Autorik kutsagarrienak kostaldeko 11 herritan debekatuak izanen dira 2025etik aitzina
Europak finkatu araua bete behar dute 150.000 biztanletik gorako aglomerazioek. Euskal Hirigune Elkargoak 11 herriko zona bat hautatu du, eta ibilgailurik kutsagarrienak debekatuak izanen dira 2025etik aitzina Tarnose (Landak) eta Hendaia artean; dena den, autobidea salbuespena izanen da.
Irailaren 28an, Euskal Hirigune Elkargoaren biltzarrean, Europa mailako
deliberocloseErabakia.
baten egokitzapen lokala zuten bozkagai: emisio gutxiko eremuak
plantan ezartzea adostu zuten. Hautetsien gehiengoak hala bozkatuta, elkargoak adostu zuen ibilgailurik
kutsagarrienak debekatzea Tarnose (Landak) eta Hendaia arteko bideetan.
Neurria heldu den urtean aplikatuko dute, baina oraindik ez dakite nola
kontrolatuko duten.
Frantziak bost kategoriatan sailkatzen ditu ibilgailuak, eragiten duten kutsadura heinaren arabera; zero mailan dira gutien kutsatzen dutenak, eta bosgarrenean gehien kutsatzen dutenak. Azken horientzat, bozkaren ondorioz, kostaldeko eremu zabala debekatua izanen da 2025eko urtarrilaz geroztik. Autobidean, haatik, ez da indarrean izanen neurri hori, Frantziako Estatuak berak hautatu baitu autobideak salbuespen izatea.
«AuzapezcloseAlkate.
anitzek parte hartu dute gidaritza batzordean», azaldu du Martine Bisauta Euskal Elkargoko hautetsiak. «11 herritara
mugatzea proposatzen dugu, asteko zazpi egunetan 24 orenez closeOrduz.
aplikatzeko.
1997a aitzin matrikulatu diren ibilgailuei aplikatuko zaie eremu
murrizketa: sailkatuak ez direnak eta bosgarren mailako sailkapena
dutenak. Auto gehienak bai, baina guti batzuk ezingo dira pasatu», haren
erranetan. Bisautak esplikatu zuen Europak finkatzen dituen kutsadura
tasak alda daitezkeela, eta, ondorioz, epe ertainean debekatuak
liratekeen ibilgailuen sailkapenak ere bai.
Salbuespenak
Frantziako Gobernuak berak finkatu ditu
aglomeraziocloseHiri baten hiriguneak eta aldiriek osatzen duten multzoa.
ek ezin alda ditzaketen zenbait salbuespen: estatuko
zerbitzuetako ibilgailuek eta autobideek ez dute lege bera. Autobidearen
salbuespenarekin kexu zirela jakinarazi zuten hainbat hautetsik
biltzarrean. Filipe Aramendi Urruñako auzapezak oroitarazi zuen
autobidea handitzeko xedearen kontrako herritar talde baten abokatua
izan zela hogei urte lehenago: «Ikasle batek, bere garaian, Urruñan eta
Biriatun autobideak zer heinetakocloseMailako, neurriko.
kutsadura sortzen zuen aztertu zuen.
Ondorioa zen oso kutsatuak gaudela autobidearengatik. Autobideak
kutsatzen segitzen ahalko du, nahiz eta guk plantan ezarri auto
kutsagarririk gabeko eremuak», pleinitu zen Aramendi.
«Autobideak kutsatzen segitzen ahalko du, nahiz eta guk plantan ezarri auto kutsagarririk gabeko eremuak».
Bisautak «lanbide prekarioak» dituztenak aipatu zituen salbuespenen
artean, haien ibilgailuekin ez dutelako zonan ibiltzeko debekurik
ukanencloseIzanen.
. Baina prekaritatea zentzu zabalagoan harturik, Arberatzeko
auzapez Sauveur Bachok oroitarazi zuen laugarren kategoriako —epe
ertainean zona berean debekatua izan daitekeen kategoria— ibilgailuen
jabeen %30 ahal ttipicloseTxiki, apal.
koak direla.
Auto aldaketen eztabaidaren harira, Bisautak iragarri zuen soldaten araberako diru laguntza bat pentsatzen ari direla autoa aldatu beharko luketen herritarrentzat.
Jatorrizko artikuluak
- Autorik kutsagarrienak kostaldeko 11 herritan debekatuak izanen dira 2025etik aitzina Joanes Etxebarria | |