Amagoia Mujika izango da 'Berria'-ren zuzendaria
Martxelo Otamendik erretiroa hartuko du, 30 urtean 'Euskaldunon Egunkaria'-ren eta BERRIAren gidaria izan eta gero. Hedabide bietan zaildutako kazetaria da Amagoia Mujika zuzendari berria; zuzendariorde egin ditu urteok.
BERRIAren 20. urteurrenarekin batera dator aldaketa, egunkaria berritzeko ahalegin betean.
«Egun hau berezia da niretzat, BERRIA osatzen dugunontzat, hemen gauden guztiontzat. Ohore handia, zinez», esan zuen BERRIA Taldeko administrazio kontseiluko lehendakari Beatriz Zabalondok, hunkituta [BERRIAren urteroko akziodunen batzarrean egin zen zuzendari berriaren iragarpena]: «Ezaguna zaigu Martxelok konbentzimendu osoz defendatu duela beti informazio askatasuna, eta horregatik larrutik ordainducloseNeurritik gora edo neke handiak igaroz ordaindu.
behar izan duela herri honek euskarazko egunkaria izatea. Profesional eredugarria izan da Martxelo euskal hedabideen historian».
«Profesional eredugarria izan da Martxelo euskal hedabideen historian».
Estimatu zituen Otamendik Zabalondoren hitzak. Urteotan egin duen bideari dagokionez, «askatasuna» goraipatu zuen, batez ere, eta propio eskertu zien akzioduncloseSozietate anonimo batean, kapital akzioen jabea dena.
ei: «Eskerrik asko eman diguzuen askatasunagatik eta lanerako konfiantzarengatik». Hitz ederrak izan zituen lantaldearentzat ere: «Egunkari bat zuzentzea erraza da zuek bezalako jendearekin». Eta konfiantza erabatekoa erakutsi zuen zuzendari berriaren ardurapean egunkariak izango duen eboluzioan: «Inoiz egon ez den maila batera eramango du BERRIA Amagoia Mujika Tolaretxipik». Sorburuak ere gogoratu nahi izan zituen, 1990ean Euskaldunon Egunkaria-ren oinarriak jarri zituzten gizon eta emakumeak; haiek abiatu zuten «abentura zoragarriaren» tamaina goraipatu zuen.
«Inoiz egon ez den maila batera eramango du BERRIA Amagoia Mujika Tolaretxipik».
Mujika Tolaretxipik ere biziki eskertu zuen Otamendiren ekarpena, eta haren ondoan beti zer ikasia badela gogoratu zuen. Aurrera begira datozen «erronkak» hizpide, BERRIA berritzeko asmoz abian den prozesua aurkeztu zuen akziodunen aurrean. «Digitalizazioan» aurrera egitea da asmoa, eta, horretarako, egiten dena ez ezik, egiteko «moduak» ere aldatu egin nahi dira. «BERRIA eguneratu egingo da aldi konplexu hau hobeto kontatzen, aztertzen, ulertzen laguntzeko asmoz. Ahalegin hori edizio digitalean zein inprimatuan nabarituko du irakurleak», iragarri zuen.
«BERRIA eguneratu egingo da aldi konplexu hau hobeto kontatzen, aztertzen, ulertzen laguntzeko asmoz».
Kazetaritza lizentziaduna da Mujika, eta eskarmentu handia du. Praktikak Euskadi Irratian egin zituen, eta gero Aiurri aldizkarian aritu zen. 1995ean hasi zen Euskaldunon Egunkaria-n lanean, eta hura itxi arte aritu zen bertan: Agenda, Gizartea, Politika eta Kultura sailetan. Egunkaria-ren itxieraren ondoren, Egunero-n aritu zen lanean, 2003ko ekainaren 21ean BERRIA argitaratzen hasi zen arte. Hogei urte hauetan BERRIAko erredakzioan aritu da, Mundua eta Webgunea sailetan eta herrialdeetako Hitzetako arduradun. Donostiako Musika Hamabostaldian ere aritu zen lanean denbora batez, komunikazioan. Uztailaren 1ean egingo da ofizialki kargu aldaketa.
Jatorrizko artikuluak
- «Kazetaritza egitea: hori da gure funtzioa» Arantxa Iraola | |
- Amagoia Mujikak hartuko du Martxelo Otamendiren tokia Jon Ordoñez Garmendia-Arantxa Iraola | |