Musikariak iaz Gernika-Lumon grabatutako kontzertuaren diskoa aurkeztu du, eta orduan eman du erabakiaren berri. «Urte hasieran erabaki nuen 60 urteko kantagintzari amaiera ematea».
Euskal kantagintzaren historiaren atal oso bat betetzen du haren ahotsak. 19 urterekin erloju denda batean zuen lana utzita, frankismo betean hasi zuen ibilbidea Benito Lertxundi musikariak (Orio, Gipuzkoa, 1942). Ez Dok Amairu taldeko kide izan zen, eta, hura desegin ostean, bakarkako ibilbide sendo eta arrakastatsua egin du, tartean herrikoi bilakatu diren hamaika kanta eta ia hogei disko utzita, baina amaitzea erabaki du orain. Bukatutzat eman du bere ibilbidea. Azaldu duenez, urte batzuk baziren erabakia hartu zuela: «Urtearen hasieran, nire baitan erabakia hartua zegoen, eta bildu nituen nire bidelagun izan diren eta diren musikari, teknikari eta guztiak, eta hartu nuen erabakia bota nien: erabaki nuen 60 urteko kantagintzari amaiera ematea».
Iaz Gernika-Lumon emaniko kontzertuaren grabazioaren diskoa izango da bere sei hamarkadako ibilbideko azken lana izan daitekeena. Kantagintzari amaiera emateko erabakia ez zuen jakinarazi nahi Lertxundik. «Ez nuen publikatu eta horrelako gauzarik egin nahi. Banekien zaila izango zitzaiela, baina musikariei eskatu nien mesedez ez ibiltzeko aipatzen». Musika uzteko erabakia hartua zuela heldu zitzaion kontzertuaren grabazioarekin disko bat egiteko aukera. «Nik ez nuen disko bat egiteko asmorik. Ni ez naiz disko horren bila joan: bera etorri da». Eta horregatik baliatu du diskoaren aurkezpena bere erabakiaren berri ere emateko.
«Nik ez nuen disko bat egiteko asmorik. Ni ez naiz disko horren bila joan: bera etorri da».
Afektua
Bere ibilbidean bizi izandakoak ere izan ditu gogoan Lertxundik. «Batzuetan ahaztu egiten gara, baina uste dut afektu asko jaso dudala. Alde horretatik, oso saritua sentitzen naiz. Suerte onekoa izan naiz. Jendearengandik maite giro hori asko jaso dut. Polita da». Pozik azaldu da egindakoarekin. «Nire bizitzako lanbidea izan da, lanbide, esango nuke, pribilegiatua. Ongi tratatu nau lanbideak. Oro har, esango nuke emaitza oso positiboa dela, eta oso gustura nago».
«Txoriak hil egiten dira, ezta? Txoriak hil egiten dira, ezta? Ba, nik beti airean ikusten ditut. Nik ez nuen bukaerarena zabaltzerik nahi». Musikari agur horrela esan nahi liokeelako baliatu du txorien irudia Lertxundik. Zarata handirik egin gabe. Baina ezin. Eta gaur musika utzi duela esanik ere, atea ez du erabat itxi. «Beti ari naiz zerbait egiten, hau edo hura. Hemendik bi minutura ez dakit zer gertatuko den, eta ez diot kasurik egiten. Nik ez dakit zer egingo dudan bihar eta zer egingo dudan etzi. Zuzenekorik ez dut uste. Kupo hori betea dago».
«Nik hunkituta ikusten nituen entzuleak, batzuk baita negarrez ere, eta ni letxe txarrez nengoen, ez nuelako sentitzen eman behar nuena ematen ari nintzenik».
Azaldu duenez, Gernika-Lumon eskainitako kontzertuan bertan ere, ez zen erabat eroso sentitu. «Areto hau dena hunkiduraz betea zen egun horretan, baina nire arima ez zen eroso. Giro hari zihoakion mailan ez nintzen inoiz sentitu». Are gehiago: «Nik hunkituta ikusten nituen entzuleak, batzuk baita negarrez ere, eta
ni letxe txarrez nengoen, ez nuelako sentitzen eman
behar nuena ematen ari nintzenik». Halakoetan etxera «zor moduko batekin» joaten dela esan du Lertxundik, —«etxera itzultzean kosta egiten zait lo egitea halakoetan»— baina, nolabait ere, diskoa kaleratuz kitatucloseKendu, ordaindu.
ahal izan du orduan sentitutako zorra.
Kanta argitaragabe bat
Olatz Zugasti musikari eta Benito Lertxundiren taldekide eta bikotekideak ere eman ditu azalpenak diskoaren aurkezpenean. «Kontzertua izan du bere ibilbide artistikoaren oinarria. Etenik gabeko ibilbide bat egin du hor, asko zaindu duena». Eta zehaztu du zer den Lertxundirentzat gauza garrantzitsuetako bat: «Asko zaindu duen gauza bat izan da zer baldintzatan eta zer lekutan eman kontzertuak eta zer lekutan eta zer baldintzatan ez eman kontzertuak. Nik horrela ezagutu nuen hasieratik. Eta bere leku kuttunetako bat izan da hasieratik Gernikako Jai-Alai frontoia».
Disko bikoitza da lana, Benito Lertxundi. Gernika kontzertuan deitu dute, eta CD formatuan ez ezik biniloan ere eman dute argitara. Durangoko Azokan jarriko dute salgai, Kantaita Enearen erakusmahaian, eta www.benitolertxundi.com webgunean ere eskuratu ahalko da. 29 abesti biltzen ditu, guztira. Lertxundiren errepertorioacloseLanen multzoa.
biltzen du diskoak, Zugastik dioenez. Tartean, baita orain artean sekula grabatu ez diren zenbait pasarte instrumental eta kanta argitaragabe bat ere: Ez nabil ezeren bila, diskoko azken kantua.
Tartean, badira sekula grabatu ez diren zenbait pasarte instrumental eta kanta argitaragabe bat ere: Ez nabil ezeren bila, diskoko azken kantua.
Lertxundik azaldu duenez, azken bi urteetan kontzertuak bukatzeko baliatu du kanta hori, baina ez zuen argitaratua. «Nahi izan dut kontzertua bukatu, nik alde egin, eta nire inguruko guztiak han gelditzea, luzapen bat ematen kantuari. Nahi izan dut lehena izatea ezkutatzen, eta azken kantua da diskoko azken kantua». Eta orain jakinarazi duenez, baita bere diskografiako azkena ere. Eta, beraz, bera gabe, musikariak euren kasacloseInoren laguntzarik edo eraginik gabe.
jotzen utzita esango dio agur kantagintzari Lertxundik.
Jatorrizko artikuluak
- Benito Lertxundik musika utziko du Iñigo Astiz | |