alegia.
Jatorrizko artikuluak
- Baieztatu dute bikingoak Amerikan egon zirela Kolon baino 500 bat urte lehenago Edu Lartzanguren | |