Arrain kontsumoa: freskoa, baina urrutikoa
Nondik dator Euskal Herrian jaten den arrain gehiena? Gero eta gehiago kanpotik ekartzen da: merkaturatzen denaren %40 kanpotik etortzen da.
Legatza Irlandako kostatik gertu arrantzatzen dute, batez ere Frantziako banderarekin dabiltzan ontziek; bakailaoa norvegiarrek, eta handik errepidez eta hegazkinez bidaltzen dute Euskal Herrira; gauza bera olagarroarekin eta beste espezie batzuekin, Marokotik eta Afrikako beste herrialde batzuetatik. Arraina oso presente dago euskal herritarren dietan, inguruko herrialdeetan baino gehiago, eta, gainera, fresko gehiago jaten da, baina merkaturatzen denaren %40 kanpotik etortzen da.
Merka-Oiartzunen (Gipuzkoa) 28 banatzailek lan egiten dute. Arduradunek azaldu dutenez, urtero 8.000 tona inguru mugitzen dituzte. Gehiena Pasaiako, Getariako eta Ondarroako portuetatik, baina horrekin ez dute aski, batez ere Hego Euskal Herrian gehien kontsumitzen diren espezieen kasuan: legatza eta bakailaoa. Legatza Frantziatik ekartzen dute bereziki, zapoarekin, oilarrarekin eta beste arrain batzuekin batera. Bakailaoa eta izokina Norvegia, Danimarka eta Herbehereetatik iristen dira. Eta Afrikatik ere ekartzen dute arraina; Senegalgo eta Namibiako legatza, bereziki.
Hego Euskal Herrian pertsona bakoitzak batez beste 29 kilo arrain kontsumitzen ditu urtean, kontserbak eta itsaskiak barne.
Hego Euskal Herrian pertsona bakoitzak batez beste 29 kilo arrain kontsumitzen ditu urtean, kontserbak eta itsaskiak barne. Kopuru hori urtetik urtera gutxituz doan arren, Europako batezbestekoaren gainetik dago (22,5 kilo). Guztira, Hego Euskal Herrian 49.000 tona arrain fresko kontsumitu ziren 2021ean, baina Gipuzkoako eta Bizkaiko lonjetancloseArrantzaleek salerosketak egiteko erabiltzen duten eraikinetan.
29.000 baino ez ziren deskargatu.
Hego Euskal Herrian 49.000 tona arrain fresko kontsumitu ziren 2021ean, baina Gipuzkoako eta Bizkaiko lonjetan 29.000 baino ez ziren deskargatu.
Legatza jaten da gehien
Hego Euskal Herrian legatza da arrandegietako izarra, gehien jaten dena, eta alde handiz, gainera. 2021ean 9.000 tona kontsumitu ziren, baina Bizkaiko eta Gipuzkoako lonjetan 477 tona deskargatu ziren, eta iaz, 59 tona baino ez. Arrandegietako ale gehienak Sole HandiancloseIrlanda hegoaldeko arrantzalekua.
arrantzatutakoak dira, Bretainiako eta Frantziako portuetan deskargatutakoak, eta neurri txikiagoan Lapurdikoetan.
Bizkaiko eta Gipuzkoako baxurakocloseItsasbazterreko.
ontziek ia ez dute legatzik harrapatzen. Urteak dira Kantauri itsasoko espeziea eskas dela. AlturakocloseItsas zabaleko.
ontziacloseFlota.
k, berriz, urtetik urtera legatz gutxiago arrantzatzen ari dira, eta azken hamarkadan erdira murriztu da horretan aritzen zen Ondarroako ontzidia —hamasei barku gaur egun—.
Bakailaoaren arrantza, berriz, aspaldi desagertu zen euskal portuetatik, eta Pasaian geratzen diren bi ontziak Barents itsasoan dabiltza, Norvegia eta Errusia arteko uretan.
Alde handiak daude Hego Euskal Herrian gehien kontsumitzen diren arrainen eta bertako portuetan deskargatzen direnen artean. Lonjetan berdela da nagusi.
Alde handiak daude, beraz, Hego Euskal Herrian gehien kontsumitzen diren arrainen eta bertako portuetan deskargatzen direnen artean. Lonjetan berdela da nagusi. Iaz 8.474 tona saldu ziren. Kontsumoa, ordea, oso txikia izan zen: 770 tona. Atunari dagokionez, 8.142 tona deskargatu ziren, eta freskotan 2.355 tona baino ez ziren kontsumitu. Espezie hori, bereziki, kontserban jaten da. Berdin gertatzen da antxoarekin eta sardinarekin. Eta prozesatze industria gehiena kanpoan dago.
Horiek horrela, gero eta ohikoagoa da euskal arrantzaleek ere euren kargaren parte handi bat kanpoko lonjetan deskargatzea, Asturiasen (Espainia) eta Galizian. Baxurakoek, iaz, hango portuetan saldu zuten hegaluzearen %25 inguru, eta antzera gertatu zen antxoarekin.
Urtetik urtera gutxituz doaz deskargak; arrantzaleek diotenez, hori gertatzen da arraina euskal kostaldetik urrundu delako, «klima aldaketarengatik».
Azken urteetan inbertsio handiak egin dira Bizkaiko eta Gipuzkoako lonjak berritzeko, baina urtetik urtera gutxituz doaz deskargak; arrantzaleek diotenez, hori gertatzen da arraina euskal kostaldetik urrundu delako, «klima aldaketarengatik».
Jatorrizko artikuluak
- Arrain kontsumoa: freskoa, baina urrutikoa Jokin Sagarzazu | |