Aurten bete dira 50 urte haurren lehen bertso eskola sortu zela. Eskoriatzako Almen ikastolan sortu zuten, eta, pixkanaka, eskualde osora zabalduz joan ziren eskolak.
Aurten jokatzen ari den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan eskola hura omentzea erabaki dute.
1974, Francoren diktaduraren amaierako urteak. Leintz ibarrean
kokatutako —Aretxabaleta, Arrasate eta Eskoriatzak osatzen duten ibarracloseHarana.
,
Gipuzkoan— kooperatiba batzuetako langileak ziren Xanti Iparragirre,
Patxi Goikolea eta Joanito Akixu. Astelehenetik larunbaterako lanaldiak
egiten ziren lantegietan garai hartan, baina larunbat ingelesa
delakoa jarri zuten martxan, eta langileak larunbatak jai izaten hasi
ziren. Denbora librea zutela eta, hiru langileek haurrentzako ekintzaren
bat antolatzea erabaki zuten. Bertso eskolak ematen hasiko ziren,
Eskoriatzako Almen ikastolan. Ez zuten bertsolaritzaren inguruko
ezagutzarik, baina, hala ere, haurrengan euskal kultura sustatzeko
ekintza bezala ikusi zuten hura. Horrela sortu zen Almen bertso eskola;
haurren lehenengo bertso eskola. Aurten mende erdi bete da ordutik, eta
jokatzen ari den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan eskola hura omentzea
erabaki dute.
Lehenengo saiora 125 haur joan ziren. Horietako bat zen Jon Iñaki
Izarzelaia (Arrasate, Gipuzkoa, 1967): autobusa hartuta joan zen lehen
eskola hartara. 8 bat urte zituen, eta oroitzencloseGogoratzen.
du nola hasieran ez zuen
bertsolaritzarako interes berezirik; «gerora sortu zitzaidan». Hasieran
ikastetxeko bi gela hartzen zituztela kontatu du, baina denborak
aurrera egin ahala kopurua gutxituz joan zela. «Kantuan eta pozik
pasatzen genuen ordua», bertso zaharrak ikasten zituzten gehienbat.
Goikoleak zuen harreman handiena haurrekin, haren esanetan; «gaitasun
berezia» izan du beti haiekin egoteko.
Nahiz eta hasieran ez zuen bertsotarako zaletasun handirik, saio haiek
bertso gosea piztu zioten Izarzelaiari. Goikolearen bizilaguna zenez,
haren etxera joaten zen sarritan bertsotan egitera. Bertso eskolaren
sortzaileak gustuko zuen entzuten zuen bertso saio bakoitza grabatzea,
bai zuzenekoak, bai eta irrati bidez entzundakoak ere. Makina batcloseAsko.
kasete
zeuzkan gordeta bere etxeko egongelan. «Bertso kontuez ibiltzen ginen
etengabe. 'Doinu hau entzun dut, ikasi egin behar duzu', esaten zidan».
Patrikan koaderno txiki bat zuela ibiltzen zen beti Izarzelaia, bertsoak
bururatu ahala idazteko. Idatzitakoa irakasle zuenari erakusten zion beti: «Beti esaten zidan:
'Ondo dago, baina...', eta nik uste nuen urrea neramala, bai zera!».
Metodologia sortzea
Ainhoa Agirreazaldegi (Bergara, Gipuzkoa,
1978) bertsotan hasi zenerako, Almeneko sortzaileek jada inguruko
herrietako beste pertsona batzuei ere sortua zieten grinacloseApeta, irrika.
eskola gehiago
sortzeko. 9 urterekin bere herriko bertso eskolara joan zen, Pello
Txintxurreta eta Koldo Alberdi irakasle zituela. «Nire lagunak
katekesira joaten ziren ordu berean; ni salbatzeko-edo, bertso eskolara
joateko aukera eman zidaten gurasoek. Horrelaxe hasi nintzen». 14 urte
inguru bete zituenean, ordea, herrian talderik ez, eta Leintz ibarreko
beste bertso eskola batera joan zen: Arrasatekora. Hor egin zuen topo
Izarzelaiarekin —25 bat urte zituen orduan—. Ostiral iluntzeetan joaten
zen Arrasate Euskaldun Dezagun elkartearen egoitzara. Talde horretan
bildu ziren gehienak neskak ziren. Bi ordu eta erdiz egoten ziren
bertan, «inongo presarik gabe».
