Amonite bat topatu dute Langraiz Okan: 60 bat zentimetroko diametroa du
Amoniteen fosilak 40 bat zentimetrokoak izaten dira, eta honek 60 ditu. Kretazeokoa dela ondorioztatu dute, duela 87 milioi urtekoa.
Noizbehinka, espero baino hurbilago topa daitezke altxor txikiak,
galdetu diezaiotela bestela Langraiz Oka inguruan, Araban,
zebilen mendizale talde bati. Irail hasieran herriko harrobiaren
inguruan zebiltzala, amonitecloseMolusku zefalopodo fosila, maskorra kiribilean duena.
bat topatu zuten ustekabean. Eta ez da makala aurkikuntza: amoniteak 60 bat zentimetroko diametroa du —40 zentimetrokoak izan ohi dira—,
eta ondorioztatu dute duela 87 milioi urtekoa dela; Kretazeokoa, hain
zuzen.
Ana del Val Arabako Foru Aldundiko Kirol eta Kultura diputatuak adierazi du herritarren laguntzari eta protokoloak jarraitzeari esker gertatzen
direla horrelako aurkikuntzak: «Edozein elementu paleontologikocloseHistoriaurreko izaki bizien fosilak aztertzen dituen zientziaren alorreko.
ren bat
aurkituz gero, ardura duten agintariei jakinarazi behar zaie».
Arabako Foru Aldundiaren helburua da fosila babestea eta jendaurrean ahalik eta bizkorren jartzea. Lehenago, ordea, kontserbaziorako beharrezkoak diren ikerketa zientifikoak eta zaharberritze lanak egin behar dituzte.
Arabako Natura Zientzien Museoan egongo da fosila, eta, aurkikuntza horrekin, guztira hiru amonite izango dira ikusgai bertan.
Arabako Natura Zientzien Museoan egongo da fosila, eta, aurkikuntza horrekin, guztira hiru amonite izango dira.
Jatorrizko artikuluak
- 60 bat zentimetroko diametroa duen amonite bat topatu dute Langraiz Okan Amaia Jimenez Larrea | |