Aterki bat zAApAArrAAdAAri
Herritarren lana arindu dute adimen artifizialeko sistemek. Adituen iritziz, halere, sistema horiek arautu beharra dago, nahi gabeko lerratzerik gabeak eta «justuak» izan daitezen.
Testu bat itzultzeko eskatu, eta segituan egin. Sare sozialetan, erabiltzaileak gustukoen dituen edukiak eskaini. Diru laguntza bat eskatu, eta hura eman edo ukatu. Hamaika dira adimen artifizialaren zereginak. Gaur egun, teknologia mota hori herritarren egunerokoaren parte bihurtu da, eta haren garapenak ez du etenik. Ezinbestekoa da, hortaz, sistema horiek gertutik ezagutzea, arriskurik ekar ez dezaten.
Azkenaldian harrabotsa piztu duen arren, adimen artifiziala ez da berria. «Hainbat
esparrutan, adimen artifizialeko sistemak aspaldi zabaldu
ziren», zehaztu du Mikel Artetxek. Adimen artifizialarekin lan egiten
duen Reka enpresaren sortzaileetako bat da, eta EHUko ikertzailea. Posta
elektronikora ailegatzen den spamacloseMezu elektronikoa, erabiltzaileak eskatu gabeko propaganda edo informazioa ematen duena.
adimen artifizialeko sistemek
detektatzen dute, esaterako. Gaur egun, baina, «helburu orokorragoak»
dituzten sistemak hedatu dira, eta horiek «oihartzun handiagoa» izan
dute; ChatGPT da horren adibide.
Adimen artifizialak herritarren lana arindu badu ere, sistema horiek arrisku ugari eragin ditzakete. Itziar Alkorta legelaricloseLege arazoetan aditua den pertsona.
eta
EHUko irakasle eta ikertzailearen arabera, «norbanakoen borondate librea
manipula dezake», eta herritarren portaera aurreikus dezake: «Portaera
aurreikusita, herritarrak sailkatzen dituzte, eta, horren arabera, tratu
bat edo beste ematen diete». Batez ere, osasun arloko adimen
artifiziala aztertzen du Alkortak.
«Portaera aurreikusita, herritarrak sailkatzen dituzte, eta, horren arabera, tratu bat edo beste ematen diete».
Adimen artifiziala: filosofia eta teknologiaren bilgune liburuan, Usue Mori Carrascal eta Olatz Arbelaitz Gallego EHUko Informatika irakasleek gogoeta egin dute adimen artifizialaren justutasunaren inguruan. Moriren eta Arbelaitzen iritziz, adimen artifizialeko sistemez inguratuta egonda, ezinbestekoa da sistema horiek ahalik eta «justuenak» eta «alborapenik gabeak» izatea. Argi utzi dute sistemek «gizartearen eredua» errepikatzen dutela eta «bertan ageri den joera» islatzen dutela.
Sistemak ez dira neutralak
«Arrazaren auzia» aztertzeko sortu zuten duela bi urte Algorace elkartea. «Eskubide digitalen auzian, ikuspuntu antirrazista txertatu beharra ikusi genuen», azaldu du Youssef Ouled Algoraceko koordinatzaileak. Salatu duenez, arrazakeria «automatizatu» egin da adimen artifizialarekin: «Esaterako, poliziek erabiltzen dituzten sistemek polizien datuak jasotzen dituzte: sistemari esaten badiote kriminalitatearekin gehien lotzen dituzten pertsonak arrazializatuak direla, horiekin kontu handiagoa izateko esaten diete sistemei». Hortaz, sistema horiek ez dira neutralak. «Egiturazko desberdintasunak eta diskriminazioak dauden testuinguru batean eraikitzen dira», kritikatu du Ouledek.
«Egiturazko desberdintasunak eta diskriminazioak dauden testuinguru batean eraikitzen dira».