«Xabier Amurizaren liburuei jarraituz joan zen jendea ikasten silaba zer zen, neurria zer zen, bukaera nola osatu...».
Leintz ibarreko bertso eskolen bueltan bildu ziren bertsolariak adin askotakoak ziren, baina hori ez zen oztopo, denak elkarrekin egoteko espazioak sortu baitzituzten sortzaileek. Esaterako, ostiraletan Arrasaten elkartzen ziren afaltzera eta, nola ez, bertsotan aritzera. Agirreazaldegi: «Beti mantendu zuten ohitura hori. Ikasi genuen bertso eskola ez zela bakarrik gela batean bertsotan egitea». Izarzelaiarentzat, lagun talde bat ziren: ez ziren bertsotan egiteko bakarrik biltzen.
Eskoriatzako Apotzaga auzoko Auzo Etxean egindako txapelketak ziren
belaunaldi arteko bertsolariak topatzeko beste eremu bat. Izarzelaiaren
belaunaldikoak, Agirreazaldegiren belaunaldikoak eta «herri
bertsolariak» —adinez helduagoak— elkartzen ziren. Helduak gazteen
kontra eta antzeko dinamikak ibiltzen zituzten saio horietan. «Ibarreko
euskaltzale eta bertsozale dezentecloseNahiko, aski.
biltzen zituen txapelketa hark», esan
du Agirreazaldegik.
Plazaz plaza
Bertso eskolan hasi eta gutxira, bat-batean ia
praktikarik ez, eta hasiberritan bertsoak buruz ikasita joan behar
izaten zuten prestatzen zizkieten saioetara bi bertsolariak. «Tranpa
egitea zen, baina jendeak sinesten zuen», aitortu du Izarzelaiak, barre
artean. Oraindik bat-batekoa «guztiz menderatuta» ez zeukala,
eskolarteko txapelketan eman zuen izena, eta 14 urtez azpikoen txapeldun
izan zen. KoskortuzcloseHaziz.
joan ahala, eskolartekoak alde batera utzi, eta
lehiaketa ibilbide moduko bat osatu zuen lagunekin: Zarautz (Gipuzkoa),
Gabiria (Gipuzkoa)... trenean, autobusean eta auto-stop eginda ere
joaten ziren saioetara.
Agirreazaldegi ere ibili zen eskolartekoetan, eta urte haietako oroitzapen politak ditu: «Garrantzitsuak ziren saio horiek, bertsolari gisa ikusgaitasuna emateaz gain harreman asko ere eman zizkidaten eta». Jartzen zizkieten gaiak ez ziren nolanahikoak: «10-12 urte ingururekin abiadura handiko trenaren inguruan kantatzen genuen».
«Garrantzitsuak ziren saio horiek, bertsolari gisa ikusgaitasuna emateaz gain harreman asko ere eman zizkidaten eta».
Urteek aurrera egin ahala, inguruko herrietan ere bertso eskolak nola hasten ziren ikusi ahal izan zuten biek ala biek. Izarzelaia: «Gaur egun bertsolari pila bat daude, mugimendu handia dago, eta hori zerbaitegatik da». Gainera, Agirreazaldegik esan duenez, eurak hasi zirenetik «asko» aldatu da bertsolarien maila bera ere: «Gu makina bat bertso txar egindakoak gara, eta gaur egun gogoeta maila handietara iritsi da bertsolaritza».
Jatorrizko artikuluak
- «Eginez eta eginez» aurrera egindako bidea Amaia Jimenez Larrea | |