Arma inportazioek gora egin dute Europan

Arma inportazioak %155 egin du gora azken bost urteetan Europan. Ukraina da munduan arma astun gehien inportatzen duen herrialdea. AEBak dira, berriz, arma gehien esportatzen dutenak; Frantzia da bigarrena.
Otsailaren 24an hiru urte bete ziren Errusiak Ukrainan inbasioa hasi zuenetik, eta, azkenaldian su etencloseSu armen bidezko borrokaren etenaldia. bat adosteko negoziazio posibleez hitz egin den arren, ezin da ziurtzat jo tregoa closeSu etena.bat izango denik. Horregatik, eta AEBetako presidente Donald Trumpek Ukrainako auziaren inguruan hartu duen jarreraren ondorioz, ados jarri dira EB Europako Batasuneko herrialdeak, eta erabaki bat hartu dute: gastu militarra areagotzea. Nolanahi ere, SIPRI Bakearen Nazioarteko Ikerketa Zentroak urteko txostenean adierazi duenez, Europa hasia da dagoeneko helburu hori lortzeko urratsak egiten: azken bost urteetan %155 igo dira arma inportazioak Europan. «Datuek argi erakusten dute Errusiaren mehatxuaren harira ekin diola Europak berrarmatzeari», esan du SIPRIko zuzendari Mathew Georgek.
Txostenean, 2020tik 2024ra munduan egin diren arma inportaziocloseAtzerriko produktuak barnera ekartzea.ak eta esportaziocloseBarneko produktuak atzerrira eramatea.ak aztertu dituzte. Ikerketa horren arabera, epe horretan Ukraina izan da arma astun gehien inportatu dituen herrialdea; inportazio guztien %8,8 dagokio. Arma astunak dira, besteak beste, tankeak, ibilgailu militarrak, misilak eta droneak. Ekipamendu militar hori nondik iristen den ere zehaztu dute: azken bost urteotan AEBak izan dira Ukrainara arma gehien bidali dituen herrialdea (%45); gero, Alemania (%12); eta ondoren, Polonia (%11).
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak Europa berrarmatzeko plan bat aurkeztu zuen, Europa berriz armatu izenekoa. Horren helburua zera litzateke: EB Europako Batasunak 800.000 milioi euro erabiltzea gastu militarra areagotzeko.
Europak ildo militaristatik jotzea begi onez ikusi du Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik, Europako hainbat agintarik esana baitute Ukrainarako laguntza handituko dutela, hala nola Frantziako presidente Emmanuel Macronek. Paris hasita dago dagoeneko horretarako urratsak egiten: SIPRIk bere txostenean jaso duenez, Frantzia izan da 2020 eta 2024 urteen artean arma gehien esportatu dituen bigarren herrialdea.
Frantzia izan da 2020 eta 2024 urteen artean arma gehien esportatu dituen bigarren herrialdea.
Europaren antzera, NATOcloseIpar Atlantikoko Itunaren Erakundea.ko kideek ere armen inportazioa handitu dute azken bost urteotan; txostenean adierazi dutenez, %105 igo dute 2015-2019ko epealditik 2020-2024kora. Eta kasu horretan ere, AEBek esportatu dituzte arma gehien: erakundeak eskuratutako armen %64 AEBek eman dituzte. NATOko kideek 2014an adostu zuten herrialde bakoitzaren BPG barne produktu gordinaren %2 gutxienez gastu militarrerako baliatzea; halere, kide horietatik —31 dira denera— hemezortzi bakarrik ziren iaz %2tik gora gastatzekoak.
Errusiaren beherakada
Gora egiten ari dira Europako hainbat herrialderen eta AEBen arma esportazioak; Errusiarenak, berriz, nabarmen egin dute behera. 2015-2019 urteetan bildutako datuekin alderatuta, 2020-2024 urteen artean %64 jaitsi dira Errusiaren arma esportazioak. «Moskuk armagintzan zituen bi harreman komertzial garrantzitsuenak ahulduta zeuden jada 2022. urtea baino lehen: ordurako India hasia zen beste arma esportatzaile batzuengana gerturatzen, eta Txina, herrialdeko armagintzan inbertitzen», azaldu du SIPRIko zuzendariak.
Gora egiten ari dira Europako hainbat herrialderen eta AEBen arma esportazioak; Errusiarenak, berriz, nabarmen egin dute behera.
Indiak Errusian ekoizten diren armen %38 inportatzen ditu, baina azken bost urteotan Frantziaren arma industriara gerturatu da; izan ere, 2020-2024 artean han ekoiztu diren armen %28 inportatu ditu Indiak.
Jatorrizko artikuluak
-
Arma inportazioak %155 handitu dira Europan azken bost urteetan
Maddi Iztueta Olano |
|
-
Gerra hotsak Europan (I)
Iker Tubia |
|