Hondarribiko alkateak dio alardean andreak eta gizonak ateratzeko lan egingo duela

  • 482 hitz
  • Albistea entzun

Irailaren 8an ospatu ohi dute Hondarribian (Gipuzkoa) jaietako egun handia, eta Alardea izaten da ekitaldirik garrantzitsuena. Jaizkibel konpainiak 25 urte daramatza Alardean emakumezkoen parte hartzea bermatzen; izan ere, beste konpainietan ezin izan dute normal desfilatu.

Aurten aldaketak egon daitezke, urte askoan EAJren eskuetan izan ostean, Abotsanitz plataformarena baita alkatetza.

Hautsak harrotu ditu Guztion Alardea taldeak egindako salaketak. Azaldu dutenez, Hondarribiko Alardeko Musika Banda Elkarteak konpainiako kideei eskatu die «erantzukizun adierazpen» bat izenpetzeko, adieraziz andreak soilik kantinera gisara nahi dituztela desfilean. Era berean, onetsicloseOntzat eman.
behar dute konpainiatik «kanporatu» egingo dituztela alarde parekidearen aldeko urratsen bat egiten badute. Igor Enparan alkateak (Abotsanitz plataforma) nabarmendu du alardea «hondarribiar guztien ondare immateriala» dela. Eta erantsi du: «Herritar guztiek, gizonek zein emakumeek, parte hartzea bermatzeko lanean jarraituko dut».

Agiriari dagokionez, alkateak esan du sare sozialen bidez izan duela haren berri, eta, oraingoz, duen informazioaren arabera behintzat, ez duela ondoriorik izan, «mehatxua» egon badagoen arren. Halaber, idatziak eragiten dienei eskatu die udaletxera jotzeko: «Argi eta garbi esan nahi dut udaleko eta nire bulegoko ateak irekita daudela eta babestu egingo ditudala, ez baitut onartu nahi inolako purgacloseArrazoi politikoak direla eta, pertsona bat postutik kentzea.
rik».

«Argi eta garbi esan nahi dut udaleko eta nire bulegoko ateak irekita daudela eta babestu egingo ditudala [Musika Banda Elkarteko kideak], ez baitut onartu nahi inolako purgarik».

Igor Enparan (Hondarribiako alkatea)

«Misoginia» salaketa

«Gauaren Emeak ez da elkarte bat, Bidasoaldeko emakume gazte eta feministak gara. Saminduta gaude inguruan bizi dugun misoginiacloseEmakumeenganako ezinikusia.
ren gaineko inpunitateacloseZigorrik jasotzen ez duenaren egoera.
ikusirik. Nekatuta gaude isiltasun honen konplize izatearekin eta feminismoaren ideiak zabaltzeari ekin diogu». Hitz horiekin egin dute hainbat andrek Hondarribiko alardearen inguruan gogoetatzeko egin duten idatziaren aurkezpena. Bide batez, hainbat argazki ere zabaldu dituzte; Hondarribiko Udaletxean eta batzokian jarritako kartelenak dira, «misoginia» salatzeko, eta alarde baztertzaileari olescloseDiosala, agurra.
egiteko instituzioek eta talde politikoek egiten dituzten keinuak arbuiatzeko.

«Gutxik ezagutuko dute eta are gutxiagok baloratuko dute Hondarribiko herriak alardearen auzian bizi duen egoera berriaren atzean egin den lana».

Gauaren Emeak

«Gutxik ezagutuko dute eta are gutxiagok baloratuko dute Hondarribiko herriak alardearen auzian bizi duen egoera berriaren atzean egin den lana», azaldu dute. «26 urteko borroka latza eman dute herri honetan berdintasuna aldarrikatu duten herritarrek. Gizarte matxistaren oldarraldiacloseErasoaldia.
eta instituzioen utzikeria jasan dute, erabateko bakardadean aritu dira. Baina gogor eta tinko eutsi diote justiziaren idealari», esan dute. Talde politikoen artean, EH Bilduk izan duen jarrera txalotu dute. Eragozpenak eragozpen, beti hautu parekidecloseBerdintasun printzipioan oinarritzen dena.
aren defentsa egin izana nabarmengarria iruditzen zaie. «Gizarte matxista batean bizi garenez, emakumearen aldeko apustua ez zaio merke atera alderdi honi eta bere militanteei».

Aintzat hartucloseKontutan hartu.
behar da egun alkatetza duen plataforma bera ezker abertzalearen barruko eszisiocloseZatiketa, bereizketa.
baten emaitza izan zela, eta alardearen inguruko ikuskera ezberdinak egon zirela banaketa horren atzean. Alkatetza lortu berria du Abotsanitz plataformak, eta horrek aurten alardearen auzian zer ondorio izango dituen ikusi beharko da. EAJk hamarraldiak egin ditu alkatetzan, jarrera irmoa izan du beti alardea ulertzeko era baten alde, aldarri parekidearen aldeko keinurik ez du inoiz egin. Baina Abotsanitz plataformak bestelako jarrera izan du beti desfile parekidearen inguruan; urtero harrera egin dio, adibidez, Jaizkibel konpainiari ere.

Alkatetza lortu berria du Abotsanitz plataformak, eta horrek aurten alardearen auzian zer ondorio izango dituen ikusi beharko da.

Jatorrizko artikuluak