Bernart Etxepare, euskarazko lehen liburu inprimatuaren idazlea
Euskarazko lehen liburu inprimatuaren idazle Bernart Etxepareri buruz egin du Ikusgelak euskal literaturari buruzko lehen bideoa. 'Linguae vasconum primitiae' izenburupean eman zuen argitara Etxeparek liburua, 1545ean.
Ikusgela euskarazko eduki pedagogikoen ataria da, eta euskarazko ikus-entzunezkoak sortzen ditu ikasleentzat, hainbat gairen inguruan. Euskal literaturaren inguruko bideoak marrazki bizidunen formatuan egiten dituzte, eta Elbira Zipitria (Ira) pertsonaiak azaltzen ditu euskal literaturaren mugarri nagusiak. Lehen atalean, Bernart Etxeparez eta XVI. mendeko literaturaz ari da.