Gaua iritsi aurretik milaka hegazti bildu ohi dira, eta ez sinesteko moduko formazio, dantza eta simetriak osatzen dituzte, sinkronia betean.
Arabazozoen hegaldia deszifratzea erronka zaila bihurtu zaie aspaldian matematikariei.
Zalaparta eta astrapala izan behar zuena sosegu eta
naretasuncloseLasaitasun.
bihurtzen da. Ez da sinesten erraza. Nolatan milaka hegazti zaratatsuren
joana eta etorria, etorria eta joana, batetik besterakoa, bestetik
baterakoa bihurtzen den barrenak baketzen eta begiradak askatzen dituen
ikuskizun liluragarri bat: arabazozocloseTxori kantaria, buru-txikia eta moko-horia, lumadi beltz, zuriz tantotua duena.
en murmurioa.
Udazkenaren amaieran eta neguaren hasieran gertatzen da: elkarrengana
biltzen direla arabazozoak, trumilkaSamaldaka.
. Ehunka eta milaka hegaztiz
osatutako saldoak ilunbistan, dantzan eta formazioan. Eta jardunaren
sinkroniaBi gertakari edo gehiago aldi berean gertatzea.
k eta formen perfekzioak, talkarik ezak eta tupustik ezak
esplikazioren bat eta formulazioren bat behar duelakoan, urteetan
bihurtu zaie matematikariei ere buruhauste eta erronka.
«Hegazti zoragarriak dira, nahiz eta gure artean ez duten fama onik, eta batzuek gorrotatu ere egiten dituzten. Ikusteko hegaztia da. Zerura begiratu eta dantzan ikusitakoan, badirudi denak beltzak direla, baina, gertutik begiratutakoan, harrigarria da zelako koloreak dituzten». Edorta Unamuno Urdaibai Bird Centerreko ornitogoloaren azalpena da.
Unamunok kontatu du Euskal Herrian bi arabazozo espezie daudela: arabazozo pikarta (Sturnus vulgaris) eta arabazozo beltza (Sturnus unicolor). «Pikarta isurialde atlantikoan egoten da gehiago: Bizkaian eta Gipuzkoan. Beltza hegoalderago ibiltzen da gehiago: Nafarroako Erriberan eta Araban».
Zergatik ez duten fama onik?. «Halako saldoTaldea, bereziki handia.ak ikusten ditugunean eta milaka direnean, pentsatzen dugulako plaga bat direla, inbaditzaileak direla, baina ez da horrela. Pikartek milaka urte daramatzate hemen ugaltzen, eta, beltza berez hegoalderagokoa den arren, duela urte batzuetatik hona gurean ere ikusten da, eta umatzen da. Batzuek diote horiek ere badirela klima aldaketaren zantzuak: zeren badaude hegazti pila bat izatez hegoaldekoak direnak, baina iparraldera geroz eta gehiago datozenak».
«Halako saldoak ikusten ditugunean eta milaka direnean, pentsatzen dugu plaga bat direla, inbaditzaileak direla, baina ez da horrela».
Baina zergatik juntatzen dira horrenbeste?. «Elkarrengana batze hori
udazken eta negu partean egiten dute. Janaria topatzeko-eta zailtasun gehiago izaten
dituztelako, eta saldoka janaria errazago bilatzen dutelako. «Baina,
batez ere, lo egiteko biltzen dira. Orduan sortzen da ikuskizun hori.
Gurean, lezkadicloseKanaberaren zurtoinaren antzeko zurtoina duen belar landarea.
etan lo egiten dute, eta badute horretarako arrazoi bat: lezkadiak ureztatutako
guneak dira, eta lezka adartxo horietan jartzen dira lotan.
Lezkadia ez da harrapariak sartzeko toki egokia, uretatik joan behar dutelako, eta isilik ezin direlako joan, lezkak dauden tokian
kriski-kraska hotsa entzuten da eta».
Baina zergatik halako hegaldiak? Badute esplikazio biologikoren bat?
Unamunok baietz dio: «Harraparietatik babesteko egiten dute modu
horretan hegan, edo, hobeto esanda, harrapariak despistatzeko». BelatzacloseBele handia.
eta gabiraiacloseHegazti harraparia.
dira arabazozoen harrapariak, eta oso azkarrak dira. «Baina
begiz jotzen dutena ale bakarra izaten da, eta haren atzetik joan.
