Bidesariak ordaindu beharko dituzte garraiolariek
Bizkaian eta Gipuzkoan ordainketa arkuak piztu dituzte hainbat errepidetan, eta bide horiek erabiltzeagatik ordaindu egin beharko dute ibilgailu astunek. Garraiolariak ez daude ados.
Aurrerantzean, Bizkaian N-240a osorik zeharkatzen duten garraiolariek 17,34 euro ordaindu beharko dituzte, eta BI-625 errepidearen ibilbidea osorik egiten dutenek, berriz, 4,50 euro. Bizkaiko Aldundiaren asmoak ez dira hor amaitzen, udaberrian beste hiru errepide ordainpeko bihurtu nahi baitituzte garraiolarientzat: Txorierriko korridorea (Erletxe-Barakaldo), Kanpazarko bidea (Gipuzkoako mugatik Abadiñoraino) eta A-8aren zati bat (Abantotik Kantabriako mugaraino).
Gipuzkoako sistema bera erabiliko dute Bizkaian, zirkulazio libreko teleordainketa sistema: ibilgailu astunacloseKamioiak.kcloseKamioiak. kameraz betetako arkuen azpitik igaroko dira, geratu gabe, eta arkuek aterako dituzten argazkiekin jakingo du aldundiak kamioi bakoitzak errepidearen zer zati erabili duen. Ordainketa Via-T eta antzeko ordainketa sistema elektronikoen bitartez egin beharko dute ibilgailuen jabeek; halakorik ez badute, ordainketa agindua ibilgailuaren jabearen helbidera iritsiko da. Ordaintzen ez dutenei isuna jarriko diete.
Gipuzkoako sistema bera erabiliko dute Bizkaian, zirkulazio libreko teleordainketa sistema: ibilgailuak kameraz betetako arkuen azpitik igaroko dira, geratu gabe.
Gipuzkoan, berriro ere martxan
Hain zuzen, Gipuzkoan, berriro hasi dira bidesaricloseErrepidearen zati batean ibiltzeagatik ordaindu beharrekoa.ak ordainarazten. 2021etik geldituta egon da ordainketa, epaitegiek behartuta. Europako Batzordeak baimendu du foru arau berria.
3,5 tonatik gorako ibilgailuek ordaindu beharko dute bidesaria: 3,5 eta 12 tona bitartekoek kilometroko 22 zentimo ordainduko dute; 12 tonatik gorakoek, berriz, 28. Hala ere, indarrean dira jada ibilgailu jasangarrienentzako deskontuak. SalgaiakcloseMerkantziak. garraiatzeko ibilgailu elektroniko astunek eta gas edo hidrogeno motordunek %25eko deskontua dute A-636, N-1 eta A-15 errepideetan.
Salgaiak garraiatzeko ibilgailu elektroniko astunek eta gas edo hidrogeno motordunek %25eko deskontua dute A-636, N-1 eta A-15 errepideetan.
2018 eta 2021 bitartean, Gipuzkoako Foru Aldundiak kamioilariei bidesari berezi bat kobratu zien N-1 eta A-15 errepideetako hemeretzi kilometrotan, baina EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak eten egin zuen —eta Espainiako Auzitegi Gorenak berretsicloseKonfirmatu.—, Gipuzkoatik kanpoko garraiolarientzat «diskriminatzailea» zela adierazita. Hala, aldundiak berritu egin du sistema, eta, Europako Batzordeak onespenacloseBaiezkoa. eman ostean, arau berria onartu zuen hilabete hasieran.
Nafarroan ere ordaintzear
Nafarroako Gobernuak ere bost errepide ordainpeko bihurtu nahi ditu kamioilarientzat. A-1, A-15, A-10, A-68 eta N-121-A errepideak dira, baina bakoitzak bere prozesua eta epeak ditu. A-1 izango da lehena, Gipuzkoako mugatik Arabakora, Etzegaratetik Ziordira doana, eta 2023a amaitu aurretik ezarri nahi dute.
2024an beste bi bide ordainpeko bihurtzekoak dira. Urtearen lehen erdian, A-68 autobidea, Castejon eta Cortes artean; amaieran, berriz, A-15 (Irurtzun-Leitza) eta A-10 (Irurtzun-Altsasu). Gehiago itxaron beharko da N-121-A errepidea ordainpekoa izateko: 2026 amaieran edo 2027 hasieran izango da, errepide hori zabaldu eta 2+1 moduko bide bihurtzen denean.
Elkarteak, bidesarien aurka
Fenadismer Espainiako Garraio Elkarteen Federazioa izan da azken urteetan, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arauen aurka judizialki egin duena. Uste dute Gipuzkoako bidesari berria lehenago jarritakoa halako hiru dela, eta Belgikan baino %50 eta Alemanian baino %40 garestiagoa.
Espainiako Garraio Elkarteen Federazioak uste du Gipuzkoako bidesari berriak lehenago jarritakoa hirukoizten duela, eta Belgikan baino %50 eta Alemanian baino %40 garestiagoa dela.
Gainera, iritzi dio N-1 ez dela autobide bat, sarrera eta irteera asko dituen errepide «bikoiztu» bat baizik. Hain zuzen ere, irteera eta sarrera guztiak kontrolatu behar direnez, aldundiak azpiegituretan «inbertsio handia» egin behar izan duela dio. Azkenik, haien kalkuluen arabera, egunean lau aldiz igarotzen den garraiolari batek hilabetean 1.500 bat euro ordainduko dituela ohartarazi du: «Basakeria bat da».
Jatorrizko artikuluak
- Garraiolarientzako arkuak aktibatu ditu Bizkaiak N-240an eta BI-625ean Iñaut Matauko Rada | |
- Garraiolarien protesta artean, Gipuzkoa bidesariak ordainarazten hasi da berriro Iñaut Matauko Rada | |