Apotropaikoa: zertarako balio zuen Irulegiko Eskuak?
'Sorioneku' dio Irulegiko Eskuaren idazkunaren lehen hitzak. Aranzadi elkartearen hipotesietako bat da objektu apotropaiko bat izan zitekeela. Beste modu batera esanda, zoritxarra uxatzeko balio zukeen. Beste kulturetan badira funtzio hori duten hainbat adibide.
Lau lerro ditu Irulegiko Eskuaren idazkunakcloseInskripzioak.. Duela 2.100 urteko testuaren hasiera edonork uler dezake egun: sorioneku. Baina zergatik dio hori eskuak? Zergatik sorioneku? Nolatan sorioneku? Zertarako sorioneku?
Eskua berari ez ezik, so egincloseBehatu, begiratu. behar zaio haren inguruari. Burdin Aroaren amaiera aldeko (K.a. I. mendea) herri bateko etxe atarian topatu dute eskua. Etxekoei edo bisitariei zoriona opatzeko amuleto bat, agian? Hori da Aranzadi elkartekoen hipotesietako bat: objektu apotropaiko bat izan zitekeela.
Apotrozer? Apotropaiko. Grezieratik dator hitza, apotrepein (aldendu) aditzetik. Horixe bera da halakoen egitekoa: zoritxarra eta begizkoak uxatzeacloseAldentzea, bidaltzea.. Erritualak, sinboloak, esaldiak, estatuak.
Apotropaiko. Grezieratik dator hitza, apotrepein (aldendu) aditzetik. Horixe bera da halakoen egitekoa: zoritxarra eta begizkoak uxatzea.
Fatimaren eskua
Irulegikoa ez ezik, bada esku formadun beste bat: Fatimaren eskua. Ekialde Hurbilean eta Afrika iparraldeko herri musulmanek eta juduek erabili ohi zuten. Zoriona opatzeko baino gehiago, zorigaitza eta begizkoak uxatzeko balio zuen. Esku simetriko batean datza: hatz txikia eta potoloa tamaina berekoak dira, baita hatz erakuslea eta nagia ere. Erdi-erdian, hatz luzea du Fatimaren eskuak. Arabieraz, jamsa deritzo, eta juduen hizkuntzan, jamesh. Hau da: bost, eskuak dituen bezain beste hatz.
Begizkoaren Etxeko mosaikoa
Batzuetan, gaizkiari baino gehiago inbidiari aurka egitea zen halako objektuen helburua; beste batek zugan zuen jeloskortasunacloseBekaizkeria, inbidia. zen benetan min egin zezakeena. Amuleto mistikoak baino gehiago, mosaikoak ere erabili ohi ziren eraikinen sarreretan, jeloskorrei argi uzteko kontuz ibili behar zutela. Turkiako Antakya hiriko Begizkoaren Etxeko mosaikoa da adibide garbia: jeloskorraren begia dago irudikatuta, eta haren inguruan, bele bat, eskorpioi bat, suge bat, txakur bat, pantera bat, ehunzango moduko bat, ezpata bat eta hiruhortz bat, erasotzen ari direlarik. NanocloseIpotx. bat ere bada, begiari bizkarra ematen —haren zakila begirantz dago; gorputz biluziak ere begizkoak uxatzeko erabiltzen ziren—. Testu bat ere bada grezieraz: kai su. Euskarara ekarrita, baita zu ere. Gaizkilearen aurkako mehatxua da, jakin dezan zer gertatuko zaion ezer egitera ausartzen bada.
Begizkoaren Etxeko mosaikoan jeloskorraren begia dago irudikatuta, eta haren inguruan, bele bat, eskorpioi bat, suge bat, txakur bat, pantera bat, ehunzango moduko bat, ezpata bat eta hiruhortz bat, erasotzen ari direlarik.
Begizkoaren Etxean ere bada beste adibide bat. Mosaiko horretan, inbidiosoa agertzen da bere burua itotzen ari dela. Inguruan, lau felido ditu. Honela dio testuak: «Inbidia jasaten dutenen izaera adierazten du, besteen oparotasuna jasan ezinik, eta horrek dakartzan ondorio latzak».
Nazarra
Mediterraneoaren beste aldean ere bada amuleto ezagun bat: nazarra. Turkian eta Grezian da ohikoa. Begi urdin eta zuriak ez du imajinaziorako tarte handirik uzten: begizkoen kontrako sinbolo bat da.
Jatorrizko artikuluak
- Apotropaikoa: zertarako balio zuen 'Irulegiko eskuak'? Julen Otaegi Leonet | |