Basoak, larre eta landa lurrak baino gehiago
Orain dela 110 urteko Euskal Herrian, belardiek azaleraren %42,2 hartzen zuten, eta basoek, %35,8. 2010ean, azalera guztiaren ia erdia ziren basoak (%44,3), eta larre gutxiago zeuden (%32,9). Beherakada dezentez nabariagoa izan da isurialde mediterraneoan.
Herbehereetako unibertsitate baten ikerketa batek erakusten du zer-nolako bilakaera historikoa eduki zuen Europako lurren erabilerak 1900etik 2010era. Gaindegia behatokiak Euskal Herriko datuak aztertu ditu.
Isurialde atlantikoa eta mediterraneoa diferenteak dira klima eta orografia aldetik, eta horri erreparatu zion Gaindegiak datuak desglosatzekocloseXehetu, zatikatu. orduan. Beraz, basoek Euskal Herriko iparraldearen azaleraren erdia baino apur bat gehiago hartzen dute (%54,3), eta hegoaldean %37,2ko presentzia dute. Nekazari lurrek, berriz, isurialde mediterraneoko azaleraren %29,6 hartzen dute, eta isurialde atlantikoan, %5,7 baino ez.
Nekazari lurrek isurialde mediterraneoko azaleraren %29,6 hartzen dute, eta isurialde atlantikoan, %5,7 baino ez.
Klimaz eta orografiaz gain, «prozesu historikoak» ere aintzat hartu behar dira lurrari zein erabilera ematen zaion ulertzeko, horien ondorio baita egungo egoera. «XX. mendeko hazkunde ekonomikoak zuraren eskaria handitu zuen, eta basoak hedatzea eragin; isurialde atlantikoan, bereziki», azpimarratu du Gaindegiak. Isurialde mediterraneoan, berriz, beste bilakaera bat ekarri zuen lurren jabetza publikoa hedatuagoa izateak, «besteak beste». Eta datu argigarri bat eman dute: «Arabako basoen azaleraren %76,2 herri lurrak dira. Bizkaian eta Gipuzkoan, 2016an, basoen %23,7 eta %21,1 besterik ez ziren lur publikoak».
«Bizkaian eta Gipuzkoan, 2016an, basoen %23,7 eta %21,1 besterik ez ziren lur publikoak».
Isurialde mediterraneoko lurretan kontuan hartu behar da nekazaritzarako lurrek hedapen zabala izan zutela XX. mendean, harik eta «1960ko hamarkadan industrializazio berantiarrak lehenik eta Europako Nekazaritza Politika Bateratuak ondoren lehen sektoreko jarduera galtzea eragin zuten arte». Prozesu horrek berekin ekarri zuen nekazaritzarako lurrak urritzea eta larreak hedatzea. Gainera, hirigintzaren hazkundeari ere erreparatu behar zaio: «Herrigune inguruetako lur lau eta goldagarria hirigintzara bideratu da».
Jatorrizko artikuluak
- Basoak, larre eta landa lurrak baino gehiago Igor Susaeta | |