Joseba Attard: «Euskal Herrian milioi bat ardi daude, eta ilea moztu behar zaie, nahitaez»
Ofizioa da ardi moztaileena, eta lehiaketa ere bai. Euskal selekzioak ofizialtasuna lortu du. Joseba Attardek (Cheltenham, Ingalaterra, 1979) konbentzitu zuen Mundu Kontseilua: «Nazioen arteko kontua bada, gu ere nazio bat gara».
Zure abizen hori?
Maltan du jatorria. Aitita, aitaren aldetik, hangoa zen; erdi ingelesak, erdi maltarrak ziren. Amaren aldekoak, berriz, euskal herritarrak denak.
Eta euskal herritarrak ofizialki lehiatuko dira ardi mozten?
Oraindik zehaztu gabe dago euskal selekzioa zeintzuk osatuko duten, baina bai, nazioartean ofizialki lehiatuko gara.
Nola lortu duzue ofizialtasuna?
Asko kostata. Hemengo politikariek-eta esaten zidaten hori ez genuela lortuko. Badago ardi moztailecloseArdiei ilea mozten dien pertsona.
en mundu kontseilu bat, eta erakunde horrek ezartzen ditu arauak eta betebeharrak. Hamabost herrialde dira kideak, eta tartean daude Espainia eta Frantzia. Urtero egiten dute batzarra. Modu telematikoan izaten da gehienetan, baina, hiru urtean behin, Munduko Txapelketan bertan egiten dute. Ni Espainiako ordezkari gisa aritu izan naiz. Ingelesa menderatzen dudanez, batzar horietan parte hartzen nuen. Espainiarekin eta Frantziarekin lehiatu izan gara beti, baina duela pare bat urte Espainiako ordezkariengana joan ginen, eta esan: «Gure asmoa ofizialtasuna eskatzea da». Eztabaidatu genuen, eta baietz, aurrera egiteko.
Noiz egin zenuten eskaria?
Iaz, Edinburgon egin zen Munduko Txapelketa, eta hara joan nintzen. Kontseiluaren batzarrean hitza hartu, eta aurkezpena egin nuen. Artzaintzak Euskal Herrian izandako historia, moztaileen jardunacloseAktibitatea.
... aipatu nituen. Eta sekulako arrakasta izan zuen. Negarrez eta hunkituta amaitu zuten askok.
Bihotzak bigunduz konbentzitu zenituen?
[Barrez]. Kontseiluak baditu kide izateko bete behar diren arau batzuk: gobernu propioa izatea, ardi arraza bat, ikastaro bat eta txapelketa bat. Guztiak betetzen ditugunez, ezin zuten ezetz esan, eta onartu egin gintuzten. Esan nien: «Hau nazioen arteko kontu bat bada, gu ere nazio bat gara». Gales, Eskozia... ere hor daude.
Zein dira herrialde nagusiak ardi mozketan?
Orain arte Zeelanda Berria izan da beti erreferentea, baina azken urteetan galestarrak ari dira nagusitzen.
«Orain arte Zeelanda Berria izan da beti erreferentea, baina azken urteetan galestarrak ari dira nagusitzen».
Han inguruan hasi zinen zu ere?
Bai, Ingalaterrako partean, baina Ipar Galestik oso gertu. Aitarekin askotan joaten nintzen hara.
Haren bidez hasi zinen?
Artzaina, ardi moztailea eta nekazaritzako irakaslea izan zen han berrogei urtean. Nekazaritza eskoletan bizi izan ginen beti.
Eta Euskal Herrira etorrita, ofizioari heltzea erabaki zenuen.
Urte askoan aritu nintzen lanean diseinu enpresa batean: Sorlanden. Landa eremuacloseBaserri inguruko gunea.
ren falta sumatzen nuen, ordea. Aitak, hona etorri eta erretiroa hartu zuenean, esan zidan: «Ze pena. Zer egingo dut nik nire tresneria guztiarekin?». Mahai baten gainean jarri zituen denak. Eta esan nion: «Hartuko ditut neuk». Eta Artzain Eskolara joan nintzen. Ezkertia naizenez, nahiz eta aita maisua izan, asko kostatzen zitzaion niri irakastea. Asko ikasi nuen han, baita beste ardi moztaileekin ere.
«Urte askoan aritu nintzen lanean diseinu enpresa batean: Sorlanden. Landa eremuaren falta sumatzen nuen, ordea».
Zer puntuatzen da lehiaketetan?
Maila ezberdinak daude, adinaren eta esperientziaren arabera. Ardi kopuru jakin bat mozten da maila bakoitzean, eta arauak Mundu Kontseiluak ezartzen ditu. Abiadura puntuatzen da, eta mozketa. Ardiari ebakirik ez egitea, bigarren mozketarik ez egitea... Zeren hau dena artileacloseArdiaren ilea.
ren mundutik dator, artileari balioa ematen dioten herrialdeetatik.
Beraz, zuen ofizioak hemen badu etorkizunik?
Baietz esango nuke. Heldu nahi dionak, beti izango du aukera. Hori bai, erreleborik ez dago. Erakundeek ere ez dute horretan asko lagundu hainbeste burokraziarekin. Baina Euskal Herrian milioi bat ardi daude, eta ilea moztu behar zaie, nahitaez. Gutxienez, urtean behin.
Gaztak badu balioa, baina artileak?
Artilea eta bildotscloseArdiaren umea.
ak bigarren mailako produktuak dira Euskal Herrian. Hori hala da. Batez ere artilea. Eta egin litezke gauzak gure artilearekin modu industrialean, baina horrek inbertsio handia eskatzen du, eta Jaurlaritza ez da mugitu.
Ardi latxacloseEuskal Herriko bertako ardi arraza.
ren artilea balekoa da?
Izenak berak dioen moduan, latza da artile hori. Ezin da erabili arropa egiteko, ez da aproposa gure azalarentzat. Ezin duzu konparatu ardi merinocloseArtile fina duen ardi arraza.
ekin. Australian, esaterako, merino pila bat daude. Eta hango artzainei ez diete artzain deitzen. Woolgrowers deitzen diete, artilea hazten dutenak. Artilea dutelako dituzte ardiak han. Guk, esnea dutelako dauzkagu ardiak.
«Australian ardi merino pila bat dago. Eta hango artzainei ez diete artzain deitzen. 'Woolgrowers' deitzen diete, 'artilea hazten dutenak'».
Jatorrizko artikuluak
- Joseba Attard: «Euskal Herrian milioi bat ardi daude, eta ilea moztu behar zaie, nahitaez» Enekoitz Telleria Sarriegi | |