Azken zortzi urteak inoiz erregistratutako beroenak izan dira
Batez besteko tenperaturaren igoera, ozeanoen berotzea, berotegi gasen metaketa, glaziarren masa galtzea... aldagai guztiak kontutan hartuta, esan daiteke iaz ere areagotu zela klima larrialdia.
XIX. mendearen erdialdera neurtzen hasi zirenetik, 2016a izan da orain arte erregistratutako urterik beroena.
Neurketak egiten hasi zirenetik, azkeneko zortzi urteak erregistratutako beroenak izan dira. Hala nabarmendu zuten Munduko Meteorologia Erakundearen klimaren egoerari buruzko urteroko txostenaren aurkezpenean. Iazkoa izan zen urterik beroenetan bosgarrena edo seigarrena —postua aldatu egiten da hainbat agentziaren erregistro historikoak erabiltzen dituztelako konparazioetan—, eta, industrializazioaren aurretiko garaiarekin alderatuta, 1,15 gradu beroagoa izan zen tenperatura. Aintzat hartu behar da 2015eko Parisko Hitzarmenean helburutzat ezarri zutela XXI. mendearen amaieran planetaren tenperatura ez igotzea 1,5 gradu baino gehiago, ondorio are katastrofikoagoak saiheste aldera.
Iaz, industrializazioaren aurretiko garaiarekin alderatuta, 1,15 gradu altuagoa izan zen tenperatura.
2016a izan da orain arte erregistratutako urterik beroena —industrializazioaren aurretiko garaiarekin alderatuta, 1,28 gradu beroagoa izan zen tenperatura—, eta, hain zuzen, El Niño fenomenoaren eraginpean zegoen planeta, zeinak itsaslastercloseItsas korronte. beroak sortzen dituen Ozeano Barean. Azken hiru urteetan, berriz, La Niña-ren eraginpean dago Lurra, eta hori, normalean, hozte bati lotuta egoten da; halere, aurreikusten dute 2024an zikloa aldatuko dela.
Berotze globalaren erantzule nagusietako bat dira gizakiek isurtzen dituzten berotegi gasak, zeintzuen iturri nagusia erregai fosilak diren. Atmosferan metatzen dira gas horiek, eta 2021eko datuak inoiz detektatutako beroenak izan zirela gogoratu du Munduko Meteorologia Erakundeak.
Atmosferan metatzen dira erregai fosilen berotegi gasak, eta 2021eko datuak inoiz detektatutako beroenak izan ziren.
Bestalde, glaziarren urtze prozesua inoiz baino azkarragoa izan zen iaz. 2021eko urria eta 2022ko urria bitartean 1,3 metro murriztu zen horien lodiera. Eta horrek itsas mailari eragiten dio zuzenean. Txostenean ohartarazi dute itsas maila 4,62 milimetro igo dela urtero 2013-2022ko epealdian; 1993-2002ko epealdian, 2,27 milimetro igo zen urtero.
Itsas maila 4,62 milimetro igo da urtero 2013-2022ko epealdian; 1993-2002ko epealdian, 2,27 milimetro igo zen urtero.
«Klima aldatzen ari da etengabe, eta mundu guztiko komunitateei larriki eragiten diete fenomeno meteorologiko eta klimatiko muturrekoek», azpimarratu zuen txostena plazaratzeko agerraldian Petteri Taalasek, NBEren agentziako idazkari nagusiak. Fenomeno horien artean, aipatu zituzten Pakistanek nozituclosePairatu, jasan.tako inoiz ez bezalako euriteak, Afrika ekialdeko lehorteak, eta Europako bero olatuak. Horiek 15.000 bat lagun hil zituzten bost herrialdetan: Espainian, Frantzian, Erresuma Batuan, Alemanian eta Portugalen.
Jatorrizko artikuluak
- NBEk nabarmendu du iaz ere aurrera egin zuela klima aldaketak Igor Susaeta | |