Irulegiren «irudi izoztu zabalago bat» erdietsi dute
Ikusi dute ekialdeko zona ere K. a. I. mendean abandonatu zela. Eskailera batzuk aurkitu dituzte aurten induskatutako etxebizitza
batean; orain arte, inoiz ez da halakorik atzeman Mendebaldeko
Pirinioetako Burdin Aroko herrixka batean.
Bukatu da Irulegiko aztarnategian (Nafarroa) inoiz egin den indusketa
kanpainarik luzeena. Aranzadi zientzia elkarteko arkeologo talde bat eta
ehun bat boluntario joan den ekainaren 19az geroztik aritu dira zona
horretan indusketacloseAntzinako hondakinak edo tresnak lurpetik ateratzea. lanak egiten, grinez. Hau zuten aurtengo helburu
nagusia: bertan zen Burdin Aroko herrixkaren hirigintza hobeki
ezagutzea. Hain zuzen ere, erdietsicloseLortu.
dute asmoa, hari loturiko hainbat
aurkikuntza egin baitituzte hiru hilabeteotan. Besteak beste, induskatu
gabea zen ehun metro karratuko zona batean aritu dira, eta ondorioztatu
dute orain arte aztertutako herrixkaren parte osoari egin zitzaiola
eraso Sertorioren gerran, K. a. I. mendean.
Ondorioztatu dute orain arte aztertutako herrixkaren parte osoari egin zitzaiola eraso Sertorioren gerran, K. a. I. mendean.
Herrixka ardaztencloseZerbait beste zerbaiten inguruan eraikitzen edo oinarritzen denean.
duen kale nagusiaren ekialdeko eremuari erreparatu
diote aurten bereziki. Azken kanpaina hasi arte, kale horren bestaldeko
bi etxebizitza eta karrikacloseKale.
bat ziren induskatuta. Orain, ikusita
ekialdeko zona ere K. a. I. mendean abandonatu zela, are eta zabalagoa
da antzinako Irulegiren «irudi izoztua», aztarnategiko zuzendari Mattin
Aiestaran historialariak nabarmendu duenez.
Azken indusketa lanei esker, guztiz bistaratu dute hirugarren etxebizitza bat, eta, arkeologoek azaldu dutenez, hainbat ezaugarri berezi dituzte horretan.
Halaber, azken indusketa lanei esker, guztiz bistaratu dute beste
etxebizitza bat, hirugarrena, eta, arkeologoek azaldu dutenez, hainbat ezaugarri
berezi dituzte horretan. Batetik, agerian gelditu da etxea bi alditan
eraiki zela: oinplanocloseEraikin baten ebakidura horizontalaren planoa, bereziki oinarriena.
laukizuzen eta estu bat zuen lehenbizi, eta, gero,
mendebalderantz zabaldu zuten, haren tamaina kasik bikoizteraino –70
metro karratuko azalera hartzen du–. Hain zuzen ere, bigarren eraikuntza
fase horretakoa da Aranzadik nabarmendu duen ezaugarrietako bat:
eraikinak harrizko eskailera bat du, zazpi mailakoa, etxearen sarrera
eta kale nagusia lotzeko balio zutenak. Aurkikuntza horren inportantzia
azpimarratu du Aiestaranek: «Mendebaldeko Pirinioetako Burdin Aroko
herrixketan oso-oso-oso ezohikoa da hori izatea; orain arte topatutako
bakarrak dira».
Elikagaiak inportatzeko tresneria
Bi mila piezatik gora aurkitu dituzte aurtengo indusketa kanpainan:
zeramika zatiak, animalia hezurrak, etxeko tresnak... Aurreko
kanpainetan ere halako ugari topatu izan dituzte, baina bada soilik
oraingoan nabarmendu diren zenbait elementu eta ondorio. Batetik,
induskatu berri duten etxebizitza horretan beste errotarricloseErrotako harri biribila, alea ehotzeko erabiltzen dena.
bat atzeman
dute, eta, beraz, ohartu dira herrixkako etxe guztiek zutela tresna
hori. «Dirudienez, etxebizitza bakoitzak bere irina ekoizten zuen,
aparte. Hau da, ez zegoen horretarako eraikin komunik. Hori horrela,
badirudi etxe bakoitzak, familia bakoitzak, pisu ekonomiko handia
zuela».
Halaber, sukaldaritzarekin loturiko zeramika eta askotariko edukiontzi
asko topatu dituzte aurten, eta bitxikeria batzuk aurkitu dituzte horien
artean: inportaturiko anforacloseLurrezko edo buztinezko ontzi luze eta estua, bi euskarri eta lepo luzea dituena eta antzina elikagaiak gordetzeko erabiltzen zena.
k. Aiestaranen esanetan, elikagaiak
ekartzeko erabiltzen zituzten: olioa Adriatikotik, eta ardoa Italiatik.
Gainera, beste datu bat ere erantsi du: «Ardoa, adibidez, erromatarren
gisara kontsumitzen dute, ontzi erromatarren gisako batzuetan».
«Ardoa, adibidez, erromatarren gisara kontsumitzen dute, ontzi erromatarren gisako batzuetan».
Historialariaren iritziz, hilabeteotako lanek asko lagundu dute erromanizazio prozesua nola gertatu zen jakiten. «Ikusten dugu hemengoek bertako kulturak mantentzen dituzten arren, iristen hasi zaizkiela Erromatar Inperioko zenbait elementu. Pixkanaka-pixkanaka, osoago ikusten ari gara erromanizazioaren puzzlea, falta genuen pieza hau aurkituta. Gainera, pieza honi esker konturatzen ari gara erromanizazio prozesua ez zela bat-batekoa izan, baizik eta oso gauza konplexua, eta ikusi dugu baskoi hauek jada K. a. 70eko hamarkadan erromatarrekin kontaktu dezentea zutela, nahiz eta beren berezitasunei eutsi».
Irulegiko Eskuak ekarritako ikusmina
Irulegiko Eskuak Euskal Herrian zein atzerrian piztu duen ikusmina
zalantzan jarri ezinezkoa da aurkikuntza jakinarazi zenez geroztik.
Gainera, azken hiru hilabeteotan are eta nabarmenagoa izan da interesa.
Aranzadik jakinarazi duenez, ekain erdialdetik aitzinacloseAurrera.
2.000 lagunetik
gora izan dira aztarnategian, zientzia elkarteak antolaturiko bisita
gidatuetan.
Hurrengo indusketa kanpaina noiz hasiko den jakinarazi ez badute ere, espero da datorren urteko udaren hasieran ekitea berriz lanei. Edonola ere, datak data, gauza bat argi da: oraindik ere, asko dago egiteko. Gogotsu aitortu du hori Aiestaranek, eta ilusioz azaldu du litekeena dela beste aurkikuntza mordoa egiten ahalko dela Irulegiko aztarnategian. Miaketa geofisiko ugari egin da inguruan, eta azterketa horiek ondorioztatu dute hamalau bat hektareako eremuan izan daitezkeela eraikinak. «Hasi baizik ez gara egin».