Antropozenoaren hasieran ote gaude?
Antropozenoa epoka geologiko moduan ezartzeko eztabaida zientifikoak beste pauso bat eman du: Kanadako Crawford lakuan, Lurra epoka geologiko horretan sartu dela erakusteko froga gehiago aurkeztu ditu horren aldeko antropologoen lantaldeak.
Antropozenoaren hasieran garrantzi handia duen osagai baten aurkikuntza azpimarratu dute: plutonioa.
Geologoen artean eztabaida dago gaur egun gauden aro geologikoaren izaera
zehazteko: ofizialki, Holozenoan dago Lur planeta, duela 11.000 urtetik.
Beste hainbat zientzialarik, berriz, uste dute AntropozenoacloseGizakiak Lurraren kondizio fisiko, geologiko eta biologikoetan eragina dueneko aroa.
n dagoela
jadanik Lurra. Ideia horren sortzaile izan ziren Paul Crutzen eta Eugene Stoermer 2000ko
hamarkadan, eta 2009an Antropozenoaren Lantaldea osatu zuten mundu
osoko geologo talde batek, geologoen akademiak modu ofizialean ideia
hori aintzat har zezan: euren arabera, Lur sistemaren prozesu nagusiak
eraldatuta daude gizakiaren jardueraren ondorioz. Talde horretan hainbat
eztabaida daude ixteko; besteak beste, Antropozenoaren abiapuntua noiz
ezarri.
Ildo horretan, abiapuntua ondoen islatzen duen tokiaren berri eman dute: Kanadako Crawford aintzira. Hain zuzen ere, aro geologiko berriak markatzen duen tokiari «urrezko iltzea» deitzen diote —esate baterako, Zumaia eta Deba arteko flyschean Paleozenoaren bi garairen arteko horietako bi mugarri daude—.
Crawford lakuan aurkitutako sedimentuek ezin zehatzago erakusten dute azken milurtekoetan izandako ingurumen aldaketen erregistroa.
Geologoek aipatu dutenez, Crawford lakuan aurkitutako sedimentucloseUrak, haizeak edo antzeko zerbaitek utzitako hondarraren, buztinaren edo halakoen metaketa.
ek
azken milurtekoetan izandako ingurumen aldaketen erregistro ezin
zehatzagoa erakusten dute. Besteak beste, Antropozenoaren hasieran
garrantzi handia duen osagai baten aurkikuntza azpimarratu dute:
plutonioa. Material hori 1950eko hamarkadan hidrogeno bonbekin egiten
hasi ziren proben aztarna ezin hobea da, ordura arte gai hori kantitate
txikitan baino ez baitzen topatzen. Geroztik, parekorik gabeko
hazkundea izan zuen plutonioaren aztarnak mundu osoan. 1970an entsegu
nuklearrak egitea debekatuz geroztik, gutxitu egin dira arrastoak, baina
handiak dira oraindik ere.
Kanadako Crawford lakuan aurkitu dituzte Antropozenoaren ezaugarri diren beste gai batzuk: ikatz zentralen errautsak, metal astunak, plastikoa...
Antropozenoaren ezaugarri diren beste gai batzuk aurkitu dituzte Crawford lakuan: ikatz zentralen errautsak, metal astunak, plastikoa...
Hain zuzen ere, 1950eko Azelerazio Handian gertatu zen kutsadura
horren guztiaren eztanda. Antropozenoaren Lantaldeak dioenez, nabarmen handitu zen higaduraren eta hirigintzarekin nahiz nekazaritzarekin lotutako
sedimentuen garraioa. Halaber,
karbonoaren, fosforoaren eta nitrogenoaren zikloetan nahaste handiak
gertatu ziren, bai eta goi mailako ingurumen aldaketa batzuk ere:
berotze globala, itsas mailaren igoera, ozeanoen azidotzea eta itsasgunecloseItsas eremu.
hilen zabalkundea. Aldaketa horietako askok milurteko asko iraungo
dute, eta Lur Sistemaren bidea eraldatzen ari dira.
Proba horiek denak aurkeztu dizkiote ICSri, eta hark hurrengo urtean erabaki beharko du Lurra epoka geologiko berri batean dagoen ala ez.
Estratigrafiako Nazioarteko Batzordeak hurrengo urtean erabaki beharko du Lurra epoka geologiko berri batean dagoen ala ez.
Jatorrizko artikuluak
- Kanadako Crawford lakua, Antropozenoaren hasieraren ispilua Iñaki Petxarroman | |