Narges Mohammadi aktibista irandarrak irabazi du Bakearen Nobel saria
Emakumeek Iranen pairatzen duten zapalkuntzaren kontrako ekintzailea saritu du Norvegiako Nobel Batzordeak. Sariduna kartzelatuta dago.
Duela 120 urte saria ematen hasi zirenetik, 110 pertsona saritu dituzte; horietatik hemeretzi dira emakumezkoak, ekintzaile irandarra aintzat hartuta.
Iranen emakumeek pairatzen duten zapalkuntzaren kontra eta giza
eskubideen alde borrokatzen dela aldarrikatuta, Narges Mohammadi
(Zanjan, Iran, 1972) aktibista closeEkintzailea.
irandarrak irabazi du Bakearen Nobel
saria. Hala jakinarazi du Norvegiako Nobel Batzordeak, sariketaren
antolatzaileak. Batzordeko kideen esanetan, Mohammadiri «kostu pertsonal izugarri bat»
eragin dio bere «jarrera ausartak».
Izan ere, Mohammadik azken hogei urteak ia bere
osotasunean igaro ditu espetxean. Bost aldiz zigortu dute, eta,
guztira, 31 urteren kartzela zigorrak ezarri dizkiote; azkena, hamar
urtekoa —151 zigor ukaldi jasotzera ere kondenatu zuten kasu horretan—. Tortura zuria liburua
kaleratu zuen, azalduz konfinamenduan zein baldintzatan zeuden presoak,
eta Irango agintariek «segurtasun nazionalarekin» lotutako delituak
egotzi zizkioten horregatik. Teherango Evin kartzelan dago. Gainera,
haren aurkako beste hiru auzibidecloseLege hauste bat epaitzeko epaitegien egin beharreko jardueren multzoa.
daude irekita.
Tortura zuria liburua kaleratu zuen, azalduz konfinamenduan zein baldintzatan zeuden presoak, eta Irango agintariek «segurtasun nazionalarekin» lotutako delituak egotzi zizkioten.
Mohammadiren senideek eta ingurukoek maiz eskatu dute aske utz dezatela,
argudio gisa aipatuz arrazoi humanitarioak. Iaz bihotzekoak eman zion,
eta ebakuntza bat egin behar izan zioten. Bi seme biki ditu Mohammadik,
eta urteak dira ez dutela ama ikusten. Parisen bizi dira, hara
erbesteratucloseAtzerriratu.
baitzen Nobel saridunaren senarra, Taghi Rahmani ekintzailea
—kartzelan hamalau urte pasatutakoa da—.
Azken hiru hamarkadetan, bere aktibismo jardunean, emakumezkoen eskubideen defentsan lan egiten duten zenbait elkarte sortu ditu Mohammadik, eta idatzi izan ditu liburuak eta artikuluak ere, salatuz, batez ere, herrialdeko kartzeletan zer-nolako abusuak jasaten dituzten andrazkoek. Kazetari gisa egin duen lanagatik, hain justu, NBE Nazio Batuen Erakundeak banatzen duen Prentsa Askatasunaren Munduko Saria irabazi zuen aurreko maiatzean, bere kide Niloofar Hamedirekin eta Elaheh Mohammadirekin batera.
Emakumezkoen eskubideen defentsan lan egiten duten zenbait elkarte sortu ditu Mohammadik, eta idatzi izan du salatuz herrialdeko kartzeletan zer-nolako abusuak jasaten dituzten.
Deia Irani
Norvegiako Nobel Batzordearen presidenteak esan du Mohammadi sarituz espero duela «seinale bat» bidaltzea Irango Gobernuari. «Bere herritarrek esaten dutena entzun beharra dauka». Iaz, Poliziak atxilotu eta hiru egunera hil zen Amini, eta orain jakin da 16 urteko neska bat, Armita Geravand, koman dagoela, Moralaren Poliziaren ustezko eraso baten ondorioz. Giza eskubideen aldeko taldeek zabaldu dutenez, urriaren lehenean neska talde bat ilea bistan sartu zen Teherango metroko bagoi batera; haietako bat zen Geravand, eta han eraso zioten poliziek.