«Literatura guztietan isildu da emakume idazleen lana, baita gurean ere»

  • 710 hitz

Euskal literaturaren historia « androzentrikoaGizonezkoari eta haren ikuspuntuari ematea posizio zentrala. » gainditzeko asmoz, XIV. mendetik XX.era arteko emakumezko idazleek sortutako testuak bildu eta aztertu ditu Amaia Alvarez Uriak 'Zuzi iraxegia. Euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa' lanean.

Amaia Alvarez Uria ikertzailearen 'Zuzi iraxegia' liburuaren aurkezpena, Durangoko Azokan. BERRIA

«Emakume idazleen lana beti izan da isildua, baztertua eta ahaztua; ez zaio baliorik eman eta ez zaio interesik topatu. Literatura guztietan gertatzen da hori, baita gurean ere». Hutsunea seinalatu, eta hura osatzen saiatzea izan da Amaia Alvarez Uriaren asmoa (Bilbo, 1978). Euskal Filologiako lizentziaduna eta literaturako doktorea ez ezik, EHUko irakaslea ere bada, eta euskal emakumezko idazle klasikoen lana bildu eta berreskuratzeko idatzi du Zuzi iraxegia. Euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa liburua.

XIV. mendeko baladekincloseHitz neurtuzko kontakizunekin.
hasten da lana, eta XX. mendearen erdialderaino egiten du aurrera, hain zuzen ere, ardatz hartuta Euskal Pizkundearen bueltan Julene Azpeitiak, Maddi Ariztiak eta Katalina Eleizegik 1930eko hamarkadatik 1960ko hamarkadara artean idatzitako poema, antzezlan eta ipuinak.

'Amattoren uzta', Maddi Ariztiak bildu zituen ipuinen bildumaren azala.

Alvarez Uriak liburuan dioenez, «beti» egon dira emakume literaturgileak, baina ia ikusezinak izan dira orain arte euskal literaturaren historiari buruzko liburuetan. Zergatik? Argi erantzun du: «Historian emakumeek egindako ekarpena ez delako aintzat hartu, bigarren mailakotzat jo delako, eta baztertu edo desagerrarazi ere egin delako. Hainbat egile eta testu ahanzturan egon dira, emakumeenak izateagatik, eta baita euskaraz idatzita egoteagatik ere».

Berez, Alvarez Uriak dioenez, liburuan bildutako testuak bilatzea ez da bereziki zaila. «Ez da sekulako ikerketa egin behar, ez dira urteak eman behar artxiboetan. Nahi izatera, topatu egiten dira testu horiek. Baina ez dago interesik». Alvarez Uriaren hitzetan, ez dira egileak eta testuak bakarrik falta. «Begirada ere falta da».

«Ez da sekulako ikerketa egin behar (...). Nahi izatera, topatu egiten dira testu horiek. Baina ez dago interesik».

Amaia Alvarez Uria (literatur ikerlaria)

Nagusiki, baladak biltzen ditu liburuko lehen atalak. Baina, bilketa egiteaz gainera, historikoki testu horiek interpretatzeko nagusitu den modua ere zalantzan jartzen du lanak. Horregatik, pasarte baten tituluan, esaterako, zirrimarratuta ageri da maitasun hitza Maitasun baladak izenburuan. Ikertzaileak dioenez, balada horiek, izendapen hori jaso duten arren, maiz ez dute maitasun sentimendurik adierazten, «jokaera misoginocloseEmakumeenganako ezinikusia duena.
ak» baizik. Eta horregatik zirrimarra. Besteak beste, atal horretan bildutakoen artean dira Urtsua, Andre Emili, Atharratze jauregian, eta Isabelatxu baladak. Gurasoek diru truke ezkondutako alabei buruzkoak dira haietako batzuk, ezkontzatik kanpoko haurdunaldiak deskribatzen dituzte beste batzuek, eta badira hilketak, bortxaketak eta nekrofiliacloseHeriotzak erakartzea.
ekintzak ere aipatzen dituztenak.


Idatzizkoaz harago

Literatura idatziaz gainera, ahozko literatura ere hartu du kontuan liburua osatzeko orduan. Bertsoak dira horren adibiderik argiena, baina ahozko ipuinak eta ahozko antzerkia ere jaso ditu. Hitzaurrean zehaztu duenez, euskal ahozko herri literatura «oso aberatsa» da, eta «ezezaguna». «Euskal literaturaren historiari begiratzen diogunean, egin den baloraziorik hedatuena zera da, berantiarra, urria eta erlijiosoa izan dela. Nagusiki elizgizonek idatzitako dotrina, katixima eta otoitz liburuak direla euskaraz XX. mendera arte aurki ditzakegun euskal testu zaharrak. Baina bada testu laiko eta literario interesgarririk gure hizkuntzan azken sei mendeetan; are gehiago, egun nagusi den narratibatik edo idatzizko eta argitaratutako testugintzatik harago bilatzen badugu». Eskutitz sorta bat ere bildu du liburuan horregatik, betiere ikuspegi literariotik aztertzeko.

Ikerlariak Euskal Herri osoko testuak bildu ditu liburuan: hala Ipar Euskal Herrikoak nola Hego Euskal Herrikoak. Eta bi esparru horien harremanari buruzko gogoeta ere egin du liburuan. «Oso argi geratuko da zein desberdinak izan diren batean eta bestean izan diren tradizioak eta haiek euskal letretara ekarri dituzten ondorioak. Oso gutxitan gertatu da bi aldeetan erritmo berean urratzea literaturaren bidea».

«Bada testu laiko eta literario interesgarririk gure hizkuntzan azken sei mendeetan».

Amaia Alvarez Uria (literatur ikerlaria)

Nork idatzi du euskaraz?

EresicloseKanta zaharra, hileta kantua.
eta baladekin hasten da lana, eta Estibaliz Sasiolakoaren poemak aztertzen ditu XVI. mendeari eskainitako atalean. Azpeitiko gutuneria esaten zaion gutun sorta biltzen du XVII. mendeari buruzkoak. Luisa Misericordiakoaren Gabon sariak lana ere jasotzen du XVIII. mendeari buruzko kapituluak. Bizenta Mogelen testuingurua eta testuak ez ezik, hainbat emakumezko bertsolariren lanak ere badakartza XIX. mendeari buruzkoak, eta Julene Azpeitia, Maddi Ariztia eta Katalina Eleizegi ditu aipagai azkenak, XX. mendeko literaturari eskainitakoak.

Euskaraz idaztearen historia ere ageri da liburuan, Alvarez Uriaren hitzetan. «Nork idatzi duen euskaraz, norentzat, zer baldintzatan eta, diglosiacloseBi hizkuntza diren lurraldeetan, bata eginkizun jasoetarako eta bestea apaletarako erabiltzen direnean gertatzen den egoera.
egoera hori aztertuta, ea zergatik egin den hautu hori edo ez».

Euskaraz sortutako testuak dira aztertutako gehienak, baina hiru salbuespen egin ditu egileak. Margarita Nafarroakoak frantsesez idatzitako Heptamerona ipuin bilduma da lehena, Katalina Erausoren Historia de la monja alférez bigarrena, eta Rita Barrenetxeak gaztelaniaz idatzitako Catalin da azkena.