Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak baino gehiago al dakizu sagardoaz?
Sagardo sasoia abiatzeko ekitaldia egin zuten urtarrilaren 11n Astigarragan (Gipuzkoa), eta Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreak izan ziren zeremoniaren gidariak, Alorrenea sagardotegian. Aukeraz baliatuta, BERRIAko Enekoitz Telleria kazetariak galdeketa egin zien antzezleei, sagardogintzaren inguruko hiztegia zenbateraino ezagutzen duten ikusteko.
Patxa zer ote den galdetu zieten, esaterako, eta Garmendiak «patxapalabra» erantzun zuen, hitzen inguruko telebistako lehiaketa batean balego bezala. Plazaolak ausartago jokatu zuen, ausart bezain oker, eta Eivissako (Herrialde Katalanak) diskoteka bat ez ote zen esan zuen.
Ziria zer den asmatu zuen Garmendiak.
Manttoni, potzulua, mozolua eta kizkia zer diren ikasi zuten gero.
Dolarea zer den jakin zuten, ordea.
Jatorrizko artikuluak
- Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak baino gehiago al dakizu sagardoaz? Enekoitz Telleria Sarriegi | |