Amaia Arroyo Sagasta: «Teknologiaren erabileran hezi behar ditugu ikasleak»
Adimen artifiziala hezkuntzan nola erabili izan du aztergai Amaia Arroyo (Arrasate, Gipuzkoa, 1983) Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikertzaileak Inteligencia artificial y educación: construyendo puentes [adimen artifiziala eta hezkuntza: zubiak eraikitzen] liburuan.
Eraiki al daitezke zubiak hezkuntzaren eta AA adimen artifizialaren artean? Zertarako?
Uste dut eraiki behar direla, ze adimen artifiziala egungo errealitatean dago. Aukera bat baldin badaukagu, teknologia bat, ikasi behar dugu modu egokian baliatzen: modu arduratsuan, kritikoan, osasungarrian... Eskolak eta oro har hezkuntzak badauka ardura bat.
Liburuan jaso duzu: teknologiak ez dira neutralak. Zer aukera eskaintzen ditu hezkuntzan AAk? Zer arrisku ditu?
Ez dira neutralak, ze teknologiak pertsonok egiten ditugu. Horretaz eta dituen inplikazio guztiez kontziente izatea oso garrantzitsua da. Arrisku nagusia dena datu bihurtzea da. Adimen artifizialak datuetan oinarrituta funtzionatzen du. Eta datu horiek nork ditu? Enpresa multinazional teknologiko handiek. Eta zertarako erabiltzen dituzte? Hor dago mamua. Poliki-poliki badirudi horren kontzientzia hartuz goazela. Era berean, alde onak ere baditu, baita promes asko ere: pertsonalizatu ahal izango dugula, sortzaileagoak izango garela, aukera gehiago izango ditugula...
«Adimen artifizialak datuetan oinarrituta funtzionatzen du. Eta datu horiek nork ditu? Enpresa multinazional teknologiko handiek. Eta zertarako erabiltzen dituzte? Hor dago mamua».
ChatGPT deabrutzat daukate zenbaitek, ikasleek bertatik kopiatzen dituztelako lanak. Arriskutsua izan daiteke hezkuntzarako? Badago hura ikasketa prozesuaren mesedetan erabiltzerik?
Bai eta bai. Adimen
artifizial sortzaileek lana arintzen digute. Zergatik ez ditut
erabiliko? ZilegicloseLegeak, moralak edo arrazoiak zerbait ez galaraztea.
da. Baina ikaskuntza dagoenean, ikusi behar dugu
zenbateraino bihurtzen den oztopo, ikaskuntzarako eraikuntza egon behar
baita, esfortzu kognitiboacloseEzagutza.
... Hezkuntzako profesionalok gai izan behar
dugu ikasleei modu egokian erabiltzen laguntzeko. Horretarako, erabilera
aitortua behar dugu. Ikasle batek ez badu aitortzen ChatGPT erabili
duela eta lan bat ematen badit, irakurriko dut, eta esango dut:
«Bikain». Ikaskuntza prozesua hobetzeko eman diezaiokedan feedbacka oso
pobrea da: ez dago egokituta haren benetako mailara. Aldiz, demagun hau
esaten didala: «Lan hau egin dut, baina paragrafo honetan ChatGPT
erabili dut». Bada, orduan, irakasle gisa, esan dezaket: «Zergatik ez
diozu beste hau galdetzen? Edo egin duzun lotura horrela egin dezakezu».
Erabilera aitorturik ez badago edo ez badiegu erakusten autorregulatua
izan behar duela, irizpide kritikoa eduki behar dutela jakiteko noiz
erabili eta noiz ez... pobretu egingo da ikaskuntza prozesua.
Edozein adinetarako al da egokia AA?
Ikasleak trebatu behar ditugu teknologia digitala modu seguruan, kritikoan eta arduratsuan erabiltzeko. Adimen artifiziala teknologia horren zati bat da. Oinarrizko alfabetatzea behar dugu, hau da, ulertzea nola funtzionatzen duen. Txikitatik has daiteke. Kontzientziaz eta oso modu kritikoan, baina hezi behar ditugu teknologiaren erabileran. Adimen artifizialari dagokionez, pantailarik erabili gabe, egin ditzakegu dinamikak txiki-txikitatik. Txiki-txiki esaten dudanean, 8 urte ingurukoez ari naiz. Egin daiteke, logika ulertuz joateko eta poliki-poliki irizpide kritiko horiek garatuz joateko.
«Oinarrizko alfabetatzea behar dugu, hau da, ulertzea nola funtzionatzen duen (...). Adimen artifizialari dagokionez, pantailarik erabili gabe, egin ditzakegu dinamikak txiki-txikitatik».
Nola presta daitezke irakasleak?
Teknologiaren logika
ulertzea da gakoacloseGiltza.
. Ez da hainbeste tresna bat oso ondo erabiltzen
jakitea edo etorri den azkena erabiltzen jakitea, baizik eta ulertzea
halako teknologien atzean zer dagoen, gutxienez. Gutxienez ulertzen
badugu teknologia horiek nola funtzionatzen duten, etorriko diren tresna
berriekin ez dugu arrakala handirik edukiko, eta izango dira irizpide
kritikoak esateko: honek balio erantsia al dauka ikaskuntza prozesuan?
Jatorrizko artikuluak
- Amaia Arroyo Sagasta: «Teknologiaren erabileran hezi behar ditugu ikasleak» Irati Urdalleta Lete | |