Balea-salbatzaile bat, Groenlandiako ziega batean
Uztail hasieratik, Danimarkako indarrek atxilo dute Paul Watson baleen aldeko ekintzailea. Japoniak estradizio eskaera egina du; baliteke 15 urteko kartzela zigorra aplikatzea.
Ontzi kapitain batentzat ohikoa den maniobra bat zorigaiztoko bilakatu zitzaion Paul Watson ekintzaile ekologistari uztailaren 21ean: ontziari erregaia botatzeko geratu zen Groenlandiako hiriburuan, Godthaben, baina han zain zituen Danimarkako hamalau polizia, atxilo hartzeko. Ontzitik jaitsi bezain laster eraman zuten atxilo, eta, ordutik, preso da kanadarra. Abuztuaren 15ean amaitzekoa zen behin-behineko atxiloaldia, baina Sermersooq distrituko epaitegiak —Groenlandia Danimarkako lurralde autonomo bat da— urriaren 2ra arte luzatu zion espetxealdia atzo, «ihes egiteko arriskuagatik».
Japoniak epaitu nahi du Watson, eta hura estraditatzeacloseHerrialde bateko agintariek ustezko gaizkile bat beste estatu bateko agintariei entregatzea.
eskatu du. Aliantza Berdeko koordinatzaile Juantxo Lopez de Uralderen arabera, 15 urteko kartzela zigorra ezarri nahi diote, 2010eko ekintza batzuengatik.
Balea gehien arrantzatzen duten herrialdeetako bat da Japonia, eta,
azken urteetan, Watsonen jarduerak arrantza horren aurkakoak izan dira
gehienbat. Hain zuzen ere, Japoniako baleontzi berri baten aurkako
ekintza bat egitera bidean zen atxilotu zutenean. Kangei Maru
zuen izena Captain Paul Watson fundazio ekologistaren operazioak, baina
Danimarkako poliziek zapuztucloseEzeztu.
zuten.
Izen bereko ontzi bat egin berri du
Japoniak, eta balea arrantzaren indartzearen sinboloetako bat da, nahiz
eta 2014an Nazioarteko Justizia Auzitegiak legez kontrakotzat jo zuen
Japoniak zetazeocloseArrain itxurako arrain ugaztuna.
horiek arrantzatzeko abiarazitako programa. Beraz, zientziarekin lotutako helburuengatik bakarrik arrantzatu daitezke baleak.
Greenpeace nazioarteko elkarte ekologistaren Japoniako zuzendaritza taldeko kide izan zen Juantxo Lopez de Uralde, eta haren esanetan, Japonia da balea arrantzaren aurka egiten duten ekintzaileak gehien «erreprimitzen» dituen herrialdea. «Japonia herrialde oso zapaltzailea da, baleen gaiarekin batez ere. Muturreko nazionalistak dira: uste dute baleak arrantzatzeko eskubidea dutela tradizio bat delako. Espainian antzekoa gertatzen da zezenen kontuarekin».
«Japonian muturreko nazionalistak dira: uste dute baleak arrantzatzeko eskubidea dutela tradizio bat delako. Espainian antzekoa gertatzen da zezenen kontuarekin».
Japoniaz gain, Islandia eta Norvegia ere balearen atzetik
Oraintxe bertan, hiru herrialdek arrantzatzen dituzte baleak: Islandiak, Japoniak eta Norvegiak. Islandian, baina, behin-behinean debekatu dute, ez delako bateragarria animalien ongizaterako Islandiako legearekin. Baina motibo ekonomikoak ere badaude erabaki horren atzean: «Islandian, balea arrantzaren aurkako barne oposizioa asko indartu da azkenaldian, baleak ikusteko turismoa asko zabaldu baita, eta arrantzaren negozioa gainditu du; azken hori oso kontu marjinala zen, enpresari batek bakarrik jarraitzen baitzuen jardun horretan», azaldu du Lopez de Uraldek. Horregatik uste du Islandia dela arrantza desagerrarazteko aukera gehien dituena hiruren artean.
Balea arrantzan diharduten hiru herrialde horiek, Lopez de Uralderen esanetan, urtero saiatzen dira bertan behera uzten Baleen Nazioarteko Batzordeak arrantzarako ezarritako etenaldia, argudiatuta baleen populazioa asko handitu dela, baina ez dute lortzen. «Baina egoerak bere hartan irauten du: legez kanpokoa da, baina arrantzatzen jarraitzen dute, inpunitatecloseZigorrik gabe gelditzea.z».
Jatorrizko artikuluak
- Balea-salbatzaile bat, Groenlandiako ziega batean Iñaut Matauko Rada | |