Higinia Luz Goñi Aiestaran borrokalari komunistaren arrastoari segika, Auschwitzera joan zen Alberto Barandiaran kazetaria 2008ko udan. Postkronikak liburuan idatzi zuen bidaia haren kronika.
Kazetariak kronika hura ekarri zuen berriro gogora 2012ko urrian, Auschwitzeko kontzentrazio esparrura iristen zirenei argazkiak atera zizkien Wilhem Brasse argazkilaria hil zenean.
Auschwitzeko Arbeit macht frei dioen kartelaren azpitik pasatu, eta alemanek eraiki zuten administrazio etxe multzoaren bigarren eraikineko bigarren solairuan dagoen artxiboaren harrera bulegoaren parean, bisitarientzako gela txiki baten erdian, armairu zuri baten barruan, txukun sailkatutako karpetetan, milaka argazki gorde dituzte. Gehienak erretratu mutuak dira. Hortik begiratzen diguten gizon-emakumeei buruzko inolako daturik ez dago. Tren konboi batean iritsi, eta zuzenean gas ganberetara eraman ez zituzten Auschwitzeko presoen argazkiak direla dakigu, besterik ez. Preso politikoak dira gehienak, edo kontzentrazio esparruaren lanetarako naziek erabili zituzten preso bereziak. Horien artean zegoen Higinia Luz Goñi Aiestaran ziraukiarra, Iruñetik Parisera, Donostian barna, ibili zen borrokalari komunista.
Karpeta beltz horietan bildutako argazkiak holokaustocloseGizakien hilketa handia, batez ere Alemania nazian juduekin egin zena.
aren irudirik
esanguratsuenetakoak dira, alemanek kontzentrazio esparruetako
dokumentazio ia guztia suntsitu zutelako sobietarrak Berlinera iritsi
baino lehenago. Iraun duen dokumentazioa oso urria da. Tartean,
erretratu hauek daude.
Poliziak atxilotuei atera ohi dizkien argazkiak bezalakoak dira. Zenbaki
bat, eta jatorria identifikatzeko iniziala: Pol., politikoen kasuan;
J., juduentzako; F., frantsesentzat. Preso bakoitzaren hiru fotograma
gorde dira: bat soslaizcloseAlboka, saiheska.
, bestea paretik hartuta, hirugarrena argazki
kameraren objektibotik gora dagoen puntu bati begira. Hainbatek kolpeak
dituzte begi inguruan, edo lokiacloseBuruaren alboko aldea.
n; gehienak pijama marradunaz jantzita
daude, ahul eta argal, izututa edo arduratuta.
Higinia Luz Goñi Aiestaran 1943ko urtarrilaren 23an iritsi zen Auschwitzera, Paris ondoko Romainvilleko presondegitik, beste 229 emakumerekin batera.
Higinia Luz Goñi Aiestaran 1943ko urtarrilaren 23an iritsi zen
Auschwitzera, Paris ondoko Romainvilleko presondegitik, beste 229
emakumerekin batera. Noiz, eta Vasili Ivanovitx Txuikov komandante
errusiarrak gidatutako Armada Gorriak Fiedrich Paulus mariskal
alemanaren 6. Gudaroste osoa Stalingraden gatibucloseAskatasunik gabe besteren mende dagoena.
hartu eta egun
gutxitara. Emakumeak kontzentrazio esparrura iritsi eta hilabetera edo,
Oswiecim herrian dagoen Birkenauko esparrutik atera, eta Auschwitzeko
bulegoetara bidali zituzten argazkiak ateratzera. Bi kilometro, oinez.
Argazki makinaren atzean Wilhem Brasse zegoen, Poloniako erresistentziacloseEtsaiak hartu duen herrialdean bertakoek haren aurka eratzen duten borroka egituratua.
n
aritutako argazkilaria, Auschwitzera deportatu eta Erkennungsdienst
identifikazio zerbitzuan lanean jarri zuten presoa.
Argazki makinaren atzean Wilhem Brasse zegoen, Poloniako erresistentzian aritutako argazkilaria.
1945eko ekainean, sobietarrak jada Polonian zirela, Bernhard Walter SSko
sarjentuak agindua eman zien Brasseri eta haren lankide Bronislaw
Jureczeki argazkiak erretzeko. Presoen argazkiak sotil hauek ziren
Auschwitzen geratzen zen dokumentazio bakarra, gainerakoa 1944ko
abenduan eraman zutelako Berlinera. Brassek eta Jureczekik, estufa bat
piztu, eta, sarjentuaren aurrean, negatiboak barrura sartzen hasi ziren.
Baina bi preso poloniarrak erresistentzian aritutakoak ziren, eta
negatiboen erdian paper bustia sartzea bururatu zitzaien, mordoilocloseNahaspila.
batean. Sarjentuak alde egin eta gutxira, estufa amatatucloseItzali.
egin zen,
oxigeno falta zela eta. Brassek eta Jureczekik barrakoi baten atzealdean
egindako zulo batean lurperatu zituzten erre ez ziren negatiboak, eta
sobietarrak iritsi zirenean, lurpetik atera zituzten. Gaur egun
Auschwitz-Birkenau Museoaren artxiboan inolako identifikaziorik gabe
jarraitzen duten argazki mutu horiek dira. Kontzentrazio esparrutik
bizirik atera ziren 49 emakumeek, gerra amaitu ondoren, taldeko hainbat
kideren erretratuak identifikatu zituzten berreskuratutako negatiboen
artean, baina horien artean ez dago Higinia Luz Goñirena.
Bi preso poloniarrak erresistentzian aritutakoak ziren, eta negatiboen erdian paper bustia sartzea bururatu zitzaien, mordoilo batean. Sarjentuak alde egin eta gutxira, estufa amatatu egin zen.
Postkronikak libururako emakume honen ibilerari buruz informazio bila Auschwitzera joan nintzenean, 2008ko udan, armairu zurian identifikazio eske jarraitzen duten argazkien artean 31.696 zenbakidun presoaren irudiaren bila jardun genuen luze, baina ez genuen aurkitu. Museoak emandako heriotza agiriak 1943ko maiatzaren 11ko data du. Higinia Luz —Luzy jartzen du paperean— 06:25ean hil zela sinatu zuen medikuak. Todesursache: Pneumonie.
Higinia Luz Goñi Aiestaranen erretratua ez da inoiz azaldu. Seguru asko, Brassek estufan sartu zituen negatiboen artean erre zen. Brasse asteartean hil zen, Auschwitzeko museotik 40 kilometrora dagoen Zywiec herriko bere etxean.
Jatorrizko artikuluak
- Auschwitz, 31.696. argazkia Alberto Barandiaran | |