Asteroide bat tirokatzea lortu dute

  • Albistea entzun

Dimorphos asteroidea izan da helburua. Ez dago Lurraren ibilbidean, eta ez dago hark planeta suntsitzeko arriskurik. Asteroidearen erdigunetik 17 metrora jo dute. Orain, kalkuluak egin beharko dituzte, jakiteko zenbat desbideratu den jotako objektuaren orbita. Zuzenean ikusi ahal izan da proba.

«Lurtarrok lasaiago egin dezakegu lo orain», esan du Elena Adams Johns Hopkins Unibertsitateko fisikariak. Izan ere, egunen batean gizakiak —eta Lurreko gainerako biztanleak— salba ditzakeen esperimentua egin dute, gure planetatik 11 milioi kilometrora. NASAk arrakastaz lortu du espaziontzi bat asteroide baten kontra jaurtitzea, haren orbita aldatzeko asmoz. Horren bidez, etorkizunean Lurra arriskuan jar dezaketen espazioko objektuak desbideratzen ikastea espero dute.

Etorkizunean Lurra arriskuan jar dezaketen espazioko objektuak desbideratzen ikastea espero dute.

Lurra Defendatzeko Programaren barruan pentsatu eta gauzatu dute DART misioa. Dimorphos asteroidea izan da helburua. Ez dago Lurraren ibilbidean, eta ez dago hark planeta suntsitzeko arriskurik. Probak mugarri closeGertaera berezi eta esanguratsua, prozesu baten une garrantzitsu bat markatzen duena.
bat jarri du gizateriaren historian. Lehen aldiz, asteroide bat jo dute gizakiek jaurtitako gailu batekin.

Zuzenean ikusi ahal izan da proba, segundoko irudi bat bidali baitu zundacloseEspazioa aztertzera bidaltzen den gailu bat.k. Hasieran, Didymos eta Dimorphos asteroide sistema puntutxo distiratsu bat baino ez da izan pantailan. Minutuek aurrera egin ahala, handituz joan da, eta, une batean, bi objektuak bereizi ahal izan dira. Gero, Dimorphos gero eta handiago ikusi da, eta azkeneko segundoetan pantaila osoa bete du. Gero, irudi hautsi bat bidali du DARTek, azkenekoa, talkaren eraginez erabat suntsitu baita.

DARTek bidali duen azken irudia irudi hautsi bat izan da, talkaren eraginez erabat suntsitu baita.


Didymos eta Dimorphos asteroide bikote bat dira, eta Eguzkiaren inguruan orbitatzen dute. Didymos da bikoteko asteroide nagusia: 780 metro pasatxoko diametroa du. Dimorphos haren inguruan biraka dabilen ilargitxoa da, ia 162 metroko diametrokoa. 

Didymos eta Dimorphos asteroide bikote bat dira, eta Eguzkiaren inguruan orbitatzen dute.

DARTek 570 kilo ditu, eta, abiada horretan, kolpea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula izan. Ilargiaren erditik 17 metrora jo du, segundoko 6,6 kilometroko abiadan. Krater bat sortuko zuen, ziurrenera, baina hori datozen orduetan ikusi ahalko da.

Kalkulatu dutenez, horrek segundoko 0,4 milimetroko abiadura aldatuko dio Dimorphosi. Beraz, asteroidearen orbita apur bat bakarrik aldatzea espero dute.


Horren bidez, kalkulatu ahalko dute etorkizunean nolako dardoa beharko den Lurra arriskuan jartzen duen objektu bat desbideratzeko. Halako distantzia handietan, ibilbidea apurtxo bat aldatzea nahikoa da objektua erabat desbideratzeko.

Lur planetako teleskopio ugari puntu horretara begira egon dira, eta NASAk esan du talkaren irudiak lortu ahalko direla.

Lur planetako teleskopio ugari puntu horretara begira egon dira, eta NASAk esan du talkaren irudiak lortu ahalko direla. Baina zundarekin batera bidaia egin duen Italiako Licia Cube sateliteak 50 kilometrotik ikusi eta neurtu behar zuen gertatutakoa. Horrek harturiko irudiak bidaliko ditu Lurrera, datozen ordu eta egunetan.

Neurketa zorrotzak, ordea, Hera zundak egingo ditu, bost urte geroago. ESA Europako Espazio Agentziak 2024an jaurtiko du zunda, eta 2027. urtean helduko da. Orduan jakingo da nola aldatu duen talkak asteroideen ibilbidea.

2027. urtean helduko da neurketa zorrotzak egingo dituen zunda Lurrera. Orduan jakingo da nola aldatu duen talkak asteroideen ibilbidea.