«Giza ezaugarriak hartzen dituzten eta kuantifikatzencloseZerbaiten kopurua zehazten.
dituzten algoritmo
matematikoek ondorio kaltegarriak eragiten dituzte, zenbait pertsona
talderen aurkako alborapenak betikotuz», onartu dute Mori eta Arbelaitz
informatika irakasleek. Hortaz, garrantzitsua da adimen artifizialari
hainbat esparrutatik heltzea, sistemak «justuagoak» izateko.
Sistemak sortu aurretik, garrantzitsua da erabiliko diren datuak
aztertzea, nahi gabeko lerratzerikcloseNorbaitekin edo zerbaitekin bat egin.
ez dela egongo ziurtatzeko. «Datuek,
gizartearen isla izanik, estereotipoak adieraz ditzakete kontzienteki
ala inkontzienteki». Halakorik ez gertatzeko, sistema bat sortzeko
erabilitako lagincloseEredu.
ak errealitatera egokitu beharko dira, ager daitezkeen
kasu diferente guztietako adibideak jasota. Horrez gain, sistemek
«gardenak» eta «azalpenak emateko gai» izan beharko lukete, herritarrek
erabiltzen duten sistema ezagut dezaten, eta aukera izan dezaten
haiengandik jasotako erabakien zergatia zein izan den jakiteko.
Arautzearen alde
Adimen artifiziala arautzearen aldekoak dira Itziar Alkorta eta Youssef Ouled. Izan ere, Europako Batasunak adimen artifiziala arautzeko legea onartu berri du. Herritarren segurtasuna bermatzea eta oinarrizko eskubideak errespetatzea du xede, baita berrikuntza sustatzea ere. Alkortaren arabera, legea «onargarria» den arren, emaitza «gazi-gozoa» izan da; Oulederentzat, berriz, akordioa «ezin txarragoa» da.
Alkortaren arabera, Europako Batasunaren legea «onargarria» den arren, emaitza «gazi-gozoa» izan da; Oulederentzat, berriz, akordioa «ezin txarragoa» da.
Onartutako legeaz gain, adimen artifizialaren «erantzukizunacloseArdura.
» arautuko
duen beste lege batean ari dira lanean, Alkortak azaldu duenez. Sistemek
sortzen dituzten «kalteak» nork ordaindu beharko dituen jasoko dute.
Izan ere, adimen artifiziala martxan jartzean, hainbat lagunek hartzen
dute parte; besteak beste, fabrikatzaileak, banatzaileak eta
erabiltzaileak. «Demagun ospitale batek irudi bidezko diagnostikorako
sistema bat erosten duela eta datu berriekin elikatzen duela, baina
gizon zurien datuak besterik ez duela sartzen. Ezaugarri horiek betetzen
ez dituen pertsona bati diagnostiko okerra egiten badiote, norena
izango da erantzukizuna?». Alkortak esan duenez, ospitalea izan liteke
erantzulea, nahi gabeko lerratzea eragin duten datuak sartu baitituzte.
Legea oinarri bat izango dela onartu du Ouledek, gardentasun handiagoa ematera behartuko dituelako sistema batzuk: «Nik, herritar moduan, jakin behar nuke ea, prozedura jakin bat garatzean, adimen artifizialeko sistema bat aplikatu zaidan, eta zer irizpide erabili diren, esaterako, laguntza bat emateko edo ukatzeko». Baina akordioak «gauza asko» utzi ditu kanpoan. Besteak beste, ez ditu kontuan hartuko migratzaileen eta pertsona arrazializatuen eskubideak.
Izan ere, gogoratu du datu biometrikoclosePertsona baten faltsutu ezineko ezaugarri fisikoen azterketa.
en bilketa debekatuta egongo dela.
Ez, ordea, mugetan. «Europako Batasuneko pertsonei aplikatu ezin
zaizkien sistemak kanpoko pertsonei aplikatuko dizkiete».
Jatorrizko artikuluak
- Aterki bat zAApAArrAAdAAri Olatz Silva Rodrigo | |