Aldaketaren sugarra
Talaia BHI (Hondarribia) - Ines Perez, Elene Amiano eta Nora Amunarriz (Batxilergoko 1. maila) |
Industria Iraultzaren hastapenenetan, orduko pospologileek greba eta borroka garrantzitsuak egin zituzten langileen eskubideen alde Erresuma Batuan, Espainian eta baita Euskal Herrian ere. Emakumezkoak ziren gehienak, eta oso baldintza gogorretan egiten zuten lan.