Beste berrogei gorpuzki aurkitu dituzte Urduñako espetxe frankistan
Gogora institutuak harremana du 36 familiarekin, eta horietatik hamazazpik eman dute DNA lagina identifikazio lanak egin ahal izateko. Urduñan, 225 pertsona hil ziren lehenengo kontzentrazio esparru (1937-1939) eta gero espetxe (1939-1941) izaniko lekuan.
Urduñako hilerrian (Bizkaia) aurrera jarraitzen dute lanek hango espetxe frankistan hildako biktimen gorpuzkiak berreskuratzeko: desobiratze lanei esker, Bizkaiko hirian dagoen espetxe frankistaren berrogei biktima aurkitu dituzte jadanik. Egiten ari diren desobiratzeek jarraipena ematen diote 2014an hilerri horretan bertan hasitako lanari; orduan, hamalau biktimaren gorpuzkiak erreskatatu zituzten, udalerri horretako kontzentrazio esparruan eta ondorengo espetxean hil ziren presoak erreskatatzeko eta identifikatzen saiatzeko.
Hil zirenetik igarotako denborak identifikazioa zailtzen badu ere, Jaurlaritzak frankismoaren biktimak identifikatzeko programa bat du zabalik, Gogora institutuacloseEusko Jaurlaritzaren Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.
ren bitartez. Institutuak kontaktua du Urduñako espetxe frankistako biktimen 36 familiarekin, eta hamazazpi DNA lagin ditu dagoeneko. «Espero dugu lurpetik ateratako 40 gorpuzki horiei egingo zaizkien proba genetikoetatik abiatuta gorpuak identifikatu ahal izatea eta familiakideen bila jarraitzen dutenei erantzun ahal izatea, familiaren doluaren zikloa itxi ahal izateko», adierazi du Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak.
Urduñan gatibu zeudela hil ziren pertsona gehienak Extremadura, Andaluzia, Gaztela-Mantxa (Espainia) eta Kataluniakoak ziren.
Lurperatze horiei buruzko dokumentazio historikoak eta jaso ahal izan diren testigantzek adierazten dutenez, induskatutako eremuan lurperatutako gorpuzkiak 1941eko otsailetik ekainera bitartean Urduñara joandako presoenak dira. Garai hartako presoak Euskaditik urrun zeuden lekuetatik zetozen; hala, Urduñan gatibu zeudela hil ziren pertsona gehienak Extremadura, Andaluzia, Gaztela-Mantxa (Espainia) eta Kataluniakoak ziren. Guztira, 225 pertsona hil ziren lehenengo kontzentrazio esparru (1937-1939) eta gero espetxe (1939-1941) izaniko lekuan.
Jatorrizko artikuluak
- Beste berrogei gorpuzkin aurkitu dituzte Urduñako espetxe frankistan Xabier Martin | |