Amets Aranguren: «Gazteek esan dute eskolatik kanpo guztia dela basamortu bat»
Zer behar dute gazteek? Euskaratik ditugun erronkak aletzen jardunaldiak egin dituzte, Euskalgintzaren Kontseiluak antolatuta. Gazteei hitza emateko baliatu nahi izan zituzten, bereziki.
Han jasotakoak buruan bor-bor ditu oraindik
Kontseiluko proiektuburu Amets Arangurenek (Iruñea, 1998): besteak beste, euskara gaitasun nahikoa duten irakasleak behar direla, hezkuntzan euskara izan gabe
ezin dela euskaldundu, eta euskarazko edukirik ez dagoela ikus-entzunezkoetan.
Zein da ondorio nagusia?
Agian, lurraldetasunari begiratu behar zaiola benetan. Gazteekin egin genuen mahai inguruan, Nafarroako Erriberako bi gazte izan genituen, eta Ipar Euskal Herriko bat. Iruditzen zait gazte horiei entzutea oso inportantea dela benetan nahi badugu Euskal Herri mailako ikuspegi bat izatea.
Gazteei hitza eman diezue. Zer esan dute?
Bada,
esaterako, eskolak emateko euskara gaitasun nahikoa duten irakasleak
behar direla, eta hori instituzioek bermatu behar dutela.
Unibertsitateko ikasleei dagokienez, euskarak eremu akademikotik kanpo
ere egon behar duela, bestela ez goazela inora. Euskaraz eroso aritzeko gune seguruak ere eskatu dituzte; askotan esaten da gazteek ez
dutela indarrik jartzen horretan, beste gauza batzuetan dabiltzala; igual
kontua ez da hainbeste hori, baizik eta eskaini behar zaizkiela espazio
batzuk, erosotasun bat. Horrez gain, Nafarroako ikasleek zonifikazioaclose1986ko Euskararen Foru Legearen ondorioz, Nafarroa hiru eremu administratibotan banatuta egotea.
ere aipatu dute: horrek jartzen dituen mugak. Euskara aukera gisara
eskaintzea ere arazo bat dela azaldu dute gazteek; izan ere, aukera gisara
eskainita, aukera hori ez hartzeko modua egonda, horrek eragina
du.
Matematikak, esaterako, ez dira hautazkoak...
Hori
da, hori da. Edo esan dute, adibidez: «Edozein diskotekatan ez dizute
jartzen musika euskaraz». Edota: «Ez dago XXI. mendeko gauzarik
euskaraz»... Horiek dira gazteek esandako gauzak: haien esaldi
literalacloseHitzez hitzekoa.
k. Erreferenteen kontua ere aipatu dute, eta hor gurasoen munduan sartu dira: nola erreparatzen zaien askotan gazteei, baina nola
maiz gurasoek euskaraz egiten dieten seme-alabei, baina beren artean euskaraz egin ez. Hori gazteendako zer da? Gurasoak dira
heldutasunaren sinonimoa; haiek ez dute euskaraz egiten, eta, beraz,
gaztelera da heldutasunaren sinonimo. Gazteleraz egin behar da
lagunekin, hori baita lagunekin funtzionatzen duen hizkuntza: eskolaz
kanpokoa. Eta eduki falta ere asko aipatu dute gazteek:
ikus-entzunezkoen eduki falta. Telesailak, sare sozialak; hor hutsune
handi bat dago.
«Eduki falta asko aipatu dute gazteek: ikus-entzunezkoen eduki falta. Telesailak, sare sozialak; hor hutsune handi bat dago».
Gazte asko eskolak euskaldundu ditu. Lehen hizkuntzak eragina du hizkuntza gaitasunean, eta ingurune soziolinguistikoak ere bai. Euskaraz gaztelaniaz baino okerrago moldatzen dira gazte asko. Zer behar dute?
Nabarmendu dute, batez ere, eskolan euskara jaso badute ere, hortik kanpoko esparru gehienetan ez dutela aukerarik euskara entzuteko, erabiltzeko: deusetarako ez. Esan dute indar handia eman zaiola eskolari, baina hortik kanpoko guztia basamortu bat dela. Noski, hezkuntzan euskara izan gabe ezin gara euskaldundu, baina horrek bakarrik ez du balio.
