Cambrils herrian (Tarragona, Katalunia) udan aurkitu duten koaderno baten jabearen bila idatzi du bere zutabea Garazi Kamio Anduaga kazetari eta idazleak. Araitz izena dakar koadernoak azalean idatzita, eta Pello Añorga ipuin kontalari eta idazlearen sinadura barruko orrialdeetan.
Udaren bestondocloseBiharamun.
ak belarrondoko ederra eman aurretik gertatu zen. Hain izan zen garrantzitsua, Elon Muskengana ere jo genuen. Ez genuen espaziora joan nahi, ezta gutxiago ere, bere sare sozialen bidez mezu bat zabaldu nahi genuen, besterik ez. Baina ez gaitezen hain dramatiko jarri. X sare sozialean zabaldu genuen uztailaren 22ko mezua, argazki eta guzti. 15.000 lagunek baino gehiagok ikusi zuten gure deia, askok lagundu eta guzti egin ziguten, baina ez genuen bila genbiltzana lortu: protagonistak ez daki oraindik bere tristura gaindituko duen objektua gure esku artean dugula. Beraz, modernitateak lagundu ez digunez, paperezko eta online bidezko egunkari honek ere bere magia egingo duelakoan nago. BERRIA, egin ezazu magia beste behin (egunero euskarazko egunkaria argitaratzea nahiko magia ez balitz bezala...).
Jolas gaitezen nor da nor jolasean eta adi, ziur gara eta irakurleetako askok izan dezakezuela pistaren bat esku artean. Eta argi daukagunez Euskal Herriko eskola, ikastetxe eta ikastoletako hainbat eta hainbat irakaslek berripapercloseEgunkari.
hau egunero irakurtzen duzuela, erne, Olinpiar Jokoen hasiera-ekitaldi hark baino harrabots handiagoa atera dezake-eta lerro hauetan irakurtzen ari zaretenak, Céline Dionen ahotsa apaltzeko moduko albistea izan daiteke eta.
«Araitz izeneko neskato baten bila gabiltza. Ez dugu bahitu nahi, ez diogu ezer txarrik egin nahi: berea den zerbait itzuli nahiko genioke».
Izenburuan esan bezala, Araitz izeneko neskato baten bila gabiltza. Ez dugu bahitu nahi, ez diogu ezer txarrik egin nahi: berea den zerbait itzuli nahiko genioke. Beraz, Araitz izeneko neskarik ezagutzen baduzu, jarraitu irakurtzen. Ez baduzu halako izeneko neskarik ezagutzen, zuk jarraitu irakurtzen, benetan jazocloseGertatu.
zen istorio polit bat kontatzen saiatuko naiz eta.
Araitz uztailean Tarragonan izan zela uste dugu, eta, logika erabiliz gero, familiarekin izan zela pentsatzen dugu. Sei urte inguru izan ditzake neskak, eta litekeena da Lehen Hezkuntzako abentura hasi berri izana. Orain arte emandako informazio hau guztia eraikitzeko susmoak berea den koaderno batetik atera ditugu. Araitzen koaderno bat topatu genuelako uztailaren 22an, Tarragonan dagoen Cambrils herrian. Plaza batean zegoen koadernoa, banku bateko ertzcloseBazter.
batean utzita: ez dakigu bertan galdu ote zuen edo norbaitek bertan utzi ote zuen jabeak topatuko zuelakoan.
Koaderno batek barruan dakarrena ikustea sakrilegioacloseGauza sakratu bat profanatzea.
izan daiteke, eta, geure burua infernuan betirako erretzeko beldurrak gaindituta, koadernoa irekitzea erabaki genuen. Marrazki ederrak egiten ditu Araitzek, eta koadernoan bertan altxor eder bat du gordea, Peio Ainorga idazlearen sinadura. Araitzek berak idatzi zuen idazlearen izena sinaduraren gainetik, eta halako altxorra gure etxeko apalategian gordeta egotea baino, bere jabearengana itzultzea izango da onena.
«Marrazki ederrak egiten ditu Araitzek, eta koadernoan bertan altxor eder bat du gordea, 'Peio Ainorga' idazlearen sinadura».
Beraz, Euskal Herriko irakasleok, haurrak eskolara bueltan etorri diren honetan, ziur gaude Araitz izeneko ikasle batek bere tristezia adieraziko zizuela, oporretara eraman zuen koaderno hura oporretan geratu zelako bere ustez. Eta kasualitatez Pello Añorga idazlea zuenean izan bazen, baliteke Araitzek bere koadernoa uste baino lehen berreskuratu ahal izatea.
Beharbada batzuen begietara gauza txikia izan daiteke koaderno bat galtzea, baina alda dezagun koaderno hitza norberak asko maite duen objektu batekin. Bingo.
Ea euskaldunon magiak bere lana egiten duen, nahiko lan du-eta Elon Muskek espazioan zehar ibilaldiak antolatzen. Eta jakin koadernoa ondo zaintzen dugula etxeko beste koadernoen, liburuen eta gizakion artean. Araitz azaltzen ez bada, guk hartuko dugu adopzioan, baina balio beza azken zorte-deialdi honek haur batek paperera eramandako fantasia berreskura dezan.
Jatorrizko artikuluak
- Araitz, oraindik zure bila Garazi Kamio Anduaga | |