Akordioa hitzartu dute Iruñeko Erorien Monumentuari beste esanahi bat emateko
EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik hitzartu dute akordioa. Sinbologia frankista duten arkitektura elementuak eraitsiLurrera bota. nahi dituzte, kupula ezkutatu, eta memoria demokratikoaren zentro bat sortu, Maravillas Lamberto izena hartuko duena.
Euskal Herrian egun zutik den sinbolo frankista esanguratsuena da.
Erorien Monumentuaren inguruko korapiloa askatutzat jo dute EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik. Aspaldiko eztabaida izan da hori Nafarroan eta hiriburuan. Francisco Franco diktadorea hil zeneko egunaren urteurrenean Iruñean diktaduraren sinbolo gorenari beste esanahi bat emateko akordioa izenpetu dute hiru alderdiek, eta «historikotzat» jo dute.
Iruñerrian hainbat norabidetatik ikusten den eraikinaren kupulacloseEsfera erdiaren forma duen ganga.
desagerraraziko da; Emilio Mola eta Jose Sanjurjo militar kolpistak hobiraturik izan zireneko kriptacloseEliza baten azpian egindako hilobi edo kapera.
eraitsiko da; 1942an eraikina inauguratu zenean ezarri ziren marmol harriak kendu egingo dira, bertan ezkutuan Francoren izena baitago zizelkaturik; Ramon Solzen margolanei eutsi egingo zaie, baina ez dira jendaurrean bistaratutako, eta interpretazio zentroan horien irakurketa kritikoa egingo da. Eraikinaren arkuak eraitsi egingo dituzte, eta kanpoaldean aldaketa esanguratsuak egingo dituzte.
Beste aldaketa adierazgarria izango da memoria demokratikoaren zentro bat sortuko dutela, eta sinbologia bereziko izena jarriko diote: Maravillas Lamberto, 1936ko gerran frankistek bortxatu eta eraildako hamahiru urteko neska larragarra. Akordioak dioenez, «1942an altxatu zen eraikina, Iruñearen bihotzean, estatu kolpea eman zutenen altxamendua oroitzeko eta goratzeko, bai eta ondorengo erregimencloseEstatu bat gobernatzeko era.
totalitarioa ere». Sinatzaileek adierazten dute eraikin frankista horren aurka «irmo, argi eta modu adierazgarrian» ekin behar dela.
Diktadura goratzen duen eraikinari guztiz bestelako esanahia eman nahi diotela azpimarratu dute hiru alderdietako eledunekcloseBozeramaileek.
, eta gaineratu akordioak ez diola soilik iraganari begiratzen. Eskuin muturra eta gorroto mezuak gorantz ari diren honetan, orainari eta etorkizunari ere begiratu nahi diote.
Eskuin muturra eta gorroto mezuak gorantz ari diren honetan, orainari eta etorkizunari ere begiratu nahi diotela esan dute hitzarmena sinatu duten alderdiek.
Aurrekariak
Aurretik ere izan dira Erorien Monumentuaren auzia konpontzeko saiakerak. 2015-2019ko legealdian, Joseba Asironen gobernu taldeak ideia lehiaketa bat jarri zuen martxan. Aurkeztutako zazpi proiektuetatik batzuek planteatzen zuten monumentuari bere horretan eustea, elementu eta izkribucloseIdazki.
faxistak kenduta; beste batzuek proposatu zuten eraikina sakon eraldatzea; azkenik, beste aukera bat ere aurkeztu zuten: goitik behera eraistea. Ondorengo legealdian, baina, UPNren udalak alde batera utzi zuen auzia.
Alderdiek zehaztu dute orain beste lehiaketa bat egingo dela. Bertan aurkezten diren egitasmoek kontuan eduki beharko dituzte akordioan jasotako puntuak; esaterako, kupula desagerrarazteko konponbide arkitektonikoak bilatu beharko dituzte.
Aurtengo otsailean, monumentua «erabat eraisteko» eskatu zuten hemeretzi elkarte memorialistacloseMemoria historikoari dagokiona.
k. PSNk, baina, duela bi hilabete uko egin zion horri, eta mausoleocloseHilobi monumentua.
frankistari beste esanahi bat ematearen alde egin zuen.
Jatorrizko artikuluak
- Akordioa egin dute Iruñeko Erorien Monumentuari beste esan nahi bat emateko Olatz Silva Rodrigo | |