Askotarikoak dira errealitateak: euskaraz jarduteko zailtasunak
dituzten gazteak, euskararekin ia loturarik ez dutenak,
arnasguneetan-eta euskaraz joricloseOparo.
ari direnak... PeriferiacloseKanpoaldea.
n daudenez hitz
egin da azkenaldian. Periferia bat baino gehiago daude...
Periferiaz ez baizik periferiez hitz egitea inportantea da. Dena den, periferia
terminoa bera lausoa dela esanen nuke. Periferia dena, aldi berean,
beste periferia baten zentroa ere bada... Tolosan bizi den batentzat,
Lizarra izan daiteke periferia bat euskarari dagokionez, baina Lizarra
izan daiteke zentroa Angeluko edo Murchanteko batentzat. Orduan, hor ere
arrisku pixka bat ikusten diot periferia hitza erabiltzeari;
horrela izendatzeak sinetsarazten ahal dizu hori, eta horren gainean
eraikitzen ahal duzu zure izaera, jarduna edo dena delakoa... Agerikoa
da: errealitate soziolinguistiko asko daude Euskal Herrian, eta,
irakurketa bateratu bat eginda ere, tokian tokiko proposamenak egin
beharko dira. Ez dugu ahaztu behar, gainera, bi hizkuntza hegemonikocloseNagusitasuna duena.
ren
erdian gauden heinean, haiekin nahastuta bizi garen heinean, euskalduna izate hutsa periferikoa izatea dela, eta igual ez dugu hasi behar
hain sakonki ikusten euskaldunon barruan nor den euskaldunagoa:
mailakatze hori ez dakit zenbateraino den ona.
«Tolosan bizi den batentzat, Lizarra izan daiteke periferia bat euskarari dagokionez, baina Lizarra izan daiteke zentroa Angeluko edo Murchanteko batentzat».
Alde horretatik, gazteok zerk batzen dituen bilatzea ez da garrantzitsuagoa?
Bai,
eta zaila da topatzea zerbait denontzat komuna dena. Agian kontsumo
ohiturak izan daitezke; pantailei begira, egun digitalizazioak daukan
tokiari dagokionez, sareak izan daitezke, dena homogeneizatzencloseBerdintzen.
ari den
garai honetan, denak batzen dituen zerbait. Hala ere, nortzuk dira gazte
horiek osatzen duten gu hori? Erdaldunak izan baina
euskaltzaleak direnak sartzen dira? Ez? Denen arteko loturak topatzea
zaila iruditzen zait. Eta, nahiz eta denak batzen dituen zerbait topatu,
tokian tokiko proposamenak egin behar direla iruditzen zait.
Teknologia berrien arloan-eta dauden hutsuneak behin baino gehiagotan aipatu dituzu. Horrek erakusten du zaharkituta daudela hizkuntza politikak?
Argi dago gazteei zer behar duten galdetuta esaten badute eduki falta dagoela, erreferente falta dagoela, euskaraz XXI. mendeko gauzen falta dagoela, egun dauden hizkuntza politikek ez dietela beharrei erantzuten.
Gazteei usu egozten zaie euskaraz ez mintzatzea. Saihestu beharrekoa da zama hori, ezta?
Bai.
Zera esan nahi dut horren harira, askotan hitz egiten da egungo
belaunaldiez, baina egungo belaunaldiak ez dira gazteak: bizirik dagoen
jende guztia da egungo belaunaldia. Nire ustez, tematzen gara iragan bat
mantendu eta etorkizun bat bermatzeko saiakera horretan, eta orainaz
ahazten ari gara. Alde horretatik, uste dut anbizioa behar dela gauzak
aldatzeko, baina errealista ere izan behar dela; ikusi behar da zer
dagoen gaur egun, eta kontziente izan behar dugu egoeraz. Errealitatea
kontuan hartzea ez dago sobran: bestela, beti ematen du atzetik goazela.
Eta zera erantsi nahi nuke: euskalgintzaren erronka handienetako bat da
euskal komunitatea osatzen duen gu horren ertzak lausotzeacloseMoteltzea, margultzea.
, eta
onartu behar ditugu orain arte onartu ez diren beste euskalduntasun
batzuk: hori da egungo egoerara egokitzea.
«Egungo belaunaldiak ez dira gazteak: bizirik dagoen jende guztia da egungo belaunaldia».
Jatorrizko artikuluak
- «Gazteek esan dute eskolatik kanpo guztia dela basamortu bat» Arantxa Iraola | |