«Badakizue non dagoen Gaza?»
Atef Abu Saif idazle palestinarra Donostiako Zurriola ikastolan izan berri da. Ikasleen galderak erantzun zituen, eta Gazako herritarren eguneroko gordinaren berri eman.
Egunerokoa da idazten den hori, eta egunerokoa da norberak bizi duen
hori. Gerrak apurtzen du batzuena, eta gerraren gordinacloseGogorra.
bizi izan duenak
besteena. Atef Abu Saifek apurtu du Donostiako Zurriola ikastolako
ikasleena. Galdera sinple batekin: «Badakizue non dagoen Gaza?».
Zekitelakoan baitzeuden haiek, eta dakitelakoan baitaude beste asko. Non dagoen
jakitea baita bata, eta zer den jakitea bestea. Egunerokoa beste bat da,
egunero hura bizi izan duenak horrela kontatzen duenean: «Ez dago
ikastetxerik Gazan. Zuek bezalako ikasleek bi urte daramatzate klasera
joan gabe Gazan. Dena dago suntsituta Gazan. Euren etxetik atera
dituzte denak Gazan. Ez dago janaririk Gazan. Bukatu behar du Gerrak
Gazan. Milesker entzuteagatik».
«Ez dago ikastetxerik Gazan. Zuek bezalako ikasleek bi urte daramatzate klasera joan gabe Gazan. Dena dago suntsituta Gazan».
Hori da egin dutena: galdetu,
entzun eta ikasi. Amagoia Mujika BERRIAko zuzendariak egin du sarrerakoa
euskaraz —Gazako egunerokoa liburuan jaso ditu Abu Saifek han bizitakoak, eta joan den astean aritu zen
idazlea liburua aurkezten—, eta batxilergoko lehen mailako 90 bat ikasle
aritu dira idazleari itaunkacloseGaldezka.
ingelesez.
Ester Amondarain ikastolako
zuzendariak azaldu du nola eman zuten baiezkoa «berehala» Abu Saifen
bisita jasotzeko proposamena egin zietenean. «Berebiziko garrantzia du
gaiak. Egia da ikasgeletan aktualitateko gaiak lantzen ditugula, baina
horrelako testigantza closeLekukotasun.
bati ezin genion uko egin. Ingeleseko eta
filosofiako saioetan egin dugu lanketa. Oso prozesu polita izan da
galdera horiek prestatzea: testuinguru bat ematea, haiek zer kezka
dituzten jakitea, eta hori guztia ingelesez egitea».
Intifadei buruzkoa izan da lehen galdera. Oraindik
saihetsaldean daukan balaren ingurura eskua eramanda oroitu ditu Abu
Saifek garai haiek. «Zer aukera daukazu? Gu ez gaude bakearen kontra,
baina ez dugu gure etxetik ateratzea nahi». Galdetu diote hangoen
egunerokoaz. «Ez dakite non lo egingo duten gaur, eta ez dakite bihar
bizirik jaikiko diren ere».
Eta galdetu diote, gordin: «Hamasen
ideiekin bat zatoz?». Abu Saifek azaldu du «ikuspuntua» ez dela hori:
«Israelek abiatutako gerra ez da HamasclosePalestinako organizazio politiko islamista.
en kontrakoa: palestinarren kontrakoa
da. Nik han dauzkat arrebak, anaiak... baina haiek ez dituzte pertsonak
ikusten, haiek Hamas ikusten dute, HezbolacloseLibanoko talde xiita.
ikusten dute. Gerra hau ez da
orain hasi. Orain, oldarkorragocloseErasokorrago.
bihurtu da».
Intifadei buruzkoa izan da lehen galdera. Oraindik saihetsaldean daukan balaren ingurura eskua eramanda oroitu ditu Abu Saifek garai haiek.
Israelgo armada, pertsonak ez ezik, Gaza bera hiltzen ari dela nabarmendu du idazleak. Eta azaldu die ikasleei nola dituzten gazatarrek euren izenak zangoetan eta besoetan idatzita, hiltzen badituzte nortzuk diren jakiteko —baita berak ere, baina ez du erakutsi nahi izan—. Eta akordatu da familiarekin: «Zu salbu egongo zara haiek salbu direnean».
«Zer da gerraren okerrena?»
Eta galdetu diote zer den gerraren «okerrena». HausnartucloseGogoeta egin. du: «Zure familia babestu nahia eta ezina, zure familiari jaten eman nahia eta ezina». Akordatu da Gazako itsasoaren ederrarekin, eta hango antzokiekin, nostalgiaz: «Eta nola dantza egiten genuen». Akordatu da belaunaldi berriekin: «Askok ez dakite zer den telebista bat, zer den hozkailu bat, zer den ur hotza, zer den haragi freskoa. Han ez dago bizitzarik». Hunkitu da egunero jaikitzeko arrazoiei buruz aritu denean, galdutako itxaropenari buruz, eta izan beharrekoari buruz. Haren alaba gazteenak izan beharko lituzkeen ametsei buruz, eta etorkizunari buruz. Atzokoaren garrantziaz, baina, batez ere, biharkoaren garrantziaz. Galdetu diote zer den errefuxiatu kanpaleku batean bizitzea. Eta erantzun du: «Inon ez bizitzearen parekoa da. Behartuta joan zara hara, eta galdu duzunaren oroitzapen betierekoacloseEtengabea. da hura».
«Inon ez bizitzearen parekoa da [errefuxiatu kanpalekua]. Behartuta joan zara hara, eta galdu duzunaren oroitzapen betierekoa da hura».
Egungo egoeraren analisiacloseAzterketa zehatza. ere
egin du idazle palestinarrak, eta esan du gerra Libanora hedatu izanak ez diela
batera onurarik ekartzen. «Gaza bakarrik dago, eta egunero ari dira
jendea hiltzen, jada inon agertzen ez den arren. Ez dugu gerra gehiago
behar. Gerrak gerra bakarrik dakar».
Txalo zaparrada luze eta
ozen batekin amaitu da Abu Saifen jarduna. Ikasle batzuk bostekoa
ematera altxatu dira, miresmenez eta esker onez. Orain bai, orain
badakite non dagoen Gaza.
Jatorrizko artikuluak
- «Badakizue non dagoen Gaza?» Enekoitz Telleria Sarriegi | |