Inguruan 5.000-10.000 badituzu, ez da horren erraza, eta harrapatua
izateko probabilitatea ere asko murrizten da. Harrapariari itzelezko
endredoa sortzen diozu, zeren ez du ikusten hegazti bakar bat:
ikusten du hegazti mordo bat aurrera eta atzera, eta
aldamenera; aurrera eta atzera, eta aldamenera; modu oso sinkronizatuan
hegan».
«Harraparietatik babesteko egiten dute modu horretan hegan, edo, hobeto esanda, harrapariak despistatzeko».
Matematikarien intereseko hegaldia
Arabazozoen hegaldia aspaldi bihurtu zen erronka matematikarientzat ere. Aitzol Lasa Nafarroako Unibertsitate Publikoko matematikariak
azaldu du «modelizaziocloseMundu errealaren portaera aurreikusteko aukera ematen duen prozesua.
problema bat» dela haientzat hegaldi hori: «Oso
forma bitxiak sortzen dituzte. Kontua da hori matematikoki nola
modelizatu, nola esplikatu zergatik sortzen diren forma horiek eta
zergatik hegaldiak diren modu batekoak eta ez beste batekoak».
Modelizazioa ez da formula erraz bat, «konputaziocloseInformatika.
ahalmena behar duzu.
Eredu horiek konputagailuen garapenarekin batera aztertu dira. Erronka konputazional bihurtu da. Zeren XX. mendean ordenagailuen
indarra handitu ahala, datu gehiagorekin, eredu geroz eta hobeak sortu
ahal izan dituzte esplikatzeko arabazozoen mugimendu hori guztia».
Horregatik da matematikaren ikuspuntutik problema interesgarri bat:
«Problema erreal bat daukazulako, naturan dagoena, fisikoa dena, eta
biologikoa dena, hegaztiak direlako. Eta zenbat eta input closeDatu.
gehiago izan,
hobe. Horrek lagundu du algoritmo hobeak sortzen».
«Problema erreal bat da, naturan dagoena, fisikoa dena, eta biologikoa dena, hegaztiak direlako. Eta zenbat eta input gehiago izan, hobe. Horrek lagundu du algoritmo hobeak sortzen».
Hainbat parametro eta aldagai hartu daitezke aintzat arabazozoen hegaldiari esplikazio matematiko bat bilatzeko: aldagai biologikoa (hegoen forma eta bestelako parametro biologikoak...), aldagai fisikoa (tenperaturaren aldaketa, presioarena, haizearena...). Eta iritsi dira matematikariak ondorio batzuetara. «Hiru aldagai inportante» hartu dituzte aintzat:
- Lehenengoa: «Elkar ez jotzeko egin beharreko mugimenduak daude. Hori egiaztatuta dago: denak saldoan doaz, baina bata bestearengandik ahalik eta gertuen hegan egin nahi dute, elkarrekin talka egin gabe. Aldagai horrek esplikatzen du ongi eredu matematiko hori: talkak saihesteko mugimenduak. Aldagai hori inportantea dela konfirmatu da».
- Bigarrena: «Abiadura. Arabazozoek euren albokoen abiadura berean ibili nahi dute».
- Hirugarrena: «Inportantea ez da hegazti horiek elkarrengandik zeinen
hurbil dauden, baizik eta ikuspuntu topologiko bat dutela. Horrek esan
nahi du hegazti bakoitzak ez dituela erabakiak hartzen edo hegaldiak
egiten justu gertuen dituen hegaztien arabera, baizik eta sei-zazpi
hegaztiko multzo batek egin duenaren arabera, beti
konfiguraziocloseItxuratze.
bera manten dezaten. Alboan dudanak mugimendu bat egiten badu, horrek ez du eraginik zuzenean hegazti batengan, baina konfigurazio berean dauden sei-zazpi hegaztien artean gertatzen den aldaketa batek bai, horrek bai».
Jatorrizko artikuluak
- Arabazozoen murmurioa Enekoitz Telleria Sarriegi | |