BERRIAko Ekonomia saileko kazetari Aitor Biainek analisia idatzi du influencer-ak protagonista dituen albiste bati buruz.
Izan ere, Espainiako Kontsumo Ministerioak sare sozialetako influencer-ak ikertuko ditu, publizitate legea betetzen duten aztertzeko. Europako Batasuneko publizitate legearen arabera, hartu-eman ekonomikorik izan duten jakinarazi behar dute.
- Nortzuk dira influencer horiek? Influencer esaten zaie batez ere sare sozialen bidez jarraitzaile askorengana iristen diren eta haiengan eragiten duten pertsonei. Produktuak edo zerbitzuak aurkezten eta gomendatzen dituzte argazki baten bidez, edo zuzenean haien inguruko iritzia emanez.
- Hori ez da berria. Karlos Argiñanok eta Iñaki Perurenak ere egin izan dituzte halakoak. Hala da, baina, Interneti eta sare sozialei esker, gaur egun edonor izan daiteke influencer. Ez dute zertan aurpegi ezagunak izan; pertsona arruntak izan daitezke. ErruzcloseUgari, asko.
ugaritu dira halakoak sarean. Euskal herritarrak ere badira tartean, ez pentsa. - Baina hainbesteko eragina dute? Kasuak eta kasuak daude, noski. Baina, oro har, dirutza mugitzen da publizitatearen alorrean, eta zer esanik ez sarean. Pertsona horien jarraitzaile ugariak baliatzen dituzte marka askok beren produktuak iragartzeko, eta milaka euro ordaintzen diete influencer-ei mezu horiek helarazteko.
- Eta zer du horrek txarretik? Kontua da influencer horiek sarri ez dutela adierazten gomendioen atzean hartu-eman ekonomikorik dagoen edo ez. Alegia, ez dute argi zehazten noiz den ordainpeko iragarkia eta noiz ez. Eta Europako Batasuneko publizitate legearen arabera, informazio hori jakinarazi behar dute.
- Hara! Banengoen ba ni idilikocloseIdeala.
egia zela jardunbide hori. Kontsumo Ministerioaren ustez, merkataritza praktika hori desleiala da, eta kontsumitzailea nahastu dezake. Beraz, pertsona horien sare sozialetako argitalpenak ikertu egingo ditu, ezkutuko publizitatea dagoen edo ez jakiteko. Iruzurrik atzemanez gero, 100.000 euro arteko isuna ezar diezaiekete. - Baina hori hemen eta Parisen ere gertatuko da, ala? Orokortuta dagoen praktika bat da. Hortaz, Europako Batasun osora zabalduko dute ikerketa.
- Egiaztatzaile urdina duen oro da susmagarri, beraz? (Instagrameko argazkiei begira amaitu da bakarrizketa).
Iruzurrik atzemanez gero, 100.000 euro arteko isuna ezar diezaiekete.
Jatorrizko artikuluak
- Argazkiek ezkutatzen dutena Aitor Biain | |