Baionak 50.000 biztanleren langa gainditu du
Biztanle hazkuntza ez da orokorra izan Ipar Euskal Herriko kostaldean; Ziburuk 600 herritar galdu ditu sei urtean. Barnealdean, berriz, Donibane Garazin ez da mugimendu askorik egon, baina Maulek 269 biztanle galdu zituen 2008tik 2019ra.
Frantziako INSEE estatistika institutuak populazio datuak argitaratu berri ditu, eta horren bidez baieztatu da Baionak 3.746 biztanle irabazi zituela 2014 (49.550 biztanle) eta 2020 artean (53.296 biztanle). Beraz, ofizialki Lapurdiko hiriburuak 50.000 biztanleren langacloseMuga. utzi du atzean, eta, udalaren arabera, litekeena da honezkero 55.000 biztanletik hurbil egotea.
Baionak %1,5 handitu du errolda urtero; hau da, 600 biztanle irabazi ditu urtean.
Baionak, beraz, %1,5 handitu du errolda urtero; hau da, 600 biztanle irabazi ditu urtean. Badirudi, gainera, joera ez dela apalducloseMurriztu. txostenak oraindik jaso ez dituen azken bi urteotan. Datu ofizialak ez badira ere, Jean-Rene Etxegarai alkateak adierazi du berak urtean bitan egiten diela agur ekitaldi bat Baionan bizitzen jarri berri direnei, eta azken bi urteotan ekitaldiotako bakoitzean 200 eta 300 pertsona inguru batu izan direla.
Hendaiak ere jarraitu du biztanleak irabazten, Baionako abiadan izan ez bada ere. 14.081 biztanle zituen 2008. urtean, eta 16.967 2019. urtean. Beraz, 2.866 biztanle irabazi ditu hamaika urte horietan.
Hendaiak 2.866 biztanle irabazi ditu hamaika urtean.
Barnealdean, ikuspegia bestelakoa da. Donibane Garazin ez da gorabehera handirik sumatu: 1.483 biztanle zituen 2008an, eta 1.532 hamaika urte geroago. Beraz, 49 biztanle irabazi ditu.
Maulek, ordea, populazio galera argia pairatu du. 3.216 biztanle zituen 2008an, eta 2.947 baino ez 2019. urtean. Beraz, 269 biztanle galdu ditu.
Jatorrizko artikuluak
- Baionak 50.000 biztanleren langa gainditu du, datu ofizialen arabera Edu Lartzanguren | |
- Mende eta erdiko eraldaketa Iñaki Etxeleku, Ipar Euskal Herriko Hitza | |