Bernart Etxepareren istorio berriak, plazara

  • 706 hitz

Idazleak seme bat izan zuen apaiztu eta urtebetera, eta tirabira gogorrak izan zituen semea Johana Aranbururekin ezkon zedin adostu ondoan.

Danserie Ensemble taldeak kaleratu du poema musikatuen bilduma.

Balantza batean jarriko balira, alde banatan, Bernart Etxepareri buruz gaur egun jakinak diren datuak eta, kontrara, lanbrotuak edo guztiz ezezagunak direnak, gehienez ere kulunkancloseZalantzan.
leudeke indar bat eta bestea. «Berez, oso gauza gutxi dakizkigu», zehaztu du, Koldo Azkona musikari eta ikerlariak. Ordea, gutxi iraun dio oraindik ere hutsuneak badirela onartzeko tarteak. Bestelako notizia bat baitzekarren berak: Bernart Etxepareren profilcloseSoslaia.
historikoaren eta are psikologikoaren gaineko informazio berria aurkitu du, eta, esaterako, hau ondorioztatu: litekeena dela Bernart Etxeparek bere-bereak izatea 1545eko Linguae Vasconum Primitiae lanean idatzitako ugari. Gainera, ikerlaria ez da mintzo soilik euskarari buruzko hausnarketez. «Ausartuko nintzateke erratera bere bizipen eta sinesmen sakonenak jasotzen dituen liburua dela hori». Besteak beste, Azkonaren esanetan, «maitasun kontuetan bekatari» sentitzen zela iradoki zuen Etxeparek bertan, eta, hara non, horrekin bat egiten duen datu bat azaleratu du orain: Etxepare aita izan zen, apaiztu eta urtebetera.

Danserie Ensemble musika taldeko burua da Azkona, antzinako musika egiten dute, eta Etxepareren olerkiak XVI. mendeko musika tresnekin eta orduko jotzeko maneran musikatzeko erronkari heldu zioten 2016an.

Horretarako, dokumentazio lanari ekin zion buru-belarri Azkonak, Nafarroako Artxiboan murgilduz batik bat. Eta ikerketa horren emaitza dira, beraz, bai azkenean kaleratu dituzten kantuak, bai eta Etxepareren bizipenei buruz azaleratutako datu biografikoakclosePertsonaren bizitzaren historiari buruzkoak.
ere. Disko-liburu batean jaso dituzte bi edukiok, eta Pamielarekin argitaratu.

Disko-liburuaren aurkezpena, Nafarroako Parlamentuan. IDOIA ZABALETA / FOKU

Bernart Etxepare, aitaren semea

Bi ataletan bereiz daiteke Etxepareri buruz orain azaleratu dutena. Azkonak bi dokumentu sorta aurkitu ditu: batetik, Nafarroaren konkistari lotuak dauden testuak, batik bat esanguratsuak direnak azaltzen dutelako prozesu horrek nolako eragina izan zuen Etxeparerengan —«eragin negatiboa», Azkonaren esanetan—. Eta, bestetik, beste dokumentu sortak Etxepareren bizitza pertsonalari buruzko informazioa bistaratzencloseAgerian jartzen.
du. «Amodio kontuei buruzkoa», zehaztu du Azkonak. Parte horri dagokionez, seme bat izan zuela da, seguruenera, daturik esanguratsuenetako bat.

1512. urtearen inguruan jaio zen Etxepareren semea, eta bere izen bera jarri zion: Bernart. Edonola ere, ez dute jakin semeak nor zeukan ama.

Apaiztu eta urtebetera izan baitzuen semea Etxeparek, 1512. urtearen inguruan, eta bere izen bera jarri zion: Bernart. Edonola ere, ez dute jakin semeak nor zeukan ama. Zehazki, bi prozesu judizialek utzitako arrasto dokumentaletan aurkitu du Etxepareren aitatasunari buruzko informazioa Azkonak, eta, hain justu ere, testu horien bitartez jakin dute idazleak tirabiracloseLiskar.
handiak eduki zituela, urte luzez, semearen ezkontza zela eta ez zela.

Donibane Garaziko aranburutarrek eta Bernart Etxeparek —aitak— adostu zuten ezkondu eginen zituztela Johana Aranburu neskatoa eta Bernart Etxepare —idazlearen semea—: neskak 14 urte zituen orduan, eta gizonak 25. «Interes ekonomiko handiak zeuden hor, aranburutarrak Donibane Garaziko familia aski diruduna zirelako, eta ondarearen oinordekoa zelako neska», azaldu du Azkonak.

Azkonak aurkitutako agiriek erakusten dutenez, etxeparetarrek jakin zutenean Aranburu ordurako ezkondua zela —Baigorriko Martin Mendikoagarekin —, neskatoa giltzapetu egin zuten harik eta Bernart Etxepare semearekin Eiheralarren ezkonduko zen egun iritsi arte. Baina horrek izan zuen erantzunik: Bernat Etxepare gaztea Tolosako (Okzitania) unibertsitatera joan zen aldi batean, Mendikoaga familiak Aranburu bahitu zuen, eta Baigorrira (Nafarroa Beherea) eraman zuten aurrena, Lapurdi aldera gero, eta, azkenerako, Berriozarrera (Nafarroa).

Mendikoaga familiak Aranburu bahitu zuen, eta Baigorrira (Nafarroa Beherea) eraman zuten aurrena, Lapurdi aldera gero, eta, azkenerako, Berriozarrera (Nafarroa).

Bestalde, orain arte, Johan Beaumont noblearen hurbilekoa izatea ere egotzi zaio askotan Etxepareri, baina berriki aurkitutako zenbait dokumentuk auzitan jartzen dute hori, Azkonaren esanetan. Joan Orbarakoa kalonjecloseElizgizon karguduna.
agaramontarra akusatua zegoen epaiketa batean deklaratzera deitu zuten Etxepare —Eiheralarreko erretorea zelako orduan—. Orduan eginiko deklarazioak leitu ditu Azkonak orain, eta ikusi Etxeparek ez ziola deus leporatu nahi izan agaramontarrari; zehazki, Orbarakoaren kontrako deus ikusi edo aditu izana ukatu zuen Etxeparek. Azkona: «Proposatu nahi nukeen ideia da Etxepare ez zela beaumontar sutsua izan. Nafarroaren konkistak zer fase bizi zuen, eta zer tokitan zegoen bera, tokatu zitzaion batzuekin eta besteekin moldatu behar izatea».

«Etxepare ez zen beaumontar sutsua izan. Tokatu zitzaion batzuekin eta besteekin moldatu behar izatea».

Koldo Azkona (musikarai eta ikerlaria)

Ohartzerako, askotarikoak atera dira azalera, baina, Azkonak oroitu duenez, ikerketako lehenbiziko galdera hau izan zen: «Zer demontre jotzen zen Garazin XVI. mendean? Zer musika?». Etxepareren poemei musika jartzea izaki hasiera-hasierako asmoa, hori behar zuten argitu berez Danserie Ensemblekoek. Eta ikerketa sakon baten bitartez egin dute hurbilketa. Garai hartako hainbat doinu aztertu dituzte, Europa guztikoak, Etxepareren poesiara egokitu eta olerkiok musikatzeko —Azkona: «Teknika horri contrafactumcloseAhots musikaren konposizio teknika bat da, testu baten ordez beste bat jartzean datzana, musikan funtsezko aldaketarik egin gabe.
deritzo»—. Azkenerako, hemeretzi pieza sortu dituzte.

Jatorrizko artikuluak